{"id":12556,"date":"2016-02-15T09:32:06","date_gmt":"2016-02-15T09:32:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12556"},"modified":"2016-02-15T09:32:23","modified_gmt":"2016-02-15T09:32:23","slug":"maitasuna-eta-indarkeria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/02\/maitasuna-eta-indarkeria\/","title":{"rendered":"Maitasuna eta indarkeria"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1949\/007\/001\/2016-02-13\/maitasuna_eta_indarkeria.htm\" target=\"_blank\">Eskeine Legorburu \/ 2016-02-13 \/ 731 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Gazteek maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideiak aztertu dituzte, horiek afektibitatean eta sexu erlazioetan eraginik duten aztertzeko. Lotura dagoela ondorioztatu dute.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p>Maitasun erromantikoak eragina du indarkeria matxistaren adierazpenen sorreran\u00bb. Hala ondorioztatu du Medicus Mundi erakundeak. 13 eta 18 urte arteko Gipuzkoako nerabeek eta gazteek maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideiak aztertu ditu, horiek afektibitate harremanak eta sexualak izaterakoan eraginik duten jasotzeko. Farapi elkartearekin eta EHUko Antropologia Sailarekin batera egin du ikerketa, eta \u00abgazteen sexu osasunerako eta ugalketarako kaltegarriak izan daitezkeen eta indarkerian amai dezaketen portaerak eta jarrerak detektatzea\u00bb izan da helburua. \u00abTeoriatik harago praktikari ekiteko beharra\u00bb dagoela ikusi dute. 60 gazte ingururekin jardun dute lanean urtebetez, eta adituak ere elkarrizketatu dituzte. Sare sozialetan gazteek dituzten jarrerak ere aztertu dituzte.<\/p>\n<p>Azken urteetan egin diren kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainek gazteengan eragin positiboa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan, baina \u00ablanean jarraitzeko beharra\u00bb azpimarratu dute, \u00abmaitasunaren ideologiaren inguruko ezagutza gero eta handiagoa izan dadin\u00bb. Nerabeek maitasunaren inguruan dituzten zortzi ideia orokor azpimarratu zituzten atzo Donostian egin zuten aurkezpenean.<\/p>\n<p><strong>BIKOTEKIDERIK GABE, EZ<\/strong><\/p>\n<p>Bai nerabeek eta bai gazteek \u00aboraindik pentsatzen dute bizitzan osotasuna lortzeko beharrezkoa dela alboan beste pertsona bat izatea\u00bb. Bikotekiderik gabeko bizitza \u00abporrota\u00bb dela uste dute, eta \u00abmuturreko bakardadearen eta zoramenaren arketipoekin lotzen dute bikotekiderik gabeko bizitza; bereziki, neskek\u00bb. Bizitza bikotekide batekin eratzeko ideia ugalketarekin eta bakardadea saihestearekin lotzen dute gazteek. Hala, ondorioztatu dute beharrezkoa dela gizabanakoaren garapena bultzatuko duten alternatibak sustatzea.<\/p>\n<p><strong>LISKARRIK GABE ERE EZ<\/strong><\/p>\n<p>Aurreko belaunaldiek onartutako uste erromantiko batzuk erlatibizatu eta zalantzan jartzen dituzte gazteek, baina \u00abhaserrerik ez badago maitasunik ere ez\u00bb dagoela uste dute. Jeloskortasun eta kontrol jarreretan eragin beharra azpimarratu dute hiru erakundeetako ordezkariek, \u00abindarkeria bihur ez daitezen\u00bb. Medicus Mundik, Farapik eta EHUko Antropologia Sailak kezkagarritzat jo dute \u00abgatazkak modu baketsuan konpontzeko dagoen tresna eskasia\u00bb.<\/p>\n<p><strong>ERABATEKO KONTROLA<\/strong><\/p>\n<p>Ikusi dute bikotekidearen presentzia \u00abgero eta nabarmenagoa\u00bb dela egunerokoan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez. Harremanetan sare sozialen eta Whatsapp sakelakoetako aplikazioaren \u00abgehiegizko presentzia\u00bb dagoela uste dute. Ondorioz, bikotekidearekin inolako loturatik gabeko gunerik eta unerik ez dute gazteek, eta \u00abbikotekidearentzat beti prest egon behar dutela onartzen dute; batez ere, neskek\u00bb. Ohartarazi dute gehiago ikertu behar dela nola eragiten duten sare sozialek genero-indarkeria jarreretan.<\/p>\n<p><strong>BERDINTASUNA, TEORIAN<\/strong><\/p>\n<p>Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko funtsezko balioak onartuak dituzte gazteek, baina \u00abizan beharko lukeenaren eta benetan gertatzen denaren artean\u00bb aldea dagoela ikusi dute azterketan. \u00abZenbait desberdintasun onartzen dituzte oraindik ere\u00bb; horregatik, gazteei autonomia berreskuratzeko tresnak eman behar zaizkiela ondorioztatu dute. Azterketa egin duten gazteekin, adibidez, tailerrak egingo dituzte alor horretan.<\/p>\n<p><strong>ANIZTASUNIK EZ<\/strong><\/p>\n<p>Homosexualitateari eta bisexualitateari buruz gazteek duten iritzia \u00abdeigarria\u00bb izan da ikerlarientzat. Ohiko bikote tradizionalaz besteko bikoteenganako \u00abarbuioa\u00bb sentitzen dute gazte askok, eta \u00abmoda, bizioa edo nortasun falta\u00bb dela uste dute.<\/p>\n<p><strong>GORPUTZA OBJEKTUA DA<\/strong><\/p>\n<p>Gorputzari eta jokaera sexualei lotutako alderdiak \u00abetengabean\u00bb agertu dira ikerketan. \u00abGorputza objektu bat dela pentsatzen dute, batez ere emakumeena, eta desioaren eta kontsumoaren elementu bihurtzen dute\u00bb. Hala, gorputza eta itxura fisikoa \u00abelkarren aurkako erasorako baliabide\u00bb bilakatzen dituzte, eta maitasuna \u00abpoliten artean bakarrik\u00bb gerta daitekeela uste dute. \u00abKanonak markatutako gorputzak bakarrik hartzen dituzte eredu\u00bb.<\/p>\n<p><strong>PLAZERA, GIZONENA<\/strong><\/p>\n<p>Sexu ohiturei eta ugalketari buruz ezagutza teoriko nahikoa dute gazteek, baina, praktikan, \u00abeuren irizpideak defendatzeko estrategiarik ez dute\u00bb. Gainera, neskak dira sexu harremanei buruz erabakiak hatzeko autonomia gutxien dutenak, eta ,\u00abazkenean, beren plazera gizonezkoaren mende jartzen dute\u00bb.<\/p>\n<p>Era berean, mutilen sexualitatea kontrolaezina dela uste dute, eta sexu harremanetan gertatzen denaren ardura neskarena dela. Izan ere, \u00abneskek barneratuta daukate beren sexualitatea kontrolatu egin behar dutela, mutilaren sexualitatearen aurrean erantzun behar dutela, eta ezarritako eredura egokitzen ez diren neskak seinalatu behar dituztela\u00bb. Ikerketa egin dutenen ustez, hezkuntza afektibo-sexualean gazteek gabeziak dituztela erakusten du horrek. \u00abMito horiek deseraikitzeko eta berdintasun baldintzetan negoziatzeko\u00bb tresnak eta eremuak falta direla uste dute Medicus Mundiko, Farapiko eta EHUko ordezkariek.<\/p>\n<p><strong>INDARKERIA URRUN DAGO<\/strong><\/p>\n<p>Indarkeria fisikoari buruz gazteek duten kontzientziazioak gora egin duela ikusi dute azterketan, baina \u00abberen bizipenetatik guztiz urrun dagoela uste dute\u00bb. Hala ere, aztertu dituzten talde guztietan, \u00abmaila ezberdinetako kontrol eta jazarpen esperientziak\u00bb atzeman dituzte ikerketan. \u00abIndarkeria mota batzuk harremanaren barruan sartzen direla uste dute, eta normaltzat hartzen dituzte\u00bb. Halako kasuetan, erasoa \u00abbaimendu eta normalizatu\u00bb egiten dute gazte askok, \u00abharremana uztea edo bestelako konponbide batzuk aztertzea kontuan hartu gabe\u00bb. Beste gazte batzuek \u00abmodu oldarkorrean erantzunda egoera orekatzea lortzen dutela ulertzen dute\u00bb.<\/p>\n<p>Halako egoeren aurka, \u00abgaia jarrera eraikitzaileagoekin lantzea\u00bb beharrezko ikusi dute ikerlariek, \u00abindarkeria denari eta ez denari buruz beraiek dituzten kontzeptuetatik hasita, eta estereotipo eta aurreiritzi haustura horretatik landuta\u00bb. Genero indarkeriaren sentsibilizazioa eta prebentzioa nerabeen eta gazteen \u00a0esperientziatik abiatuta landu behar dela uste dute hiru erakundeetako ordezkariek.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eskeine Legorburu \/ 2016-02-13 \/ 731 hitz Gazteek maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideiak aztertu dituzte, horiek afektibitatean eta sexu erlazioetan eraginik duten aztertzeko. Lotura dagoela ondorioztatu dute.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5497,5493,65,5496],"tags":[6526,6525,597,6528,6527,6524],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12556"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12556"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12556\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12558,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12556\/revisions\/12558"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12556"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12556"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12556"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}