{"id":12805,"date":"2016-03-14T08:22:54","date_gmt":"2016-03-14T08:22:54","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12805"},"modified":"2016-03-14T08:22:54","modified_gmt":"2016-03-14T08:22:54","slug":"mundua-kontrako-eskutik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/mundua-kontrako-eskutik\/","title":{"rendered":"Mundua, kontrako eskutik"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1838\/038\/001\/2016-03-12\/mundua_kontrako_eskutik.htm\" target=\"_blank\">I\u00f1aki Lasa Etura \/ 2016-03-12 \/ 905 hitz<\/a><\/span><\/p>\n<p><em>Hamar biztanletik bat da ezkerra, eta oztopo ugari dituzte egunerokoan, ia guztia eskuinen ikuspuntutik pentsatua baitago; haientzat pentsatua ez dagoen mundura egokitu dira ezkerrak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">G<\/span>uraizeak, poto irekitzekoak, labanak, idazmahaiak, koadernoak, gitarrak&#8230; Neurri batean edo bestean ia egunero erabiltzen diren tresnak dira. Eskuin bati ez dio ezer berezirik esango zerrendak, baina produktu horiek buruhauste bat baino gehiago eragin dizkiete ezker gehienei. Eskuinentzat daude horiek denak, gehiengoa direlako. Kontrako eskutik bizi dute egunerokoa ezkerrek, egokitze konstantean.<\/p>\n<p>Biztanleen %10-13 ei dira ezkerrak eskua erabiltzeko garaian, eta %30 oinari dagokionez. Gutxiengoa izanik, nola aurre egin horri? Garbi\u00f1e Ubeda kazetari eta idazlearen iritziz, egokitzea da gakoa: \u00abEzker asko oso trebeak dira eskuinarekin\u00bb. Ezkerra da Ubeda, eta ezkerren inguruko <em>Mila Ezker<\/em> (Susa, 2009) saiakera liburua idatzi zuen. Haren aburuz, \u00abezker gehienak ez dira kontziente, ahal duten bezala moldatzen dira eskuinen tresnekin\u00bb. Iritzi berekoa da Be\u00f1at Rezusta pilotaria: \u00abOhitu egiten zara azkenean, pilotalekuan eskuina oso gutxi erabiltzen dut, baina handik kanpo gehiago\u00bb.<\/p>\n<p>Egon badaude ezker izatearen zama arintzeko tresna bereziak. <em>The Simpsons<\/em> telesaileko zaleek Ned Flanders pertsonaiak ireki zuen <em>ezkertegia<\/em> izango dute gogoan. Euskal Herrian ere badaude halako dendak, Iru\u00f1eko El Rincon del Zurdo (Ezkerraren Txokoa) da horietako bat. 120tik gora produktu dituzte liburu denda barruan daukaten txokoan. Halere, Internet bidez saltzen dute gehiago, Juan Carlos Lukin jabeak aitortu duenez. 1998an ireki zuen denda.<\/p>\n<p>Bi talde nagusitan banatu ditu produktuak: \u00abZorrotza dutenak eta eskola materiala\u00bb. \u00abAhoa duen oro ezkerrentzat egin behar da, mozketa errazteko; idazteko materiala ere egokitu beharra dago\u00bb. Saltzeaz gain, nola idatzi irakasten dute: \u00abEz gara pedagogoak, ez psikologoak, ez da erraza 12-15 urteko mutiko edo neskato bati gaizki idazten duela azaltzea; baina, beharrezkoa da\u00bb.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, beti ez da erraza ezkerrentzako tresnak aurkitzea, eta askoz garestiagoak dira askotan. Ondo daki hori Lide Hernando <em>Liher<\/em> musikariak: \u00abEzkerren gitarra berri baten bila ari naizela, enkargu bidez eskatu behar dudala esaten didate, edo Interneten. Eta, noski, garestiagoak dira\u00bb. Ubedaren iritziz, baina, produktu \u00abuniformeak\u00bb dira urteotako joera, ezkerrentzat eta eskuinentzat egokiak. \u00abEzker batek labana bat behar badu, ez die ezkerrentzako eginikoei erreparatuko, bi ahoko baten bila joko du; ondorioz, etxean tresna hobeak, baina garestiagoak, izango ditu\u00bb.<\/p>\n<p>Ezkerren nolakotasuna azaltzean, <em>autodidakta<\/em> hitza nabarmendu du Ubedak: \u00abEzkerrak autodidaktak dira neurri handi batean; gauza asko ikusiz ikasten dituzte, baina alboan ezker bat ez badute, nekez ikusiko dute, eta beren modura ikasiko dute\u00bb. Bere kasa ikasi izanarekin elkartu du ezker izateari maiz lotutako jeniotasuna. \u00abGaur egun erraztasunak daude, baina jenioak bihurtu zirenek ez zuten horrela lortu, ziren bezalakoak izateagatik baizik\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Hizkuntzaren eragina<\/strong><\/p>\n<p>Gutxiengoa izanik, gehiengoaren jazarpena pairatu dute ezkerrek historian. Deabruarekin eta sorginkeriekin lotu zituzten urte luzez. Adierazgarriak dira hainbat hizkuntzatan dauden hitz eta esaera asko. Ez hainbeste euskaraz, baina bai inguruko erdaretan. Pertsona traketsak \u00abez du bat bera ere eskuinera egingo\u00bb \u2014<em>no dar una a derechas<\/em>\u2014 gazteleraz. Trebea, berriz, <em>diestro<\/em> da: \u00abeskuina\u00bb. Katalunieraz, baldarra edo astuna <em>maldestre<\/em> da, \u00abeskuin txarra\u00bb. Frantsesez, gazteleraz eta ingelesez hitz bera erabiltzen da <em>zuzenbide<\/em>, <em>zuzen<\/em> eta <em>eskuin<\/em> esateko: <em>droit<\/em>, <em>derecho<\/em> eta <em>right<\/em>. Lagin txiki bat besterik ez da, baina bada beste adibide esanguratsu bat. Gazteleraz, italieraz eta latinez sinonimoak dira <em>ezkerra<\/em> eta <em>gaiztoa<\/em>.<\/p>\n<p>Idazkera da, ezbairik gabe, ezkerren aurkako jazarpenaren muturreko adibideetako bat. Ezkerretik eskuinera idaztea traba da ezkerrentzat: testua eskuarekin estali egiten dute, eskua tintaz zikintzen dute, eta koadernoetako kiribilekin borrokatu behar dute. Hori saihesteko, kako baten moduan idatzi, papera okertu edo bizkarra behartzen dute.<\/p>\n<p>Ezker izatea gaizki ikusia zegoen garaian, haur ezkerren eskua bizkarrari lotzen zioten, eskuinez treba zedin. Ez da hain aspaldiko kontua gainera, zenbaitek antzeko egoera ezagutu izan baitute orain ez asko. 50 urte inguru ditu Josean Imazek, eta gogoan du haurtzaroan eta gaztaroan irakasleekin izandako sesioak, eskua lotzea bezalako gehiegikeriak sufritu ez bazituen ere: \u00abEzkerrez ez idazteko esaten zidaten, txarra zela, hobe nuela eskuinez ikasi\u00bb.<\/p>\n<p>Zailtasunak izaten dituzte, batzuetan, haurrek. Ispilu bat balu bezala idazten zuen hasieran Hernandok: \u00abHizkiak idazten ikasi nuenean, letra pilo bat alderantziz idazten nituen. Ezker askori gertatzen zaiola adierazi zien espezialista batek gurasoei\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Ezker paretaren eragina<\/strong><\/p>\n<p>Elite kirolera ondo moldatu dira ezkerrak. Beisbola, boxeoa eta eskrima bezalako kiroletan ohi baino ezker gehiago daude; futbolean estimu handia dute. Beste kirol batzuetan, aldiz, debekatuta dago ezkerrez aritzea, poloan kasu.<\/p>\n<p>Euskal Herriko adibide esanguratsuena pilotalekuetako ezker pareta da, mesede gehien eskuinei egiten baitie. Ubedaren arabera, \u00abezker listoek jakin dute desabantaila hori bere alde aprobetxatzen\u00bb. <em>Ezker listo<\/em> horietako bat da Rezusta, baina berezia da haren kasua, atzelaria baita, profesionaletan dagoen bakarra: \u00abEsan izan da ezkerrez jotako pilotakada zabaldu egiten dela, atzean min egiteko pilota horman sartu behar dela; horregatik ezkerrek aurrean jokatu izan dute\u00bb. Hari ere behin baino gehiagotan esan diote aurrelari bihurtzeko, bestela ez zela profesionaletara ailegatuko. Iritsi da, baina. \u00abEzker gutxi daude, eta animatu nahi ditut gazteak atzean saiatzera, ea ateratzen den baten bat\u00bb.<\/p>\n<p>Zesta-puntaren eta erremontearen logikak, baina, ezinezko egiten du zesta ezker eskuan jartzea; arriskutsua litzateke, pilota ziztu bizian ateratzen baita xisteratik. Ondorioz, ezkerrak eskuinez jokatzera derrigortuta daude.<\/p>\n<p>Musika jotzean ere ez da berdina eskuin edo ezker. Orain dela bost bat urte hasi zen gitarra jotzen Liher. Amarena \u2014eskuina\u2014 hartu, eta hariak ordenaz aldatu zizkion: \u00abEz dakit burugogorkeriagatik edo zergatik, baina ez nuen esfortzu gehiago eskuinarekin egin nahi; era naturalean, ezkerrez, jo nahi nuen\u00bb.<\/p>\n<p>Ezkerrentzako gitarrak ere baditu desabantailak: \u00abLagunen artean gitarra jotzeko plana badago, nik beti nire gitarra eraman behar dut\u00bb. Ez da jotzen duen instrumentu bakarra, trikitia jotzen zuen lehen, eta iaz bateria eskolak jaso zituen. Gitarrarekin gertatzen den moduan, bateria jotzeko ere hainbat modu daude.<\/p>\n<p>Musikan, kirolean edo idazten, gutxiengo izango dira ezkerrak aurrerantzean ere, eskuinen munduan ahalik eta hobekien egokituz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>I\u00f1aki Lasa Etura \/ 2016-03-12 \/ 905 hitz Hamar biztanletik bat da ezkerra, eta oztopo ugari dituzte egunerokoan, ia guztia eskuinen ikuspuntutik pentsatua baitago; haientzat pentsatua ez dagoen mundura egokitu dira ezkerrak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,65,5496],"tags":[6830,6829,2044,5323,6831],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12805"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12805"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12805\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12806,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12805\/revisions\/12806"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12805"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12805"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12805"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}