{"id":12597,"date":"2016-02-17T09:02:28","date_gmt":"2016-02-17T09:02:28","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12597"},"modified":"2016-02-17T09:02:28","modified_gmt":"2016-02-17T09:02:28","slug":"munduko-hegaztirik-zaharrena-65-urteko-wisdom-albatrosa-ama-izan-da-berriro","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/02\/munduko-hegaztirik-zaharrena-65-urteko-wisdom-albatrosa-ama-izan-da-berriro\/","title":{"rendered":"Munduko hegaztirik zaharrena, 65 urteko Wisdom albatrosa, ama izan da berriro"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/asarasua\/1455274596\" target=\"_blank\">Asier Sarasua \/ 2016-02-15 \/ 370 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (<a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Laysan_albatross\">Phoebastria immutabilis<\/a>) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako <a href=\"http:\/\/www.papahanaumokuakea.gov\/\">Papah\u0101naumoku\u0101kea<\/a> naturgunera itzuli da, eta bere haur txikia ere jaio da dagoeneko . Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gora-behera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urtero-urtero.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (<em><a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Laysan_albatross\">Phoebastria immutabilis<\/a><\/em>) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako <a href=\"http:\/\/www.papahanaumokuakea.gov\/\">Papah\u0101naumoku\u0101kea<\/a> naturgunera itzuli da, eta bere <em>haur<\/em> txikia ere jaio da dagoeneko (irudian). Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gora-behera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urtero-urtero.<\/p>\n<h2>Wisdom albatrosaren ibilerak eta datuak<\/h2>\n<p><strong>Laysan albatrosa<\/strong> (<em>Phoebastria immutabilis<\/em>) Ipar Pazifikoan bizi den itsas hegazti handi bat da (albatrosen artean txikienetarikoa, hala ere). Urtean zehar hegaldi luzeak egiten dituzte ozeanoetan barrena, baina kumaldia iristen denean, <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Northwestern_Hawaiian_Islands\">Hawaiiko ipar mendebaldeko uharteetan<\/a> biltzen dira gehientsuenak; <strong>2,5 milioi albatros<\/strong> elkartzen dira urtero\u00a0<a href=\"http:\/\/www.fws.gov\/refuge\/Midway_Atoll\/\">Midway Atoll National Wildlife Refuge<\/a>\u00a0parkean (munduko populazio osoaren %98 inguru). Txito\u00a0bakarra izaten dute kumaldiko.<\/p>\n<p>Laysan albatrosak, hegazti handi asko bezala, monogamoak dira, eta bizi guztirako izaten dute bikote berbera. Wisdomen kasuan, hain zaharra izanik, badirudi gutxienez 2-3 bikote ezberdin izan dituela bizitzan zehar. Oraingoak <strong>Goo<\/strong> du izena, eta bikoteak\u00a0otsaila hasieran izan duen txito jaioberriak\u00a0<strong>K\u016bkini<\/strong>. Ikerlariek estimatzen dutenaren arabera, Wisdomen 35-40. kumea izan daiteke.<\/p>\n<p>Wisdomek harrituta dauzka ikerlariak. Izan ere,\u00a0bere espezieko hegazti gehienek 30-35 urteko bizi iraupena izaten dute. Gainera, orain arte uste zen, bizi iraupen handiko hegazti emeak antzu bihurtzen zirela adin batetik aurrera (gizakiaren kasuan bezala). Usteak erdia ustel, gutxienez Wisdomen kasuan.<\/p>\n<p>Orain gutxira arte, beste albatros batek zeukan\u00a0adin marka handiena, <em><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Diomedea_sanfordi\">Diomedea sanfordi<\/a><\/em>\u00a0espezieko beste albatros eme batek. <strong>Grandma<\/strong> izena jarri zioten eta 61 urtera arte ikusi zuten bizirik Zeelanda Berrian.<\/p>\n<p>Parke Naturaleko ikerlarien kalkuluen arabera, bere bizitzan zehar <strong>4,5 milioi kilometro<\/strong> inguru egin ditu hegan Wisdomek, Pazifikoko\u00a0uretan barrena; <strong>lurretik ilargira bospasei joan-etorri<\/strong>\u00a0egiteko lain.<\/p>\n<p>Wisdomi azken urteotan egin zaion jarraipenaren berri, <a href=\"http:\/\/www.fws.gov\/nwrs\/threecolumn.aspx?id=2147583359\">Midway Atoll parkeko webgunean<\/a>\u00a0eta <a href=\"http:\/\/www.fws.gov\/refuge\/Midway_Atoll\/wildlife_and_habitat\/Wisdom_Profile.html\">albiste honetan<\/a>.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/assets.nationalgeographic.com\/modules-video\/assets\/ngsEmbeddedVideo.html?guid=00000152-cd51-de97-ad5b-fdddbdd70000\" target=\"_blank\">http:\/\/assets.nationalgeographic.com\/modules-video\/assets\/ngsEmbeddedVideo.html?guid=00000152-cd51-de97-ad5b-fdddbdd70000<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asier Sarasua \/ 2016-02-15 \/ 370 hitz Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (Phoebastria immutabilis) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/02\/munduko-hegaztirik-zaharrena-65-urteko-wisdom-albatrosa-ama-izan-da-berriro\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5716,5493,5500,5626,70],"tags":[5848,6569,5775,6570],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12597"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12597"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12597\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12599,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12597\/revisions\/12599"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12597"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12597"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12597"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}