{"id":12895,"date":"2016-04-05T06:56:32","date_gmt":"2016-04-05T06:56:32","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12895"},"modified":"2016-04-05T06:56:32","modified_gmt":"2016-04-05T06:56:32","slug":"gazteok-ere-ari-gara-berdintasuna-lantzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/04\/gazteok-ere-ari-gara-berdintasuna-lantzen\/","title":{"rendered":"\u00abGazteok ere ari gara berdintasuna lantzen\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1941\/007\/001\/2016-04-05\/gazteok_ere_ari_gara_berdintasuna_lantzen.htm\" target=\"_blank\">Aitor Biain \/ 2016-04-05 \/611 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak barne diagnostikoa aurkeztu du. Erakundea osatzen duten gazteek genero berdintasunaren inguruan zer ikuspegi duten jakin nahi izan dute azterketa horren bitartez.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">B<\/span>erdintasun diagnostikoa egin du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, erakundearen eguneroko jardunean eta gazteen elkartze eta partaidetza sareetan berdintasun plana txertatzeko. Ikerketa bat egin du erakundea osatzen duten gazteen artean. Itsaso Andueza lehendakariak azaldu duenez, \u00abbeharrezkoa\u00bb zuen horrelako lanketa bat egitea. \u00abGarrantzitsua zen guretzat gazteoi zuzenean eragiten diguten zenbait arlo lantzen ditugun modu berean berdintasuna ere lantzea. Batez ere, gizarteak behar duelako\u00bb.<\/p>\n<p>Bi zatitan banatu dute diagnostikoa: alde batetik, erakundeko langileen arteko barne analisi bat egin dute, EGKren \u00abkokapena hobetzea\u00bb xede duena. Bestetik, kontseilua bera osatzen duten elkarte eta taldeetako hainbat kideekin ikerketa bat egin dute. 16 eta 30 urte arteko 85 gaztek emakumeei eta generoari buruz eta sexu eta afektibitate aniztasunari buruz duten pertzepzioa aztertu dute. \u00ab60 bat elkartek osatzen dute EGK, eta askotarikoak dira, bai ideologia aldetik, bai helburu eta jarduera aldetik. Barne analisi bat da, finean; izan ere, elkarte horiek ere erakundearen parte dira\u00bb, zehaztu du Anduezak.<\/p>\n<p>Nabarmentzekoa da lehen aldiz neurtu dutela lesbiana, gay, transexual eta bisexualen kolektiboaren gaineko ikuspuntua. \u00abUste dugu zerikusi handia dutela, eta elkarrekin lantzeak baduela zentzurik\u00bb. Bada, datuek erakutsi dutenez, \u00abezkutuko homofobia\u00bb uste baino handiagoa da. Galdegindako gazteen hamarretik bederatzik uste dute kolektiboarekiko \u00abbereizketa ekintzak\u00bb badirela: gazteen %55 <em>bulliyng<\/em> edota iseken lekuko izan dira, eta %15, eraso fisikoena.<\/p>\n<p>\u00abLGTB kolektiboaren inguruko datu gutxi daude. Guk ikerketa bat proposatu dugu horren gainean, nola landu eta nondik jo erabakitzeko\u00bb, azaldu du Anduezak. Era berean, kolektibo horren eskubideak bermatuko lituzkeen lege bat onartzeko eskatu dio erakundeak Eusko Legebiltzarrari.<\/p>\n<p><strong>Rolak eta estereotipoak<\/strong><\/p>\n<p>Galdegindako ia gazte guztiek genero rolak eta estereotipo sexistak oraindik badirela iritzi diote. Horrez gain, hamarretik ia bederatzik uste dute desberdintasunak daudela lan arloan gizonen eta emakumeen artean, eta azken horiek \u00abegoera okerragoan\u00bb daudela lanpostu bat aurkitu ahal izateko, enplegua beste erantzukizun mota batzuekin uztartzeko, eta lanean eta bizitza politikoan erantzukizun karguak eskuratu ahal izateko.<\/p>\n<p>Horren harira, emakumeek enpleguan aukera berdintasuna bermatu ahal izateko \u00abekintza positiboak indartu\u00bb egin behar direla uste du erakundeak. \u00ab<em>Ekintza positiboak<\/em> diogunean, esan nahi dugu berdintasuna bermatzen duten neurri guztien balioa nabarmenduko dugula. Berdintasuna denontzat ona dela ikusaraziko dugu, ez bakarrik emakumeentzat, baizik eta guztiontzat\u00bb, azaldu du Anduezak.<\/p>\n<p>Horretarako, kontzientziazio lana lagungarria bada ere, ez da aski, ikerketak azaldu duenez. Hori dela eta, Anduezak adierazi du proposamen eta neurri zehatzak egingo dizkietela erakunde publikoei: \u00abKontzientziazioarekin ez da aski. Neurri aktiboak behar dira. Gure ideia da urte amaierarako proposatzea neurri zehatz horiek erakunde publikoei\u00bb.<\/p>\n<p>Neurriak, halaber, genero indarkeriari aurre egiteko, adibidez. Izan ere, nahiz eta gaur egungo gazteek berdintasunari eta indarkeria matxistari buruzko ezagutzak badituzten, praktikan bestelakoa da egoera, datuek erakusten dutenez. Anduezak gogorarazi du kasu horietan gizartean onartuta dauden diskurtsoak errepikatzeak ez duela esan nahi diskurtso hori barneratuta dagoenik. \u00abGenero indarkeriako kasuetan, deigarriena edo gehien ikusten dena da indarkeriaren erabilera fisikoa. Aldiz, horren azpitik dauden joera eta jarrerak ez dira askorentzat ikusgarriak, eta, ondorioz, ez dira lantzen\u00bb.<\/p>\n<p><strong>\u00abEspero ziren\u00bb emaitzak<\/strong><\/p>\n<p>Edonola ere, diagnostikoan azaldu diren emaitzak \u00abespero zirela\u00bb aitortu du EGK-ko lehendakariak, eta azaldu du horrek erakusten duela \u00ablan asko\u00bb dagoela egiteko oraindik ere. Hain zuzen, Anduezak adierazi du EGK-k eta erakundea osatzen duten elkarteek \u00abelkarlanean\u00bb landuko dutela gaia. \u00abEratu genuen urteko plangintza ere aurkeztu genien elkarteei, diagnostikoarekin batera, eta asmoa da lantaldea hilabetean behin-edo deitzea eta elkarrekin antolatzea ekintzak aipatutako erronkei aurre egiteko\u00bb.<\/p>\n<p>Anduezak adierazi du \u00abgarrantzitsua\u00bb dela gazteen artean ere berdintasuna lantzea. Izan ere, sarritan haien jarrera \u00abgutxietsi\u00bb egiten dela iritzi dio EGK-ko lehendakariak. \u00ab&#8217;Non daude gazteak?&#8217;, galdetzen dute askok sarritan. Gazteok bagaude, eta ari gara hau ere lantzen. Gazte asko ari dira elkarteetan askotariko gaiak lantzen, eta berdintasunarekin ere ari dira. Oso garrantzitsua da ikusaraztea gazteok ere honetan ari garela\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitor Biain \/ 2016-04-05 \/611 hitz Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak barne diagnostikoa aurkeztu du. Erakundea osatzen duten gazteek genero berdintasunaren inguruan zer ikuspegi duten jakin nahi izan dute azterketa horren bitartez.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5497,5493,65,5496],"tags":[5353,6944,2244,6945],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12895"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12895"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12895\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12896,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12895\/revisions\/12896"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12895"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12895"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12895"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}