{"id":12899,"date":"2016-04-05T07:22:13","date_gmt":"2016-04-05T07:22:13","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12899"},"modified":"2016-04-05T07:23:55","modified_gmt":"2016-04-05T07:23:55","slug":"zaharrak-berri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/04\/zaharrak-berri\/","title":{"rendered":"Zaharrak berri"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1812\/046\/001\/2016-04-05\/zaharrak_berri.htm\" target=\"_blank\">Lander Mu\u00f1agorri Garmendia \/ 2016-04-05 \/ 907 hitz<\/a><\/span><\/p>\n<p><em>Boladan jarri da iraganeko arropak jantzi eta iraganeko altzariak berriz erabiltzea. Zaharrak eta bigarren eskukoak dira, baina &#8216;vintage&#8217; esaten zaie. Gazteen artean batik bat, indar handia hartu du moda horrek.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">E<\/span>gungo estetika da, baina izan zitekeen duela mende erdikoa ere. Iraganeko arropa da, baita altzariak eta eguneroko tresnak ere. Baina horiekin ez da erabiltzen <em>zaharra<\/em> edo <em>bigarren eskuko<\/em> hitzik, <em>vintage<\/em> baizik. \u00abGuri ez zaigu gustatzen esatea bigarren eskuko denda bat dela, ematen baitu hemen dagoenak ez daukala baliorik\u00bb. Gasteizko Oslo dendan dago Bego Ezkurra Zabala, berreskuratutako altzarien artean: 1970eko hamarkadako mahaiak, besaulkiak, 1960ko lanparak eta egungoak daude han. \u00abJendeak harrera ona egin dio estetika honi, baina oraindik hiri handietako gauza dela esango nuke; izan ere, Gasteizen bertan, esaterako, denda hau zabaldu aurretik ez zegoen antzeko besterik\u00bb. Edozein modutan, gero eta taberna, denda eta lokal gehiagotan iraganeko estetika egungoarekin uztartzen dute. Ohiko bihurtzen ari dira. \u00abJende gazteari iritsi zaion moda bat dela esango nuke, askatasun handia ematen baitu eta izaera propioa baitu\u00bb.<\/p>\n<p>Hedatua dago estetika, eta baita hari jarri zaion <em>vintage<\/em> hitza ere. \u00abEdozer gauzari deitzen zaio <em>vintage<\/em>. Baina zer da zehazki <em>vintage<\/em>?\u00bb Iru\u00f1eko Potsdam altzari dendako Juan Fraucak esan duenez, gaur egun zahar kutsua duen edozer gauza sartzen da etiketa horren barruan: 1920ko hamarkadako mahai batetik hasi eta 1980ko aulki bateraino. Ezkurra Zabalak berak, berriz, mende bat baino gutxiago duten kutsu zaharreko altzariak sartzen ditu termino horren barruan. \u00abHori guztia sar daiteke estetika horren barruan, baina, betiere, gustuz jartzen baldin bada\u00bb, zehaztu du. Altzari zahar bat berri baten ondoan txukun jartzeari deitzen dio gustua Fraucak, eta hori da hedatzen ari den estetika berria. Zergatik? \u00abModa kontua bada, noski, baina, horrez gain, badago egungo gazteen egoerarekin lotura duen beste faktore bat\u00bb, hasi da. Hain zuzen, iraganean etxebizitzak \u00abbetiko dekoratzen\u00bb zirela dio. \u00abGure gurasoek etxea erosi zutenean, armairuak neurrira egiten zituzten, bizi osorako, baina egun gazteek ez dakite bihar non izango duten lana\u00bb. Ikearen efektua iritsi zen ondoren: altzariak merkeak eta denentzako modukoak bihurtu ziren, eta demokratizatu egin ziren. \u00abEtxez aldatuz gero altzariak norberarekin eramatea errazagoa da, baina etxeek izaera propio hori galdu zuten, denak zirelako altzari berdinak\u00bb. Orain, estilo ezberdinen arteko nahasketa horrekin beste efektu bat lortzen dela uste du.<\/p>\n<p>Altzarien artean joera berria izan daiteke hori, baina janzkeran ohikoa da iraganeko modak behin eta berriz itzultzea. Eta, alde horretatik, <em>vintage<\/em> deritzon modak gorakada izan du azkenaldian. Euskal Herriko hainbat hiritan arropa mota horretan espezializaturiko dendak zabaldu dituzte, eta badituzte euren bezeroak ere. Bilboko Zorrotzaurre auzoan daukate denda Getari Etxegaraik eta Berta Martinezek. <em>Vacas Flacas<\/em> du izena, eta, arropa denda bat baino gehiago, arropa erakustokitzat daukate. \u00abLokal batean daukagu gordeta arropa guztia, eta igandeetan soilik zabaltzen dugu, Zorrotzaurren merkatua egiten den egunean\u00bb. Halere, erakustokia beste noizbait bisitatu nahi izanez gero, telefonoz deituta ordu bat adostu daiteke haiekin.<\/p>\n<p>\u00abGurea ez da <em>vintage<\/em> denda arrunt bat. 50-60ko hamarkadako <em>vintage<\/em> arropa daukagu erakustokiaren sail batean, baina gure eskaintza ez da horretara soilik mugatzen\u00bb, azpimarratu du Etxegaraik. Izan ere, bigarren eskuko arropa eta beste denda batzuen denboraldiz kanpoko arropa ere saltzen dute. Bigarren eskuko arropari dagokionez, hornitzaile jakin batzuei erosten diete, ez edozeini. \u00abHamar hornitzaile ditugu, eta astean behin edo birritan etortzen zaizkigu bota nahi dituzten arropekin. Prezioa jartzen diegu bi aldeen artean, eta salmentaren %50 da bakoitzarentzat\u00bb. Denboraldiz kanpoko arropari dagokionez, Divina Martina, Fabrica de Colores eta Hoss Intropia etxeekin egiten dute lan. \u00abOso kalitate oneko arropa da, eta garestia, baina, denboraldiz pasatuta dagoenez, askoz merkeago saltzen dugu guk\u00bb.<\/p>\n<p>Leticia Sares eta Melisa Moukarzel haren alabak Easo Arteko denda zabaldu dute duela sei hilabete, Bilboko Somera kalean. Horiek ere espezializatuak dira moda mota horretan, eta kontu handiz aukeratzen dute salgai jartzen duten arropa. Gainera, eremu horretako diseinatzaile gazteen zenbait sorkari ere erakusgai dituzte. \u00abMarka, jatorria, neurria eta abar edozein delarik ere, niri gustatu egin behar zait produktua\u00bb, nabarmendu du Saresek. Horrela, bada, askotarikoa da Easo Artekoren eskaintza: <em>vintage<\/em> estiloko arropa, bigarren eskukoa eta diseinatzaile gazteek sorturikoa.<\/p>\n<p><strong>&#8216;Vintage&#8217; ala &#8216;retro&#8217;?<\/strong><\/p>\n<p>Etxegaraik bere ikuspuntu propioa dauka <em>vintage<\/em> janzkerari buruz. Dioenez, bigarren eskuko arropa eta <em>vintage<\/em> modako arropa gauza desberdinak dira, eta kontzeptu horiek nahastu egiten dira sarritan. \u00ab<em>Vintage<\/em> arropak halako aztarna bat dauka, zaharragoa, beste estilo batekoa, gure amonen garaikoa. Eta zerbait dauka kontatzeko, historia: nork jantzi zuen, noiz, zertarako&#8230; Janzten duenari pentsarazi egiten dio\u00bb. Termino hori erabil daiteke 60ko hamarkadatik atzera doan moda guztia izendatzeko, Etxegarairen ustetan. Azaldu duenez, ordu arte arropak modu zainduagoan egiten ziren, eta norbanakoaren neurrira. Hamarkada horretatik aurrera, ordea, arropak \u00abkopuru izugarrietan\u00bb egiten hasi ziren. Horrez gain, argi utzi du itxura zaharra duten arropa berriak egitea ez dela inondik inora <em>vintage<\/em> moda. \u00ab<em>Vintage<\/em> estiloa izan dezakete, baina ez dira benetako <em>vintage<\/em>\u00bb. Saresek ordea, 90eko hamarkadan jartzen du muga. \u00abOrdutik atzeragoko jantziak berriz erabiltzen ditu jendeak; beraz, <em>vintage<\/em> kontsideratu daitezke\u00bb. Eta beste termino bat aipatu du: <em>retro<\/em>. Haren esanetan, itxura zaharra duten arropa berriak kopiak dira, eta <em>retro<\/em> izenez ezagutzen dira.<\/p>\n<p>Vacas Flacas erakustokian biltzen duten arropa guztia josi, txukundu, garbitu eta lisatu egiten dute salgai jarri orduko: \u00abArropa polita, kalitate onekoa eta merkea da gurea, eta gogotik saiatzen gara horrela izan dadin\u00bb. Easo Artekok ere mimoz zaintzen du bere eskaintza: \u00abDenetariko neurriak ditugu, XS-tik XXL-ra, eta prezioak, paregabeak: 5 eta 25 euro artean. Eta adin guztientzat. Hori bai, jantzi bakoitza bakarra da, eta ondo aukeratua\u00bb.<\/p>\n<p>Era batekoak zein bestekoak izan, estetika jakin bat agertu da jantzi eta altzarien artean. Iritsi da, eta \u00abdenbora baterako bertan geratzeko\u00bb iritsi dela azaldu du Fraucak. \u00abEz duzu ikusten zaharra beti hor egongo dela? Hori egungo moldeetara eraman eta aprobetxatzea besterik ez da!\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lander Mu\u00f1agorri Garmendia \/ 2016-04-05 \/ 907 hitz Boladan jarri da iraganeko arropak jantzi eta iraganeko altzariak berriz erabiltzea. Zaharrak eta bigarren eskukoak dira, baina &#8216;vintage&#8217; esaten zaie. Gazteen artean batik bat, indar handia hartu du moda horrek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,65],"tags":[6950,78,6876,6949],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12899"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12899"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12899\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12901,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12899\/revisions\/12901"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12899"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12899"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12899"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}