{"id":12726,"date":"2016-03-03T07:51:06","date_gmt":"2016-03-03T07:51:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12726"},"modified":"2016-03-03T07:51:06","modified_gmt":"2016-03-03T07:51:06","slug":"netflixen-zenbait-pelikula-euskaraz-ikusteko-aukera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/netflixen-zenbait-pelikula-euskaraz-ikusteko-aukera\/","title":{"rendered":"Netflixen zenbait pelikula euskaraz ikusteko aukera"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1456910135\" target=\"_blank\">sustatu.eus \/ 2016-02-02 \/ 278 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><a href=\"https:\/\/www.netflix.com\/es\/\">Netflixek<\/a> atzo iragarri zuenez, bere katalogoan dauden zenbait pelikula <strong>euskaraz eta katalanez ikusteko aukera<\/strong> izango dugu aurrerantzean. Oraindik kopuru testimoniala da euskarazko eta katalanezko pelikulena (guk geuk bakarra aurkitu dugu euskaraz, egia esateko; <a href=\"http:\/\/www.ara.cat\/media\/series\/Netflix-Catala-primers-titols_0_1532246872.html\">katalanez 4 omen dira<\/a>), baina ea ganorazko politika\u00a0baterako lehenengo urratsa den.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div class=\"summary\">\n<p>Oraingoz filmen\u00a0audioa da euskaraz eta katalanez gehitu duten bakarra. Azpitituluetan ez dago euskarazko edukirik, eta\u00a0Netflix plataformaren interfazea bera ere gaztelania hutsean\u00a0dago (jatorrizko ingelesaz gain).<\/p>\n<\/div>\n<p>Urriaz geroztik erabili dezakegu Hegoaldeko euskaldunok Netflix plataforma; Iparraldean lehenagotik zegoen martxan. Orduan<a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/mikellizarralde\/1445499614\">\u00a0aurkeztu genizuen Sustatun bertan Netflix<\/a>, eta azaldu genuen eduki guztia gaztelania hutsean zegoela (eta frantsesez Frantziakoan). Konpainiako buru Reed Hastingsek aurkezpenean\u00a0aipatu zuen, benetako eskaera balego, prest zeudela\u00a0beste hizkuntza batzuk ere plataforman gehitzeko (euskara, katalana eta galiziera), baina epe motzera ez zutela horrelakorik aurreikusten.<\/p>\n<p>Netflix ireki eta berehala hasi ziren, ordea, beste hizkuntza batzuk eskatzeko kanpainak. Euskaraz ere izan genuen <a href=\"https:\/\/www.change.org\/p\/basque-government-netflix-netflix-euskaraz-in-basque-en-euskera\">Netflix euskaraz<\/a>, nahiz eta\u00a0oso oihartzun txikia izan zuen. Katalanek indar handiagoz eragin zuten: <strong class=\"mce\"><a class=\"mce\" href=\"https:\/\/twitter.com\/search?f=tweets&amp;vertical=default&amp;q=%23netflixincatalan&amp;src=typd\">#NetflixInCatalan<\/a><\/strong>\u00a0kanpaina abiatu zuten eta 25.000 sinadura lortu zituzten <strong class=\"mce\"><a class=\"mce\" href=\"http:\/\/canvia.cat\/peticio-netflix\/\">canvia.cat<\/a><\/strong>. plataforman. Gainera, Kataluniako Gobernua ere <a href=\"http:\/\/cat.elpais.com\/cat\/2015\/11\/13\/tecnologia\/1447399119_429921.html\">zuzenean bildu zen Netflixekin<\/a>, egoera berraztertu zezan, eta <a href=\"http:\/\/www.gencat.cat\/llengua\/cinema\/vosc_info.html\">katalanezko filmen katalogo luze bat<\/a> ere aurkeztu zuten.<\/p>\n<p>Bizpahiru hilabetera, hortxe dugu lehenengo emaitza txikia. Txikia baino, erabat testimoniala. Atzo <a href=\"http:\/\/www.ara.cat\/media\/series\/Netflix-Catala-primers-titols_0_1532246872.html\">iragarri zutenez<\/a>, dagoeneko 4 pelikula ikusi daitezke katalanez:\u00a0<em class=\"mce\">Planet 51, Sky Captain i el m\u00f3n del dem\u00e0, Diari d&#8217;una mainadera <\/em>eta\u00a0<em class=\"mce\">El secret dels germans Grimm. <\/em>Oker ez bagaude, horietako lehenengoa bakarrik dago euskaraz, <em><strong>Planet 51<\/strong><\/em>\u00a0(zuetako inork besteren bat aurkituko balu, eskertuko genuke jakinaraztea).<\/p>\n<p>Lehenengo urratsa? Pozik egotekoa?\u00a0Euskaldunak katalanen eraginaren menpe? Eusko Jaurlaritzak ere emango du (edo eman ote du) urratsik zentzu berean? Datozen hilabeteetan ikusiko dugu ea norantz doan kontu hau. Oraingoz, hortxe, testimonialki, lehenengo filma euskaraz Netflixen: <em>Planet 51<\/em>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>sustatu.eus \/ 2016-02-02 \/ 278 hitz Netflixek atzo iragarri zuenez, bere katalogoan dauden zenbait pelikula euskaraz eta katalanez ikusteko aukera izango dugu aurrerantzean. Oraindik kopuru testimoniala da euskarazko eta katalanezko pelikulena (guk geuk bakarra aurkitu dugu euskaraz, egia esateko; katalanez &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/netflixen-zenbait-pelikula-euskaraz-ikusteko-aukera\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5493,38,6631,5626,5272],"tags":[5960,6721],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12726"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12726"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12726\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12727,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12726\/revisions\/12727"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12726"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12726"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12726"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}