{"id":12814,"date":"2016-03-15T08:50:48","date_gmt":"2016-03-15T08:50:48","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12814"},"modified":"2016-03-15T09:12:48","modified_gmt":"2016-03-15T09:12:48","slug":"aizkora-kolpe-bi-euskarara-ekarriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/03\/aizkora-kolpe-bi-euskarara-ekarriak\/","title":{"rendered":"Aizkora kolpe bi, euskarara ekarriak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1856\/031\/001\/2016-03-15\/aizkora_kolpe_bi_euskarara_ekarriak.htm\" target=\"_blank\">Ander Perez \/ <span class=\"data\">2016-03-15<\/span> \/ 642 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><strong>Franz Kafkaren &#8216;Metamorfosia&#8217;<\/strong> eta <strong>Herman Melvilleren &#8216;Bartleby eskribatzailea&#8217;<\/strong> itzuli ditu Ereinek. Sail berri baten lehen bi aleak dira.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">\u00abI<\/span>rakurtzen dugun liburuak kaskezurrean ukabilkada bat jota esnatzen ez bagaitu, zertarako irakurri? Liburuak aizkora izan behar du, gure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora\u00bb. Anton Garikano itzultzaileak ekarri ditu gogora Franz Kafkaren hitzak. Berak ekarri du euskarara autore txekiarraren <em>Metamorfosia<\/em> lan ezaguna. Gauza bera egin du Juan Garzia Garmendiak, Herman Melvilleren <em>Bartleby eskribatzailea<\/em> eleberriarekin. Atzo aurkeztu zituen Ereinek bi lanak, Donostiako udal liburutegiko sotoan. Bi aizkora kolpe, Kafkaren esanari segika, biek \u00aberrealitatea apurtu, eta barruan dauzkagun miseria guztiak \u2014ezintasunak, lotsak, beldurrak\u2014 erakutsi eta muturrera eramaten dituztelako\u00bb, Garikanoren ustez.<\/p>\n<p>Erein argitaletxeak abian jarri berri duen 4nak sailaren lehen bi aleak dira atzo aurkeztutakoak. Itzulpenak eta liburu laburrak jaso nahi dituzte bertan, Inaxio Mujika editoreak atzo azaldu zuenez, eta batik bat, mendebaldeko literaturaren \u00abhistoria mugitu\u00bb duten lanei egin nahi diete leku. \u00abEdonor\u00bb izan daiteke hartzailea, Mujikaren ustez, baina 16 eta 18 urte bitarteko gazteak izan dituzte batez ere gogoan, hartzaile \u00abegokiak\u00bb izan daitezkeelakoan. Alde horretatik, \u00abestetika gaztea\u00bb erabili dute edizioan, \u00abhaientzat erakargarri izan dadin\u00bb. Kafkaren hitzei ere keinua egin zien editoreak, ireki duten sailaren nolakotasuna azaltze aldera: \u00abOxala sail hau izango balitz aizkora horren trangadera\u00bb.<\/p>\n<p>Aurretik ere itzuliak izan dira Kafkaren <em>Metamorfosia<\/em> eta Melvilleren <em>Bartleby<\/em> <em>eskribatzailea<\/em> eleberri laburrak. Kafkarena Xabier Kintanak ekarri zuen euskarara lehen aldiz, 1970ean, <em>Itxura aldaketa<\/em> izenburuarekin, eta Lur argitaletxaren eskutik. 2000. urtean, itzulpen berri bat aurkeztu zuen Rufino Iraolak, Hiria argitaletxearekin. Biak ala biak, edonola, gaztelerazko bertsiotik egindako itzulpenak dira. Garikanok, ordea, alemanez idatzitako jatorrizko bertsioa izan du lanaren oinarri, eta hortik berritasuna.<\/p>\n<p><em>Bartleby eskribatzailea<\/em> Juan Garziak berak euskaratu zuen, duela 25 urte, orduan ere Ereinen babesean. Mujikak atzo esan zuenez, orduan \u00abnahiko ezezaguna\u00bb zen AEBetako autorearen lan hura. Itzulpenak, edonola, \u00aboso ezaguna eta estimatua\u00bb egin zuen eleberria. Garziak azaldu zuenez, ordea, \u00aburak eraman zuen\u00bb soto zahar batean gordetako edizio hura, uholde sasoi batean. \u00abArrastorik ez da geratu, irakurleen buruan beharbada\u00bb.<\/p>\n<p>Orain, lehen itzulpen hartatik mende laurdena bete delarik, Melvilleren klasikoa berriro itzultzeko lana hartu du Garziak. Eta uste baino konplexuago suertatu zaio erronka: \u00ab[Lehen itzulpena egindako garaian] Hiztegi baturik ez zegoen, libreago ibiltzen ginen, eta arauak ez ziren hain zorrotzak. Pentsatu nuen hiztegia pixka bat aldatuta&#8230; bada, ez! Hasi banintz berriro itzultzen, lan gutxiago izango nuen. Gauzak asko aldatu dira, ustez zerbait ikasi dugu. Zorionez, uholdetan galdu zen zaharra, eta, beraz, akats zaharrak ez dira hain agerikoak\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Antzekotasunak eta aldeak<\/strong><\/p>\n<p>Esnatu eta bere burua zomorro bihurturik aurkitzen duen gizonaren istorioa kontatzen du Kafkaren <em>Metamorfosia<\/em>k. Bere lana egiteari uko egin eta jarrera bitxia hartzen duen eskribatzailearen istorioaz mintzo da, berriz, Melvilleren narrazioa. Biei loturak ikusi zizkien Jorge Luis Borges idazle argentinarrak, eta aipatu zuen \u00abestilo jostagarrian\u00bb idatzitako Melvilleren obrak Kafka \u00abiragartzen\u00bb zuela. Atzoko aurkezpenean, bi lanen arteko antzekotasunez mintzatu zen Garikano ere. Azaldu zuenez,\u00abmundu absurdo bat agertzen da\u00bb bi eleberrietan, \u00abez hanka ez buru ez duena, non pertsonaren sentimenduek hainbesteko inportantziarik ez duten, eta lehentasuna ematen zaion produkzioari\u00bb. Alde horretatik, bietan \u00abpertsonaiak bakartuta\u00bb agertzen direla nabarmendu zuen Garikanok, \u00ablanarekin alienatua\u00bb baleude bezala. Gainera, bi pertsonaiek \u00abenbarazu\u00bbegiten dutela azpimarratu zuen itzultzaileak, eta \u00abbesteek baztertuta\u00bb bizi direla.<\/p>\n<p>Garziak, edonola, \u00abkontrakotasunak\u00bb ere bilatu zizkien aurkeztutako bi lanei. Bat, \u00abnabarmenena\u00bb, ikuspuntuarena: Kafkarenean protagonistarena da idazketaren begirada; Melvilleren obran, ordea, beste pertsonaia batek interpretatzen du Bartleby eskribatzailearen jokamoldea. Edonola, aldeak alde, bi lanak nobela laburraren \u00abordezkari zoragarriak direla\u00bb nabarmendu zuen Garziak, eta klasikoen ezaugarriak aitortu zizkien, irakurtzen diren bakoitzean interpretazio asko egin daitezkeelako. Berak ere plazaratu zuen berea: \u00abBi liburu hauek umorearen gailurra dira, umore klase asko baitago\u00bb.<\/p>\n<p>Albert Camusek ere ikusi zituen antzekotasunak Kafkaren eta Melvilleren lanetan, eta biak jo zituen bere obraren aurrekotzat. Hain zuzen ere, 4nak sailaren hurrengo alea Camusen <em>Arrotza<\/em> izango dela aurreratu zuen atzo Mujikak: \u00abHiru liburuak lokarri batekin lotuta daude\u00bb. Halere, irakurleari egotzi zion editoreak inauguratu berri duten sailaren etorkizuna. Azaldu zuenez, \u00abharen estimazioaren araberakoa\u00bb izango da atalaren patua ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ander Perez \/ 2016-03-15 \/ 642 hitz Franz Kafkaren &#8216;Metamorfosia&#8217; eta Herman Melvilleren &#8216;Bartleby eskribatzailea&#8217; itzuli ditu Ereinek. Sail berri baten lehen bi aleak dira.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,14,46],"tags":[3781,6839,580,3907,5413,6837,6838],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12814"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12814"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12814\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12815,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12814\/revisions\/12815"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12814"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12814"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12814"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}