{"id":13037,"date":"2016-04-19T09:27:12","date_gmt":"2016-04-19T09:27:12","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13037"},"modified":"2016-04-19T10:17:54","modified_gmt":"2016-04-19T10:17:54","slug":"kortsarioen-ostatua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/04\/kortsarioen-ostatua\/","title":{"rendered":"Kortsarioen ostatua"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" class=\"alignleft\" src=\"http:\/\/www.ikaselkar.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/11\/97884943531471.jpg\" width=\"120\" height=\"160\" \/>Egilea: Dani Fano<br \/>\nIlustratzailea: Guillermo Gonzalez<br \/>\nArgitaletxea: Ikastolen elkartea<br \/>\nUrtea: 2015<br \/>\nISBN: 978-84-943531-4-7<br \/>\nR: 7.541<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>XVII. mendea; Donostia itsaslapurren bilgune. Bertako kaiko ostatu batean baleazaleak eta itsaslapurrak edo kortsarioak trago batzuk hartzera eta, bide batez, beren bizipenak eta abenturak kontatzera elkartzen ziren. Bizipenak ez ziren batere samurrak, kortsoa arriskuz betetako bizimodu zaila baitzen, askotan heriotza zekarrena. Eta gehienetan bezala, pobre eta ahulentzat beste aukerarik ez zen izaten, eta nahi eta ez nahi, horixe hartu behar ogibide.<br \/>\nSei istoriotako komikia; istorioetan zehar Euskal Herriko historiaren garai eta bizimodu garrantzitsu baten berri ematen da, orain arte isildua edo ezezaguna izan dena: Kortsarioena, alegia. Istorio bakoitza, asmatua bada ere, benetako gertakari eta pertsonaietan dago oinarrituta. Eta hain justu,Istorio bakoitzaren bukaeran, oinarri izan duen gertakari eta pertsonaien berri ematen da.<\/p>\n<p>Komikiak berehala harrapatzen zaitu, istorioek oso kutsu erreala baitute. Gordinak dira<br \/>\nkontakizunak; fantasiak eta magiak ez dute tokirik. Ez dago euskal itsas gizonen izaeraren inolako idealizaziorik. Hauen artean denetik baitago: pertsona onak eta gaiztoak; zintzoak eta maltzurrak; langile finak eta etxekalteak.<\/p>\n<p>Dokumentazio lan bikaina, gure historiari buruzko ezagutzari oso kontuan hartzeko ekarpena egiten diona.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egilea: Dani Fano Ilustratzailea: Guillermo Gonzalez Argitaletxea: Ikastolen elkartea Urtea: 2015 ISBN: 978-84-943531-4-7 R: 7.541 &nbsp; &nbsp;<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[398,180],"tags":[3731,137,739,876,935],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13037"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13037"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13037\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13038,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13037\/revisions\/13038"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13037"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13037"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13037"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}