{"id":12647,"date":"2016-02-23T08:17:07","date_gmt":"2016-02-23T08:17:07","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12647"},"modified":"2016-02-23T08:17:07","modified_gmt":"2016-02-23T08:17:07","slug":"begiradaren-erasoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/02\/begiradaren-erasoak\/","title":{"rendered":"Begiradaren erasoak"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1837\/012\/001\/2016-02-23\/begiradaren_erasoak.htm\" target=\"_blank\">Eskeine Legorburu \/ 2016-02-23 \/ 808 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Emakumeen intimitatearen aurkako bost eraso gertatu dira azken hilabeteetan Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eremu intimoetan grabatu edo ikusi dituzte andreak, biluzik. Legeak jaso ez arren, kasu horiek indarkeria matxista direla ohartarazi dute.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">G<\/span>izon askok begiradarekin ere inbaditzen dute emakumeen gorputza; baina, bitartean, gizarteak begiak itxita jarraitzen du\u00bb. Hala uste du Jasone Astola EHU Euskal Herriko Unibertsitateko berdintasun zuzendari ohi eta Zuzenbide irakasleak. Azken hilabeteetan Euskal Herriko hainbat herritako aldagela eta komunetan agertu diren zuloen eta kameren auziengatik galdetuta, \u00abkezkatuta\u00bb agertu da: \u00abGizarteak ez du ikusten hori indarkeria dela\u00bb. Tafallan (Nafarroa), Getxon eta Igorren (Bizkaia) eta Azpeitian eta Errenterian (Gipuzkoa) urratu dute emakumeen intimitatea; hormak zulatuta eta teknologiak eskaintzen dituen gailuekin zartatu dute andreen pribatutasun eremua.<\/p>\n<p>Tafallako taberna bateko kudeatzailearen ordenagailuan, lokaleko emakumeen komunean ezkutatutako kamera batekin grabatutako irudiak aurkitu zituzten iazko irailean. Urrian, berriz, Getxoko Fadura kiroldegian legez kanpo kokatuta zeuden kamerak atzeman zituzten. Abenduan, Azpeitiko futbol zelaiko aldageletako hormetan zuloak aurkitu zituzten. Igorren, gizon bat inputatu zuten urtarrilean enpresa bateko emakumeen aldageletan kamera bat jartzea leporatuta; eta egun batzuk geroago, Errenteriako Galtzabordako kiroldegian ezkutatuta zegoen kamera bat aurkitu zuten emakumeen aldageletan. Kasu guztietan, intimitatearen aurkako delitua eta sekretuak haizatzea leporatuko diete akusatuei; Espainiako legediak ez du indarkeria matxistazko deliturik jasotzen halako kasuetarako.<\/p>\n<p>Leire Etxegarai Tafallako Oihu talde feministako kidearen ustez, ordea, garrantzitsua da jendeak ekintza horiek \u00abemakumeen aurkako indarkeria\u00bb direla identifikatzea. \u00abHalako ekintzei dagokien izena eta izaera eman behar zaie; diren bezala identifikatu behar dira. Bestela, inoiz ez dute etenik izango\u00bb.<\/p>\n<p>Gizartea \u00abitsu\u00bb bizi dela uste du Astolak, eta halako kasuetan indarkeriarik ez ikusteak \u00abkezkatu\u00bb egiten du. Emakumeak \u00abmendekotasunean\u00bb gizarteratu direla erakusten dute ekintza horiek, zuzenbide irakaslearen ustez: \u00abTxikitatik onartuta daukagu gizonen jostailuak garela, eta gizonek, nolabait, DNAn daramate horrek horrela izan behar duela. Horrek are gehiago zailtzen du hainbat indarkeria kasu detektatzea\u00bb.<\/p>\n<p>Ikuspegi hori aldatzeko, balioetan eta etikan hezitako gizarte bat indartzea falta da, Maitena Monroyrentzat: \u00abHorretarako, ezinbestekoa da begiak ireki eta indarkeria ekintzak gutxiesteari uztea\u00bb. Emakumeei autodefentsa eskolak ematen aritzen da Monroy, eta, indarkeriarekin lotura izan arren, \u00abintentsitate apaleko ekintzak gutxietsi\u00bb egiten direla uste du. Argi du, ordea, egite horiek direla \u00abindarkeria kasu bortitzagoen lastaira\u00bb. Haren arabera, \u00abgizarte patriarkalak baimendu egiten zituen orain arte emakumeen aurka egiteko hainbat jarduera. Orain, gero eta gehiagotan jartzen dira zalantzan\u00bb.<\/p>\n<p>Halere, \u00abgaur egun oraindik gizonen helburua emakumeen gorputza inbaditzen jarraitzea da\u00bb, Monroyren iritziz. \u00abEgiteko modua\u00bb aldatu da: \u00abEz dute lehen bezainbesteko zigorgabetasunik, eta orain beste mota bateko jarduerak ere egiten dituzte\u00bb.<\/p>\n<p>Monroyren ustez, \u00absistema oso ondo egituratuta dago emakumeen aurka egiteko\u00bb, eta Tafallan, Getxon, Azpeitian, Igorren eta Errenterian gertatutako urraketak horren adibide dira, \u00abustez emakumeak babesteko asmo hori kontrol egoera bat baita\u00bb. Babeserako duten eskubidea \u00abukatu\u00bb egiten zaie emakumeei, Monroyren ustez: \u00abErabateko kontrol horrek emakumeoi zerbait gertatuko zaigun beldurra zabaltzen du etengabe\u00bb.<\/p>\n<p><b>Aldaketa behar da<\/b><\/p>\n<p>Gaur egungo egoera aldatzeko, \u00abbalioetan eta etikan hezitako gizarte bat\u00bb indartzea falta da, Monroyrentzat; baina, horretarako, \u00abezinbestekoa da begiak ireki eta indarkeria ekintza txikiena ere gutxiesteari uztea\u00bb. Emakumeen intimitateari eraso diotela jakinarazi duten kasuak bost izan dira irailaz geroztik. \u00abBaina ez legeak eta ez gizarteak ez ditu ekintza horiek indarkeria matxista gisa ulertzen\u00bb, eta haserre hitz egin du Etxegaraik: \u00abEpaileek eta gizarteak indarkeria sexistaren inguruan duten ikuspegia aldatu ezean, hor jarraituko du\u00bb.<\/p>\n<p>Aldaketa gauzatzeko, gizonen eta emakumeen arteko elkarbizitzaren oinarriak \u00abondo\u00bb definitzea falta da, Monroyren ustez, batez ere bikote harremanetako eta eremu publikoetako erasoei dagokienez: \u00abJendeak oraindik ere ohikotzat jotzen ditu\u00bb. Gizartearen aldaketa ekarriko duen pauso hori emateko, \u00abohikoa dena zalantzan jarri behar da, eta eraso txikiagoei eta agian horren bortitzak ez direnei gehiago erreparatu\u00bb.<\/p>\n<p>Hori gertatu dadin, gizonen eta emakumeen arteko \u00abberdintasuna bermatuko duten baliabideak eskaini behar dituzte erakundeek\u00bb. Etxegarai bat dator ideia horrekin: \u00abGizonentzat, oraindik ere zilegi da pentsatzea nahi dutena egin dezaketela emakumeen gorputzarekin; eta, larriagoa dena, baita nahi duena egin dezaketela pentsatzea ere\u00bb. Tafallarrarentzat, \u00abonartezina\u00bb da hori.<\/p>\n<p>Astolaren iritziz, emakumeek indarkeria matxista ezabatzeko duten \u00abdesirak\u00bb sistema bera jartzen du \u00abzalantzan\u00bb; sistemak, baina, \u00abez du inoiz jarrera aldatuko\u00bb; jauziak \u00abemakumeen eskutik\u00bb etorri behar duela dio.<\/p>\n<p>Gertakari horiek indarkeria kasuak direla ikusten dutenen kopurua handitzeko, kontzientzia hartu behar dela azpimarratu du Astolak. \u00abGizartea inplikatu behar da; hasteko, indarkeria kasurik arinena ere ez onartuta\u00bb. Inplikazio horrek, baina, \u00abbakoitzaren bizitza militantzia huts bihurtzea eskatzen du, eta hori egitea ez da batere erreza\u00bb.<\/p>\n<p><b>Poliki, baina atsedenik gabe<\/b><\/p>\n<p>Gaur egun, emakume askoren egoera \u00abez da samurra\u00bb, Astolaren iritziko, baina ez du itxaropena galdu. \u00abPixkanaka bada ere, ekintza horiek emakumeen aurkako indarkeria direla ikusten dutenen kopurua handituz doa, eta gero eta gehiago gara begiak irekitzen ari garenak\u00bb. Egoera zaila izan arren, gehiago egitea falta da, ordea, \u00aboraindik nahi baino gutxiago\u00bb baitira ikuspegi hori duten emakumeak. Horregatik, Astolak argi du: \u00abZenbat eta gehiago izan, orduan eta lehenago egingo dugu aurrera\u00bb.<\/p>\n<p>Monroy ere iritzi berekoa da: \u00abZenbat eta gehiago borrokatu emakumeen indarkeriaren aurka, orduan eta errazago garaituko dugu\u00bb. Horretarako, \u00abgaia gizarteratu behar da\u00bb, Etxegarairen ustez. \u00abHala egin ezean, bai emakumeak eta bai indarkeria ikusezin bihurtzen dira\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eskeine Legorburu \/ 2016-02-23 \/ 808 hitz Emakumeen intimitatearen aurkako bost eraso gertatu dira azken hilabeteetan Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eremu intimoetan grabatu edo ikusi dituzte andreak, biluzik. Legeak jaso ez arren, kasu horiek indarkeria matxista direla ohartarazi dute.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5497,5493,65,5496],"tags":[6625,5387,6624,6621,6622,6623],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12647"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12647"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12647\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12648,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12647\/revisions\/12648"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12647"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12647"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12647"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}