{"id":13103,"date":"2016-04-25T08:01:51","date_gmt":"2016-04-25T08:01:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13103"},"modified":"2016-04-25T08:01:51","modified_gmt":"2016-04-25T08:01:51","slug":"besorik-gabeko-haize-errotak-etorkizuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/04\/besorik-gabeko-haize-errotak-etorkizuna\/","title":{"rendered":"Besorik gabeko haize-errotak. Etorkizuna?"},"content":{"rendered":"<div class=\"media-left\"><\/div>\n<div class=\"media-body\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-sm-12\"><a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1461314502\" target=\"_blank\">Sustatu.eus \/ 2016-04-25 \/ 317 hitz<\/a><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<p><em>Energia-iturri berdeetan emango den hurrengo urratsa izan daiteke: <a href=\"http:\/\/www.vortexbladeless.com\/home.php\">besorik gabeko haize-errotak<\/a> (&#8216;errota&#8217; deitu ahal izango diegu?).\u00a0Espainiako enpresa batek patentatu ditu besorik gabeko gailu\u00a0horiek. Gaur egun ezagutzen ditugunak\u00a0baino merkeagoak dira, eta naturan eragin txikiagoa daukate. Eraginkorragoak ere izango omen dira. Espainiako enpresa batek patentatu ditu eta oraindik prototipoa besterik ez da, baina hauxe izango ote etorkizun hurbila?<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Erregai fosilen aurrean, azken 20-30 urteotan gero eta\u00a0arruntagoak ari dira bihurtzen energia-iturri &#8220;berde&#8221; deitzen ditugun horiek, besteak beste, haize-errotak edo eguzki-energia biltzen duten plakak.\u00a0Garbiagoak, merkeagoak, iraunkorragoak. Hala ere, gero eta ohikoago bihurtu arren, esan daiteke arlo honetan oraindik ere lehenengo urratsak ematen ari garela, eta datozen belaunaldietan sekulako jauziak\u00a0emango direla sistema berriak lortzeko, gero eta garbiagoak, gero eta merkeagoak, gero eta errentagarriagoak.<\/p>\n<p>Espainiako enpresa batek ideia berritzailea garatu eta aurkeztu du:\u00a0besorik ez duten haize-errotak, <a href=\"http:\/\/www.vortexbladeless.com\/home.php\">Vortex Bladeless Wind Generator<\/a>. Dena abantaila izan daiteke: ekoizten merkeagoak dira, ez dute mantentze-gasturik izango, askoz\u00a0toki gutxiago behar dute instalatzeko, ez dute zaratarik ateratzen, eta ez dute hegaztirik hiltzen.\u00a0Sekulako iraultza izan daiteke. Etxean bertan instalatzeko moduko gailuak ere aurreikusten dituzte, oso erraz eta merke instalatzeko modukoak. Itsasoan jartzeko, edo garatu gabeko herrialdeetarako ere, primerako alternatiba izan daitezke. Irratiko <a href=\"http:\/\/mvod.lvlt.rtve.es\/resources\/TE_SMARCAE\/mp3\/2\/7\/1430735211772.mp3\">elkarrizketa honetan azaltzen du proiektua<\/a> arduradunetako batek (gaztelaniaz).<\/p>\n<p>Oraindik ere\u00a0lehenengo urratsak besterik ez dituzte eman. Gainera, komunitate zientifikoaren <a href=\"https:\/\/www.technologyreview.com\/s\/537721\/bladeless-wind-turbines-may-offer-more-form-than-function\/\">erantzuna eszeptiko samarra<\/a> izan da kasu batzuetan. Ezinezkoa omen da horrelako gailu batek gaur egungo haize-erroten ekoizpena izatea. Vortex enpresakoen erantzuna izan da, generadore berriak askoz merkeagoak izango direla. Bai fabrikatzeko orduan\u00a0zein\u00a0mantentzeko orduan %50 aurreztuko omen da. Ondorioz, energia-ekoizpena merkeagoa izango da; energia gutxiago sortu arren, etekin netoa askoz handiagoa izango da (garbiagoa izateaz gain). Eta\u00a0txikiagoak izanik, askoz errazago eta leku gehiagotan erabili ahal izango dira (etxean bertan, adibidez).<\/p>\n<p>Momentuz, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/VortexBladeless\">Vortex<\/a> enpresakoek urratsak ematen jarraitzen dute.\u00a0Proiektua abiarazteko dirua lortu dute, eta dagoeneko lehenengo prototipoak\u00a0sortzen dabiltza. <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=2_5K4kmnsL4&amp;feature=youtu.be\" target=\"_blank\">Bideo honetan<\/a> azaltzen dute nola sortu zitzaien ideia, eta nola funtzionatzen duten besorik gabeko &#8220;errota&#8221; hauek.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sustatu.eus \/ 2016-04-25 \/ 317 hitz Energia-iturri berdeetan emango den hurrengo urratsa izan daiteke: besorik gabeko haize-errotak (&#8216;errota&#8217; deitu ahal izango diegu?).\u00a0Espainiako enpresa batek patentatu ditu besorik gabeko gailu\u00a0horiek. Gaur egun ezagutzen ditugunak\u00a0baino merkeagoak dira, eta naturan eragin txikiagoa daukate. &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/04\/besorik-gabeko-haize-errotak-etorkizuna\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5717,5493,5492,12,5500,5626,28],"tags":[7116,6277,7115],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13103"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13103"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13103\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13104,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13103\/revisions\/13104"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13103"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13103"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13103"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}