{"id":12753,"date":"2016-03-08T07:52:13","date_gmt":"2016-03-08T07:52:13","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12753"},"modified":"2016-03-08T07:52:13","modified_gmt":"2016-03-08T07:52:13","slug":"aldaketa-pantaila-txikitik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/aldaketa-pantaila-txikitik\/","title":{"rendered":"Aldaketa pantaila txikitik"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1833\/046\/001\/2016-03-08\/aldaketa_pantaila_txikitik.htm\" target=\"_blank\">Lander Mu\u00f1agorri Garmendia \/ 2016-03-08 \/ 888 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Sarean soilik ikus daitezkeen fikzioko lanak dira webserieak. Bereizgarri konkretuak dituzte, eta iraupen motzekoak dira gehienak. Aldaketa ekarri du etengabe aldatzen ari den ikus-entzunezkoen alorrean. Euskaraz ere egin dituzte webserieak, baina bakanak izan dira.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">S<\/span>areko bideo bat besterik ez dela. Hori uste dute askok webserie bateko atal bat Interneten ikusten dutenean. \u00abEz dago kontzientziarik webserie bat ikusten ari direla, eta, gainera, doakoa dela ikusten dutenean negatibo modura hartzen dute\u00bb. Rocio de las Mu\u00f1ecasen hitzak dira horiek. Nazioartean ospe handia lortu duen <em>Gifted Corporation<\/em> webseriearen egileetako bat da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean generoari buruz tesia idatzi du. Pertsona askorentzat webserieek ospe txarra dutela dio, \u00abuste delako gaizki egindako lanak direla\u00bb, baina, paradoxikoki, gero eta indar handiagoa hartzen ari den arloa ere bada.<\/p>\n<p>Ideia bat izan du norbaitek fikzioko lan bat egiteko, eta, baliabide urriak izan arren, aurrera egitea erabaki du. Edo alderantziz, aurrekontu handi baten laguntzarekin ekoizpen profesionalak egiten dituztenak ere badaude. Bi joerak bat egiten dute Interneten, eta webserieetan biek egiten dute bat. Webseriak ikusteko euskarri ugari sortu dira, izan Netflix izan Crackle. \u00abZarata asko, eta gauza interesgarriak topatzeko zailtasun horiei aurre egiteko baliabide onak dira\u00bb, dio De las Mu\u00f1ecasek. Hala ere, bideoak ikusteko Youtuben eta Vimeon daude webserie gehien jarrita. Eta, kasu horietan, gehienak amateurrak izaten dira. Baliabide gutxirekin egindako lanak.<\/p>\n<p>Azken boladan webserieen arloan gailendu den fikzioko lanik baldin badago, hori Netflix banatzaileak sustatu duen <em>House of Cards<\/em> da. Sarerako espresuki filmatutako sail horrek zinema munduko aurpegi ezagun ugari bildu ditu, Kevin Spacey kasurako. Izen handia hartu duen lan bat da hori, baina ez da azken boladan gailendu den bakarra. Finantzaketa kolektiboaren bidez 800.000 euro bildu zituen <em>Video Game High School<\/em> saila<em>,<\/em> Lisa Kudrow aktorearen parte hartzea duen <em>Web Therapy<\/em> eta baliabide interaktiboak erabiltzen dituen <em>Els convidats<\/em> dira azken boladan arrakasta lortu duten bestelako adibideak.<\/p>\n<p>Baina, ezeren gainetik, Interneten ikusteko pentsatuak dira webserieak, eta horrela ekoitzi dira. De la Mu\u00f1ecak genero hori ikertu du, \u00abnabarmentzen ari den atal bat delako\u00bb, eta etorkizuneko ildoak ere hortik doazelako. \u00abIkus-entzunezkoen arloan iraultza ekarri dute webserieek, sistemaren aurka doan sistema bat delako. Ez dago inongo banatzailerik, edo betiko industriak behar izan duen beste bitartekaririk, eta, horregatik, bestelako eredu bat ekarri du webserieen munduak\u00bb.<\/p>\n<p>Sortzaile hasiberriak eta aurrekontu handiak dituzten ekoizpenak aurrez aurre jartzen ditu sarean, eta fikzioa \u00abdemokratizatu\u00bb egin duela dio ikerlariak. Hala ere, denek partekatzen dituzten bereizgarriak ere badituzte sarerako propio diseinatutako lan horiek.<\/p>\n<p><strong>Plano orokor gutxi<\/strong><\/p>\n<p>Webserieak sarean ikusteko sortu dira, eta gaur egun, horretarako, aukera ugari daude. Sakelako telefonoak, tabletak edo mahaiko ordenagailuak izan daitezke bideoak ikusteko erabiltzen diren euskarriak. Hortaz, baita webserieak ikusteko ere. \u00abFilmatzeko garaian, bereizgarri hori oso kontuan hartzen da\u00bb, dio ikerlariak. Horregatik, webserieetan apenas agertzen den plano orokorrik. \u00abBideoa sakelako telefono batean ikusi behar baduzu, ez dauka zentzurik hondartza baten plano orokor bat filmatzea eta pertsona bat han kokatzea. Zenbat hartuko luke, pantailako zenbat zentimetro?\u00bb. Horregatik, gertuko planoak nagusitzen dira webserieetan.<\/p>\n<p>Horrez gain, sarean bideoak nola ikusten diren ere kontuan hartzen dute gidoilariek. \u00abInterneteko erabiltzaileak ez dira batere fidelak. Hau da, eduki bat gustuko ez badute berehala egiten dute alde bertatik\u00bb, dio. Eta hori saihestu ahal izateko, webserieetako gidoiek bereizgarri partekatu bat izaten dute: azkarrak direla. \u00abGertuko planoak dira, eta ekintzak zuzenean joaten dira muinera\u00bb. Eta adibide bat jarri du: film batean ohetik jaiki, kafea hartu eta metrora doan pertsona bat erakusten badu, webserie batean ohetik jaiki eta metroan hizketan agertzen da. \u00abDena da azkarragoa\u00bb.<\/p>\n<p>Baita edukien iraupena ere. webserieek orokorrean bost minutu eta ordu laurden arteko iraupena izaten baitute. \u00abArrazoi berberagatik, edukiak gero eta azkarrago kontsumitzen ditugulako\u00bb. Eta horregatik izaten dira denbora tarte txiki batean kontsumitzen diren gidoiak. \u00abInterneten bi segundoko edukiak ikusteko prest gaude. Hori, edo bestela hogei ordukoak. Ez dago tartekorik\u00bb, dio irri artean.<\/p>\n<p><strong>Euskarazko ekoizpena<\/strong><\/p>\n<p>Jakitun izan ala ez, webserie gehienek betetzen dituzte baldintza horiek. Baita euskaraz ekoitzi diren gutxi horiek ere. \u00abEuskarria ez geneukan buruan\u00bb, dio Ruben Sanchez Bakaikuak, <em>The Arlotes<\/em> webseriearen egileetako bat denak. Ez zeukaten euskarria buruan, eta, hala ere, apenas erabili zuten plano orokorrik, \u00aboso mugatuta\u00bb zeudelako baliabide aldetik. Marrazki bizidunen bidez egindako webserieak 1990eko eta 2000ko hamarkada artean kokatutako Gasteizko giroa kontatu zuen. Hamar atal eskaini zituzten 2013. urtean. \u00abIdeia izan genuen, eta, hori aurrera eraman ahal izateko, finantzaketa kolektibo bat abiatu genuen\u00bb. Dirua bildu, eta ekoizpenarekin aurrera egin zuten, harik eta <em>Argia<\/em> astekariak astero plazaratzen zuen <em>Beranduegi<\/em> webtelebistan ematen hasi ziren arte. \u00abZabalpenarekin oso gustura geratu ginen, uste baino gehiago egia esan\u00bb.<\/p>\n<p>Antzeko sentipena du Aner Ansorenak ere. <em>Deus ez da perfektua<\/em> webseriea ematen ari da joan den urtetik, eta bigarren denboraldiarekin hasi berri dira. \u00abSare sozialetatik zabaltzen dugu webseriea, eta jendeak erantzuten du\u00bb, dio. Lekunberrin (Nafarroa) kokatuta dago fikzioa, eta bertako gizartea irudikatzen du. \u00abBertako biztanleetan oinarritzen gara pertsonaia asko sortzeko garaian, baina oro har Euskal Herriko gizartea irudikatzen duela esan daiteke\u00bb. Ironia kutsuarekin agertzen dira baserritarra, dena jakin nahi duen bizilaguna, Opus Deiko jarraitzailea eta bestelakoak. Webseriea sortzeko garaian, sarean emititzen zuten Lekunberri telebistak eskainitako baliabideak aprobetxatu zituzten, eta webserie bat egitea erabaki. \u00abFikzioa egiteko harra geneukan, eta zortzi pertsona hasi ginen hori lantzen\u00bb. Orain hamasei pertsona dira. Haziz joan zaie <em>Deus ez da perfektua<\/em> proiektua da, eta orain antzezlanak eskaintzen ere hasi dira herriz herri.<\/p>\n<p>Euskaraz egindako bestelako webserierik ez dago. Telmo Iruretak <em>Pisukideak<\/em> izeneko film laburra egin zuen, webserie baten itxurarekin. Baina, hortik aurrera, ezer gutxi. Nazioartean areagotzen ari den joera bat oraindik hazten ari da euskal ekoizleen artean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lander Mu\u00f1agorri Garmendia \/ 2016-03-08 \/ 888 hitz Sarean soilik ikus daitezkeen fikzioko lanak dira webserieak. Bereizgarri konkretuak dituzte, eta iraupen motzekoak dira gehienak. Aldaketa ekarri du etengabe aldatzen ari den ikus-entzunezkoen alorrean. Euskaraz ere egin dituzte webserieak, baina bakanak &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/aldaketa-pantaila-txikitik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,28,6119],"tags":[78,5960,6767,6766],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12753"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12753"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12753\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12754,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12753\/revisions\/12754"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12753"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12753"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12753"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}