{"id":12780,"date":"2016-03-10T08:27:06","date_gmt":"2016-03-10T08:27:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12780"},"modified":"2016-03-10T08:28:39","modified_gmt":"2016-03-10T08:28:39","slug":"legezkotasuna-ezbaian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/legezkotasuna-ezbaian\/","title":{"rendered":"Legezkotasuna ezbaian"},"content":{"rendered":"<div class=\"sarrera laburtua\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1787\/018\/001\/2016-03-09\/legezkotasuna_ezbaian.htm\" target=\"_blank\">Adrian Garcia \/ 2016-03-09 \/ 432 hitz<\/a><\/div>\n<div class=\"sarrera laburtua\"><\/div>\n<div id=\"tituGoiburu\" class=\"sarrera laburtua\"><em>UNHCRk salatu du giza eskubideen aurkakoa dela Bruselak eta Ankarak eginiko ituna. GKEek \u00ablotsagarri\u00bb deritzote Turkia \u00abherrialde seguru\u00bb gisa izendatzeari.<\/em><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p><span class=\"lehena\">E<\/span>B Europako Batasunak Turkiarekin itxitako aurreakordioak argi baino ilun gehiago utzi ditu, ugariak izan baitira errefuxiatuekin lan egiten duten erakundeek plazaratutako zalantzak. Greziara iritsitako errefuxiatuak Turkiara kanporatzea nazioarteko legeen aurkakoa dela ondorioztatu dute eragile gehienek, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatari Pilippo Grandi barne. \u00abNazioarteko legeen araberako errefuxiatuentzako babesik eskaintzen ez duten herrialde batetik besterako itzulketa prozesu zabalek kezkatzen naute\u00bb. Gobernuz kanpoko erakundeak ere bat datoz: \u00abTurkia ezin da kontsideratu herrialde seguru bat\u00bb. Europako Batzordeak, ordea, ziurtatu du \u00abEuropako eta nazioarteko legea\u00bb errespetatuko duela itunak.<\/p>\n<p>Legezko arazo nagusia datza EBn dauden asilo eskatzaileak hirugarren herrialde batera kanporatzean. \u00abBeste herrialde batera kanporatzeko berme bat egon behar luke: ihes egin duten tokira itzularaziko ez dituztela\u00bb, ohartarazi du Grandik Estrasburgoko Europako Parlamentuan emandako hitzaldian. Horrez gainera, herrialde horrek lana egiteko aukera, osasun arreta, hezkuntza eta gizarte laguntzak bermatu beharko lizkieke asiloa eskatutakoei. Vincent Cochetel UNHCReko Europako zuzendariak argi hitz egin du: \u00abEuropako giza eskubideen hitzarmenak debekatzen ditu atzerritarren kanporaketa kolektiboak\u00bb.<\/p>\n<p>Europako agintariek, ordea, ituna goraipatu dute, uste dutelako Greziako iheslari siriarrak Turkiako kanpalekuetan daudenengatik ordezkatzeak Mediterraneoa gurutzatzeko asmoa kenduko diela. Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren arabera, \u00abdokumentu sendoa da\u00bb, eta giza trafikatzaileen eta mafien aurka borrokatzeko \u00abtresna erabilgarria\u00bb izango da. Itunaren legezkotasuna defendatu du Jean-Claude Junckerrek, Europako Batzordeko presidenteak: \u00abGreziak Turkia herrialde segurua izendatu du\u00bb.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, \u00abherrialde seguru\u00bb izendapen horretan datza legezkotasunaren ardatza. Horrexegatik, iheslariak kanporatzeko EBren asmoetako bat da \u00abherrialde seguru\u00bb horien zerrenda bateratu bat osatzea, estatu horretako herritarrei asilo eskubidea automatikoki ukatzeko eta beste iheslariak hirugarren herrialde horietara kanporatzeko.<\/p>\n<p><b>\u00abEskubideekin tratuan\u00bb<\/b><\/p>\n<p>Amnesty International erakundeko Europako zuzendari Iverna McGowanek gogor kritikatu du ituna. \u00abEBk eta Turkiak munduko herritar zaurgarrienen eskubideekin eta duintasunarekin tratuan ibili dira maltzurki\u00bb. Giza eskubideen aldeko erakundeak \u00ablotsagarria\u00bb deritzo Turkia \u00abherrialde seguru\u00bb izendatzeari. Are gehiago, \u00abhirugarren herrialde seguruaren\u00bb kontzeptua bera auzitan jarri du.<\/p>\n<p>Human Rights Watchek \u00abbegi laburtzat\u00bb jo ditu Europako agintariak, eginiko itunak Siriaren eta Turkiaren arteko mugaldean izan ditzakeen ondorioak kontuan ez hartzegatik. Siriatik eta Iraketik ihes egiten duten kurduek Turkian \u00abegoera oso arriskutsua\u00bb bizi dezaketela ohartarazi du erakundeak.<\/p>\n<p>Edonola ere, itunak galdera ugari utzi ditu airean, ez baitu argitzen Grezian dagoeneko harrapatuta dauden iheslariekin edo Turkiara kanporatuko dituztenekin zer egingo duten. Azken datuen arabera, 34.000 lagun daude Grezian aurrera egin ezinik, eta hurrengo egunetan kopuru horrek gora egin dezake, Bruselak bidalitako mezuek ez baitituzte errefuxiatuen zeharkaldiak galarazi. Migrazioan adituek ohartarazi dute Balkanetako bidea ixtean halabeharrez beste bideak irekiko direla. Frontex agentziako zuzendari ohi Gil Arias Fernandezek Efe agentziara esan dionez, Errusiatik Norvegiara eta Finlandiara egunean ehun lagun iristen dira.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adrian Garcia \/ 2016-03-09 \/ 432 hitz UNHCRk salatu du giza eskubideen aurkakoa dela Bruselak eta Ankarak eginiko ituna. GKEek \u00ablotsagarri\u00bb deritzote Turkia \u00abherrialde seguru\u00bb gisa izendatzeari.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5497,5493,5492,17],"tags":[5123,6523,6793,5127,6406],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12780"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12780"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12780\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12782,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12780\/revisions\/12782"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12780"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12780"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12780"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}