{"id":12938,"date":"2016-04-11T09:02:30","date_gmt":"2016-04-11T09:02:30","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12938"},"modified":"2016-04-11T09:02:30","modified_gmt":"2016-04-11T09:02:30","slug":"irunaren-alde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/04\/irunaren-alde\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1aren alde"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1832\/022\/001\/2016-04-09\/irunaren_alde.htm\" target=\"_blank\">Juan Martin Elexpuru \/ 2016-04-09 \/ 767 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">D<\/span>uela gutxi prentsan nafar baten gutuna irakurtzen genuen gobernu eta udal berriari eskatuz Iru\u00f1ea har zezala behingoz izen ofizialtzat, Euskaltzaindiaren aspaldiko erabakiari jarraiki. Denok nafarrak omen garenez, hona hemen mendebaldar honen kontrako iritzia.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">Ahozko inkesta bat egingo balitz <em>Pamplona-<\/em>ren euskal izena galdetuz, nolakoak ote erantzunak? Nire iritziz, gehienek, euskaldun zein erdaldun, <em>Iru\u00f1a<\/em> erantzungo lukete; nafar euskaldun askok <em>Iru\u00f1e<\/em>, eta euskaldun gutxi batzuek <em>Iru\u00f1ea<\/em>. Eta hori badirela hogeita hamar urte Euskaltzaindiak <em>Iru\u00f1ea<\/em> erabaki zuela, eta eskoletan, prentsan edo liburuetan ez dela besterik ikusten. Koldo Mitxelenak bi artikulu idatzi zituen <em>Iru\u00f1ea<\/em> formaren alde, bata 1958an (Archivum 8), gaztelaniaz, eta bestea 1982an (Iker 2), euskaraz. <em>Iru\u00f1ea, Iru\u00f1eko, Iru\u00f1etik, Iru\u00f1era<\/em>&#8230; formak usu dokumentatzen ditu idatziz zein ahoz, eta bikain arrazoitzen du, ohi bezala, bere hautua. <em>Iru\u00f1a, Iru\u00f1ako, Iru\u00f1atik<\/em>&#8230; ere aurkitzen ditu, baina lehenak hobesten ditu, azaltzeak luze joko lukeen argudioetan oinarrituta.<\/p>\n<p>Aita Polikarpo Iraizozkoak ezagutzen zuen Mitxelenaren 1958ko lana eta, erantzun gisa edo, <em>Iru\u00f1a-<\/em>ren aldeko artikulua idatzi zuen, hilda gero argitaratua (Fontes 12, 1980). Antzinako testuetan <em>Iru\u00f1a<\/em> aurkitzen du gehien-gehienetan, edo ahoskera bereko <em>Iruina<\/em> edo <em>Irunia<\/em>, <em>\u00f1<\/em> gabeko testuetan. <em>Iru\u00f1ea<\/em>, berriz, oso gutxi. Eta ahozko erabileraz zera dio: \u00ab\u00bfes que en Navarra se ha dicho y se dice a\u00fan el nominativo Iru\u00f1ea? No me parece. [&#8230;] En muchas partes de Navarra (y fuera de ella), se dice s\u00ed el nominativo <em>Iru\u00f1e<\/em>, pero no <em>Iru\u00f1ea<\/em>. As\u00ed lo oigo y lo leo yo aqu\u00ed en Bazt\u00e1n. [&#8230;] Tambi\u00e9n en Ulzama se dice <em>Iru\u00f1e<\/em>. En otras partes del pa\u00eds se dice Iru\u00f1a, no Iru\u00f1ea. As\u00ed en la Burunda\u00bb. Gero Azkuek Aezkoan jasotako haur kanta dakar: \u00abArre, arre, mandoko\/biar Iru\u00f1arako,\/etzi Tafallarako\u00bb. Eta pisu handiko datuak eta argudioak ematen ditu <em>Iru\u00f1a<\/em> formaren alde (<em>Iru\u00f1e<\/em>ri ere berea aitortuz), eta desegokitzat jotzen du <em>Iru\u00f1ea<\/em>.<\/p>\n<p>Zilegi izango zaigu ondoko galdera egitea: Mitxelenak bultzaturiko Euskaltzaindiaren erabakia zuzena izan ote zen? Esandakoaz gain, <em>Iru\u00f1ea-<\/em>ren erabilera da arazoa, deklinatzeko orduan, batik bat. Zera idatzi zuen Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain uxuetarrak 1991n (Zutabe 27).<\/p>\n<p>\u00abNafarroako hiriburuaren izenak buruhaustea franko eman, ematen, eta emango dizkigu euskara irakasterakoan, Euskaltzaindiak proposatu izenari eusten bazaio bederen. [&#8230;]. Euskaltzaindiak, segur aski Mitxelenaren aholkuei jarraiki, Iru\u00f1ea aukeratu zuenean ezin pentsatuko zuen (batez ere) Nafarroako euskara-irakasleoi nolako zama pisua bizkarreratzen zigun. Zama hau bi zatitan bana daiteke: batetik <em>Iru\u00f1a<\/em> hitzak duen tradizioa (<em>Caf\u00e9 Iru\u00f1a, Pan lru\u00f1a, Transportes Iru\u00f1a, Mercairu\u00f1a<\/em>&#8230;) dago; hau da iruindar gehienek, erdaldun nahiz euskaldunek, ezagutzen dutena, begi-belarrietatik sartzen dena, eta zail gertatzen da ongi ikasia dagoena bazterrera uztea.<\/p>\n<p>Bestetik, morfologia bera dago, hau da, hitzaren forma eta hitza deklinatzeko modua. Izan ere, ikasle askok aldaera zuzena eta batuaz erabili behar dena <em>Iru\u00f1ea<\/em> dela ikasi arren, ez dakite azkeneko &#8211;<em>a<\/em> hori mugatzailea baizik ez dela (izen berezi gehienek ez baitute mugatzailerik onartzen), eta <em>Iru\u00f1ean<\/em> ongi esaten badute ere, ez dute asmatzen <em>Irui\u00f1era, Iru\u00f1eko, Iru\u00f1etik<\/em> eta abarrekin, eta hauen ordez <em>Iru\u00f1eara, Iru\u00f1eako<\/em> eta <em>Iru\u00f1eatik<\/em> esaten edo idazten dute. Arazoa gehiago korapilatzen da mintzagai dugun izen honi postposizioak eransterakoan, zeren nola esan behar ote da: <em>Iru\u00f1e<\/em> ondoan ala <em>Iru\u00f1ea<\/em> ondoan? Jakina, &#8211;<em>a<\/em> artikulua bada, lehen forma izanen da zuzena, eta ez bigarrena, baina ikasleei gogoeta hauek egiteko eskatzea, maiz aski, praktikak erakusten digunez, soberaxko eskatzea da\u00bb.<\/p>\n<p>Guztiz bat nator Salaberrirekin. Mitxelenaren bi lanez aparte, ez dut <em>Iru\u00f1ea-<\/em>ren aldeko besterik ezagutzen. Merezi du errenteriarraren eta Iraizoztarraren lanak irakurtzea eta aztertzea (sarean aurki daitezke); nire ustez, argudioen balantza nafarraren alde makurtzen da nabarmen. Eta arrazoi praktikoei begiratzen badiegu, are eta zalantza gutxiago. <em>Iru\u00f1a<\/em> ezagutzen eta esaten du jende gehienak, erdaraz zein euskaraz ari denean. Deklinatzeko ez du inolako arazorik. <em>Iru\u00f1ea<\/em>, berriz, NOR kasuan, ahoskatzen zaila da, eta bere deklinabidearekin EGAdun askok ere ez du asmatzen. Eta <em>Pamplona-<\/em>ren ordez euskal izena erabili nahi duten erdaldunei hasi zaitez Iru\u00f1earen onurak esplikatzen, &#8211;<em>a<\/em> artikulua dela eta enparauak.<\/p>\n<p>Horrelakoetan etimologiak ez luke izan behar erabakia hartzeko irizpide nagusia. Gainera, nahiko eztabaidatua da, nahiz eta gehientsuen ustez <em>(h)iri-ona<\/em> izan azpian. Hala iritzi zion, esaterako, Garibaik: \u00abLos naturales del mesmo reyno la llaman <em>Iriona<\/em> y agora corrompiendo el nombre dizen <em>Iru\u00f1a<\/em>, nombre apropiado a tan buena ciudad, porque <em>Yriona<\/em> en la lengua de la mesma tierra, quiere dezir villa buena\u00bb; eta gauza bera Oihenartek edo Moretek. Egungo hizkuntzalariek ere ez dute txartzat eman izan etimologia hori, nahiz eta <em>hiri+une<\/em> ere aintzat hartzekoa den. Beraz, <em>iri-ona<\/em> balitz, beste arrazoi bat Iru\u00f1a hobesteko.<\/p>\n<p>Etimologiak etimologia eta erabakiak erabaki, iruditzen zait arrazoi praktikoek agindu behar luketela eta horiek <em>Iru\u00f1a-<\/em>ren alde mintzo direla ozen. Eta ezin gara <em>in aeternum<\/em> korapilo honekin bizi, jakin behar dugu Euskal Herriko hiriburua zalantzarik gabe izendatzen. Esandakoagatik, oinezko xume honek uste du Euskaltzaindiak birpentsatu egin behar lukeela aspaldi hartutako erabakia eta Nafarroako Gobernuak eta <em>Iru\u00f1a-<\/em>ko Udalak <em>Iru\u00f1a-<\/em>ri eutsi egin behar lioketela, orain arte bezala.<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Martin Elexpuru \/ 2016-04-09 \/ 767 hitz Duela gutxi prentsan nafar baten gutuna irakurtzen genuen gobernu eta udal berriari eskatuz Iru\u00f1ea har zezala behingoz izen ofizialtzat, Euskaltzaindiaren aspaldiko erabakiari jarraiki. Denok nafarrak omen garenez, hona hemen mendebaldar honen kontrako &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/04\/irunaren-alde\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5493,38,5512],"tags":[6989,337,6987,2511,6988,1192,439,6990],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12938"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12938"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12938\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12939,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12938\/revisions\/12939"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12938"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12938"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12938"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}