{"id":12749,"date":"2016-03-07T08:31:07","date_gmt":"2016-03-07T08:31:07","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12749"},"modified":"2016-03-07T08:31:07","modified_gmt":"2016-03-07T08:31:07","slug":"berta-caceres-botereari-aurre-egiteagatik-hil-duten-ekintzailea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/berta-caceres-botereari-aurre-egiteagatik-hil-duten-ekintzailea\/","title":{"rendered":"Berta C\u00e1ceres, botereari aurre egiteagatik hil duten ekintzailea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea\/berta-caceres-botereari-aurre-egiteagatik-hil-duten-ekintzailea\" target=\"_blank\">Ane Urkola Agirrezabala \/ 2016-03-04 \/ 364 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Indarrez sartu ziren bere etxera\u00a0eta tiroz hil zuten, iturri lokalen arabera. C\u00e1ceresen amak adierazi duenez, poliziak aipatu du lapurreta saiakera izan zela, baina \u201cbadakigu bere borrokagatik hil dutela\u201d. \u201cGobernuaren krimen politikoa izan da\u201d, adierazi du Carlos H. Reyes Herritarren Erresistentziarako Fronte Nazionaleko (FNRP) zuzendariak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><em>Goldman<\/em> sari ekologista lortu zuen azken urteetako borrokagatik 2015ean. Ekintzaile ekologistentzat aitorpen handiena duen saria da. Ekintzaile ekologistak <em>lenka<\/em> Honduraseko herri indigenarik handiena antolatu zuen Agua Zarcako presaren aurka borrokatzeko. Presa herrialdearen ipar-ekialdean eraiki behar\u00a0zuten, eta leku hori oso garrantzitsua zen komunitate indigenen biziraupenerako.<\/p>\n<p>\u201cAgua Zarca presak ekarriko zukeen indigenak lekuz mugiaraztea, eta eragotziko ziekeen nekazaritza garatzea. Horrelako proiektuen ondorioz, ibaiek komunitateena izateari utzi, eta esku pribatuetara igarotzen dira\u201d. Gobernuaren erantzun faltaren ondorioz, 2010ean Tegucigalpa hiriburuan protesta egin zuten Kongresuak proiektua bazter zezala eskatzeko, \u201cbaina enpresa pribatuen esku utzi zituzten herrialdeko ibaiak\u201d. Azkenean, 2013an,<em> Lenca<\/em> herriak errepideak hartu zituen urtebetez makineriari bidea oztopatzeko. \u201cOso gogorra izan zen: militarrak, poliziak, guardia pribatuak edota sikarioak zeuden, eta hiru lider indigena hil zituzten\u201d. Kanpaina horri esker, Sinohydro txinatar multinazionalak eta Munduko Bankuak baztertu egin zuten proiektu hidroelektriko hori.<\/p>\n<p>Momentu honetan, Agua Zarca proiektua geldi dago, baina \u201cbeste leku batean eraikiko dutela mehatxatzen ari dira\u201d. Blue Energy proiektua ere badago, Cangel ibaiaren gainean, kapital estatubatuarrarekin eta kanadarrarekin, eta C\u00e1ceresek mehatxu ugari jaso ditu proiektuaren aurka egindako borroka dela-eta.<\/p>\n<p>Berta C\u00e1ceresen konpromisoa ez zen soilik bere herriarekin eta naturarekin izan, baita demokraziarekin ere. 2009ko ekainaren 28an\u00a0Manuel Zelaya presidentea kargutik kendu zuen Estatu Kolpearen aurkako mobilizazioen burua izan zen.\u00a0Testuinguru horretan, lider indigenak salatu zuen hainbat momentutan AEBek Hondurasen izandako presentzia militarra. Militar horiek hedatu ziren <em>lenca <\/em>herriaren inguruan operazio militarrak eginez, eta herrialdean zehar base militar gehiago eraikitzeko mehatxua egin zuten.<\/p>\n<p><strong>Honduras, herrialde \u201carriskutsua\u201d ekologistentzat<\/strong><\/p>\n<p>Global Witness txostenaren arabera, Honduras \u201cmunduko herrialderik arriskutsuena da ekologistentzat, herritar kopurua kontuan hartuta\u201d. Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera, 101 ekintzaile hil zituzten 2010 eta 2014. urte artean. \u201cGobernuek aldaketa klimatikoaren inguruan eztabaidatzen duten bitartean, ibaiak eta oihanak defendatzen dituztenak zigorgabetasun osoz hiltzen dituzte prentsa internazionalean inolako oihartzunik eragin gabe\u201d.<\/p>\n<p><em>Goldam<\/em> saria lortu eta gero, <em>Lenca<\/em> herriko indigenak mehatxu ugari jaso zituen. Giza Eskubideen Batzorde Amerikarrak neurriak eskatu zituen bere segurtasuna bermatzeko, baina Estatuak ez zuen inoiz inolako neurririk hartu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ane Urkola Agirrezabala \/ 2016-03-04 \/ 364 hitz Indarrez sartu ziren bere etxera\u00a0eta tiroz hil zuten, iturri lokalen arabera. C\u00e1ceresen amak adierazi duenez, poliziak aipatu du lapurreta saiakera izan zela, baina \u201cbadakigu bere borrokagatik hil dutela\u201d. \u201cGobernuaren krimen politikoa izan &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/berta-caceres-botereari-aurre-egiteagatik-hil-duten-ekintzailea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5505,5717,5497,5493,5492,12,17],"tags":[6762,6765,6761,6763,6760,6764],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12749"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12749"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12749\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12750,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12749\/revisions\/12750"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12749"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12749"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12749"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}