{"id":12554,"date":"2016-02-15T09:19:45","date_gmt":"2016-02-15T09:19:45","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12554"},"modified":"2016-02-15T09:19:45","modified_gmt":"2016-02-15T09:19:45","slug":"europaren-xedea-betez-%10-azpitik-dago-eskola-uztea-lehenbiziko-aldiz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/02\/europaren-xedea-betez-%10-azpitik-dago-eskola-uztea-lehenbiziko-aldiz\/","title":{"rendered":"Europaren xedea betez, %10 azpitik dago eskola uztea lehenbiziko aldiz"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1905\/016\/001\/2016-02-14\/europaren_xedea_betez_10_azpitik_dago_eskola_uztea_lehenbiziko_aldiz.htm\" target=\"_blank\">Garikoitz Goikoetxea \/ 2016-02-14 \/296 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Europako Batasunak 2020rako jarritako xedea jada bete da. Europako batez bestekoa baino txikiagoa da uztea. Espainiatik oso urrun dago.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">O<\/span>inarrizko hezkuntza bukatu orduko edo hura bukatzerako eskola uzten dutenen kopurua inoizko mailarik txikienera heldu da. Europako Batasunak 2020rako ezarritako helburuak jada beteak ditu euskal hezkuntzak. Eskola uzte goiztiarra %10 baino txikiagoa izatea ezarri du Bruselak urte horretarako, eta iaz %9,9ko tasa izan zuen Hego Euskal Herriak. Espainiako Hezkuntza Ministerioak emandako datuetatik atera du kalkulua BERRIAk. Europako herrialde aurreratuenetara hurbildu da zenbaki horrekin euskal hezkuntza: Europako Batasuneko batez bestekoa baino txikiagoa da eskola goiz uzten dutenen tasa.<\/p>\n<p>Hau adierazten du tasa horrek: 18-24 urte arteko gazteetatik zein portzentajek ez duten oinarrizko titulua baino handiagoa edo zenbat ez diren ari ikasketa horietan.<\/p>\n<p>Egoera ekonomikoak zuzeneko eragina du joeran. Kualifikaziorik gabeko lanpostuak lortzeko aukera handia zegoenean, eskola uzte goiztiarra ez zen jaitsi; are, leku batzuetan gora ere egin zuen. Krisiarekin, lanpostuak gutxitzearekin, jaitsi egin da uztea, gazte asko eskolara bueltatu baitira \u2014Lanbide Heziketan gorakada handia izan dute krisi garaian\u2014.<\/p>\n<p><strong>Pareko herrialdeak<\/strong><\/p>\n<p>%10eko mugatik behera jarrita, Europako Batasuneko batez bestekotik ere jaitsi da euskal hezkuntza. Parean hauek ditu: Belgika (%9,8), Finlandia (%9,5), Alemania (%9,5)&#8230; Herrialde horien azken datua 2014koa da. Beherago ere badaude herrialde batzuk: Frantziak, adibidez, %8,5eko uzte tasa du. Taldean daude Austria (%7), Irlanda (%6,9) eta Lituania (%5,9), esaterako. Kroaziak du Europako tasarik txikiena: %2,7.<\/p>\n<p>Beste muturrean, eskola uzte handienarekin daude Italia (%15), Portugal (%17) eta Errumania (%18), adibidez. Marka Espainiak dauka: %20ko eskola uztea. Asko jaitsi da tasa \u20142009an, esaterako, %31koa zen\u2014, eta gobernuak dio LOMCEren eraginagatik izan dela. Adituek berretsi dute, ordea, krisi garaiko aldaketak direla oinarria.<\/p>\n<p>Euskal Herrian, jaitsiera gorabehera, joera bat oraindik ere indarrean dago: emakumeen eskola uzte goiztiarra nabarmen txikiagoa da gizonena baino. Iazko uztearen datuei erreparatuta, adibidez, honako hau da diferentzia: 18-24 urte bitarteko gizonen eskola uzte goiztiarra %12,2 izan zen; emakumeena, berriz, %7,7.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garikoitz Goikoetxea \/ 2016-02-14 \/296 hitz Europako Batasunak 2020rako jarritako xedea jada bete da. Europako batez bestekoa baino txikiagoa da uztea. Espainiatik oso urrun dago.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5505,5717,5493,65,34,5496],"tags":[6522,6523,776,5078],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12554"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12554"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12554\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12555,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12554\/revisions\/12555"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12554"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12554"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12554"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}