{"id":12616,"date":"2016-02-19T08:34:32","date_gmt":"2016-02-19T08:34:32","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12616"},"modified":"2016-02-19T08:34:32","modified_gmt":"2016-02-19T08:34:32","slug":"isildutako-galderak-nahitako-ahanztura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/02\/isildutako-galderak-nahitako-ahanztura\/","title":{"rendered":"Isildutako galderak, nahitako ahanztura"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2016\/02\/19\/isildutako-galderak-nahitako-ahanztura\/\" target=\"_blank\">Edurne Elizondo \/ 2016-02-19 \/ 1.362 hitz<\/a>Ja<\/p>\n<p><em>Badira 80 urtez existitu ez diren errealitateak. Inork ez dituelako kontatu. Inork ez dituelako kontatu nahi izan. Bideko Mitxingorria memoriaren aldeko herrien koordinakundeko kide Javier Aiapek (Kaseda, 1955) urtarrilean ezagutu zuen horietako bat. \u201cGizon baten deia jaso genuen. Ez zigun izena erran nahi izan. Ez zigun erran non bizi den. Deus ez. Hil aurretik, 1936an Esan ikusi zuena kontatu nahi zuela; bertzerik ez\u201d. 8 urteko mutiko bat zen gizon hura, duela 80 urte. Esako errepide zaharreko bigarren tunelaren ondoan zegoela, kamioi bat agertu zitzaion bidera. \u201cIgo egin zuten. Hamar gizon eta emakume bat ikusi zituen, denak eskuak lotuta. Banaka jaitsi, eta buruan tiro eginez hil egin zituzten, haren aurrean\u201d. Hiltzaileetako batek 8 urteko mutikoari erran zion herriko alkatearengana joateko, gertatu zenaren berri ematera. \u201cJacara joan behar zutela erran zioten, eta handik bueltan, sarraskirik ez zutela ikusi nahi han\u201d.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Esako mutikoak ezin izan du ahaztu. Baina, 80 urtean, inori ez dio kontatu, orain arte, 8 urteko ume bat zenean zer ikusi zuen. Zer bizi izan zuen herri ondoko zelai hartan. \u201cOraindik bada ahanzturatik zer atera\u201d. Hori uste du Aiapek. Badela zer ikertu, zer galdetu, zer salatu. Eta hori egin du Fernando Mikelarena historialariak (Bera, 1962) <em>Sin piedad. Limpieza pol\u00edtica en Navarra, 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores<\/em> izenburuko liburuan (Pamiela, 2015).<\/p>\n<p>500 orri baino gehiagoko lana da. Mardula eta gogorra. \u201cLiburu hau kolpe moral, politiko eta etiko handia da Nafarroako gizartearentzat\u201d, nabarmendu zuen Mikelarena historialariak, aurkezpenean. Goitik behera irakurri du Aiapek. \u201cGisako bat behar dugu herri bakoitzean\u201d, erran du. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko kide Orreaga Oskotzek (Iru\u00f1ea, 1964), berriz, Mikelarenaren ausardia nabarmendu du. \u201cLiburu ausarta da\u201d. Jakin-min handiz irakurri duela kontatu du Oskotzek. Liburuak ez dielako biktimei erreparatzen; biktima horien hiltzaile izan ziren erantzule, laguntzaile eta gauzatzaileei baizik. \u201cAgerian uzten du zenbaterainokoa izan zen gertatua; zenbaterainokoa izan den zigorgabetasuna\u201d.<\/p>\n<p>Isidoro Egia Olaetxearen biloba da Orreaga Oskotz; aitatxi zuena eta haren hiru anaiak hil zizkioten, 1936ko altxamendu militarraren ondorioz. \u201cAitatxia eta haren anaia Bautista Zizurren dira lurperatuak, bertze bi pertsonarekin batera. Beti jakin izan dugu; gorpuak lur azpitik ateratzeko bidean gara, azkenean\u201d.<\/p>\n<p>Iazko maiatzean, Nafarroako Parlamentuan hartu zuen hitza Oskotzek. \u201cHemen ez da inoiz kontatu zenbaterainokoa izan zen egin zutena; bizilagun batzuek bertze hainbat atera zituzten beren etxeetatik, eta erabateko zigorgabetasunez, hil egin zituzten. Inori ez zaio horren inguruko erantzukizunik eskatu\u201d, erran zuen egun hartan.<\/p>\n<p>Hitz horiei eutsi die. Eta Mikelarenaren liburua irakurri eta gero, lehendik uste zuena berretsi baino ez du egin. \u201cNola da posible norbaitek Nafarroan gertatu zenaren berri ez izatea?\u201d. Hori ezinezkoa dela argi du Oskotzek. \u201cEz dira gauza bera ez jakitea eta jakin nahi ez izatea\u201d, nabarmendu du. Mikelarenaren liburuak galderak egiteko balioko duela espero du Oskotzek. Nork bere etxean aurreko belaunaldiek egin zutenari buruz galdetzeko bidea zabalduko duela.<\/p>\n<p>Mikelarenak 1936ko altxamendu militarraren ondotik batere errukirik izan ez zutenei egin die so bere liburuan. Garbiketa politikoa egin zutenei. Eta hainbat ardura mota bereizi ditu: \u201cLehen mailan dira agintari militarrak\u201d. Erreketeen eta falangisten buruzagiak kokatu ditu bigarrenean, eta, hirugarrenean, berriz, \u201cbertzeak hiltzeko prest\u201d zirenak. Heriotza eskuadroiak osatu zituztela azaldu du historialariak; Iru\u00f1eko <em>Aguila<\/em> eta Tuterako <em>Escuadra Negra<\/em>, adibidez. Baina bada arduradun gehiago, Mikelarenaren hitzetan: \u201cLaguntzaile anonimo haiek guztiak\u201d. Altxamenduaren ondotik, Oskotzek erran bezala, bizilagunaren aurka egiteko prest agertu ziren haiek.<\/p>\n<p>Hamaika artxibotan aritu da arakatzen Mikelarena azken liburua osatzeko. Lan horri buruz, memoria historikoaren esparruan idatzi direnen artean \u201cargiena\u201d dela erran du Arcadio Iba\u00f1ezek (Miranda Arga, 1937), gertatu zenari buruzko kontakizuna bere gordinean agertzen duelako egileak. \u201cSumatu dut hasi garela beldurra galtzen. Urte luzez egon naiz ni neu hitz egin gabe. Eta bada hitz egiteko garaia\u201d, onartu du.<\/p>\n<p>Izen bereko aita hil zioten Iba\u00f1ezi, 1936ko altxamenduan. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko kide da. Aspaldi hasi zen bera lanean, gorpuekin batera betiko lurperatu nahi izan duten memoriaren alde. \u201c1978. urtean, Jose Maria Jimeno Juriorekin joan nintzen espetxeko artxibora. Sartzen utzi ziguten. Gogoan dut Jimeno Juriok erabateko jakin-minez egiten ziela so paperei; nik etsita hartu nituen. Hamaika pertsonaren berri ematen zuten, baina han sartu eta handik atera zituztela bertzerik ez zuen jartzen\u201d.<\/p>\n<p>Haren aita Zaragozako kartzelara eraman zuten. \u201cAtxilotu eta handik bi egunera ama joan zen haren bila, baina ez zen jada aitaren arrastorik. Ez dugu bertze deus jakin inoiz\u201d. Artxiboetan ez zituen aurkitu Iba\u00f1ezek bilatzen zituen erantzunak. Herrian ere ez. Ezta etxean ere, anitzetan. \u201cHainbat senidek ere nahiago izan dute 1936an gertatu zenaz ez mintzatu; iragana bakean utzi behar dela diote\u201d. Ez da iritzi berekoa Iba\u00f1ez. 1978. urtean, fusilatuen gorpuak lur azpitik ateratzeko lehen urratsak egiten hasi zirenean, horren alde lanean aritu zen jada.<\/p>\n<p>\u201cProgramatutako ahanztura da hemen duguna\u201d. Horixe nabarmendu du Carlos Martinezek (Sartaguda, 1950). Bideko Mitxingorria koordinakundeko kide da, bai eta hainbat fusilaturen senide ere. \u201cAmak inoiz ezin izan zuen ahaztu nebei egin zietena\u201d. Etxetik atera eta fusilatu zituzten. 1936an gertatutakoei buruz, baina, sukaldeetan mintzatzen zirela azaldu du Martinezek. \u201cEz jendaurrean\u201d. Eta horrek ekarri du memoriaren soka moztea. \u201cNik etxean ikusi dut; nire anaiek ez zuten gertatu zenaren berri; gertatu zen hori isilpean gorde nahi izan delako\u201d.<\/p>\n<p><strong>Jakin nahi izatea<\/strong><\/p>\n<p>\u201cKontua ez da ez dakigula; jakin nahi ez dugula baizik\u201d. Berretsi egin du Oskotzek aurretik errandakoa, Martinezi erantzuteko. Duela bi urte gertatutakoa gogora ekarri du hori azaltzeko: \u201cLagun batekin joan nintzen Iru\u00f1eko Alde Zaharrera, hainbat gauza erostera; laguna konturatu zen hainbat dendatan ez nuela sartu nahi. Zergatik ez nuen nahi galdetu zidan, eta beti egin baina hitzez aurretik inoiz azaldu ez nuena kontatu nion: denda batekoak hil zuelako aitatxi; bertze batekoak jendea nola fusilatzen zuten ikustera joaten zirelako\u2026 Jendeak ez du ahaztu. Ezin da ahaztu gertatu zena. Ezin dugu erran ez dakigula\u201d.<\/p>\n<p>Jasotakoa bere baitan zuen Oskotzek. Memoria. Eta bere seme-alabei eman die. \u201cZuk egin duzu ahalegin hori, eta zure seme-alabek jaso dute zure memoria, baina gazte anitzek ez dakite deus\u201d, erran dio Martinezek Oskotzi. Hainbat ikastetxetan ibili zen Martinez bera, Sartagudan fusilatuen omenez egindako memoriaren parkearen inaugurazioaren harira, eta hori sumatu zuela nabarmendu du: \u201cJakin-minez entzun zituzten errateko genituenak; interes handiz; baina ez zekiten hemen zer gertatu zen\u201d.<\/p>\n<p>Herrietan biktimak eta biktimarioak gelditu ziren. Elkarrekin. Eta horrek erabateko isiltasuna ekarri zuen. Horixe nabarmendu du Aiapek. \u201cGure herrian 52 hil zituzten; zenbat zaurituko zituzten?, zenbat torturatu?, zenbat jendek parte hartu zuen hori egiteko? Zenbaitetan, herri osoak esku hartzen zuen errepresioan\u201d. Gehiago erran du Iba\u00f1ezek: \u201cEzker eta eskuin, biktima eta biktimario, denak egon gara elkarrekin herrietan. Familien baitan mozala jarri diogu elkarri, familia berean biktimak eta biktimarioak izan ditugulako\u201d.<\/p>\n<p>Bat egin du Mikelarenak, eta onartu du liburuan jasotako erantzule, laguntzaile eta gauzatzaileen zerrenda, segur aski, motz gelditzen dela. Lan horrek egin duen ahalegina eskertu dute, halere, senideek. Martinezek karlistei buruz jasotako informazioa nabarmendu du. \u201cNafarroako Karlisten Gerra Batzorde Nagusiari buruz, adibidez, hamaika datu eman ditu; argi dago eskura dauden agiriak ez direla batzorde horri buruz egon beharko luketen guztiak, baina ez dut uste inork gordeko zituenik\u201d.<\/p>\n<p>Ez da horrekin ados historialaria. Eta eman du bere arrazoia: \u201cHainbertze krimen egin zituztenez, hainbertze jendek parte hartu zuenez, gauzak nola amaituko ziren jakin gabe, ziur naiz baten batek informazio hura gordeko zuela, babes gisa\u201d. Bilatzen jarraitzeko prest da Mikelarena, baina argi du asmo horrek ez diola batere mesederik egiten bere lan akademikoari. Historian doktore da, eta Zaragozako Unibertsitatean irakasle. <em>Sin piedad<\/em> liburuari buruzko artikulua argitaratu nahi izan du aldizkari espezializatu batean, baina atzera bota diote. Ezezko horren giltza gaiak duela argi du Mikelarenak.<\/p>\n<p>\u201cHamaika artxibotan ikertu eta gero egindako lana da hau; sekulakoa; Nafarroako etxe, ikastetxe eta liburutegi guztietan egon beharko luke, baina ez da hala izanen\u201d. Horixe uste du Aiapek, eta zuzen dela onartu du Mikelarenak. Gaia da gakoa, berriz ere. Historialaria argi eta garbi mintzatu da: \u201cNafarroan, oraindik ere, ez da egin zuten garbiketa politikoari buruzko eztabaida publikorik egin\u201d. Bat egin du Martinezek. \u201cEz dago eztabaida sozialik; memorian ari garenok ez dugu hori lortu, eta trantsizioak bere memoria edo, hobeki erranda, bere ahanztura inposatu zuen. Iraganeko kontua dela dioen mezua nagusitu da; baina hau giza eskubideen inguruko auzia da\u201d.<\/p>\n<p><strong>Sarraski itzel baten ondorio<\/strong><\/p>\n<p>Ahanztura horren aurka egin nahi izan du Mikelarenak bere liburuarekin, hain zuzen ere. Eztabaida piztu; zalantzarik gabe nabarmendu du egungo Nafarroa nekez uler daitekeela 1936an gertatu zena kontuan hartu gabe. \u201cEgungo Nafarroa sarraski itzel baten ondorio da; hori kontuan hartzen ez badugu, nekez ulertuko ditugu frankismoaren urteak, trantsizioa edo egun dugun gizartea. SOE eta UGT erabat deuseztatu zituzten; suntsitu zuten, guztiz, ezkerreko errepublikazaletasuna. Hori ulertzen ez badugu, egungo Nafarroa politiko, sozial, ekonomikoa hortik datorrela, ez dugu deus ulertuko\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2016-02-19 \/ 1.362 hitzJa Badira 80 urtez existitu ez diren errealitateak. Inork ez dituelako kontatu. Inork ez dituelako kontatu nahi izan. Bideko Mitxingorria memoriaren aldeko herrien koordinakundeko kide Javier Aiapek (Kaseda, 1955) urtarrilean ezagutu zuen horietako bat. &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/02\/isildutako-galderak-nahitako-ahanztura\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5497,5493,5492,65,90,5749],"tags":[6591,6592,6590,5242,283,6593],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12616"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12616"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12616\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12618,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12616\/revisions\/12618"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12616"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12616"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12616"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}