{"id":13182,"date":"2016-05-11T07:37:08","date_gmt":"2016-05-11T07:37:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13182"},"modified":"2016-05-11T07:37:08","modified_gmt":"2016-05-11T07:37:08","slug":"nabigatzailea-euskaraz-mugikorrean-ere-lehen-hitza-euskaraz-firefoxekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/nabigatzailea-euskaraz-mugikorrean-ere-lehen-hitza-euskaraz-firefoxekin\/","title":{"rendered":"Nabigatzailea euskaraz: mugikorrean ere lehen hitza euskaraz, Firefoxekin"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1462432608\" target=\"_blank\">sustatu.eus \/ 2016-05-10 \/ 661 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Interneten nabigatzen ari zarela, zure nabigazio-hizkuntza <a href=\"http:\/\/nabigatueuskaraz.com\/konfiguratu\">konfiguratzea eta euskara lehenestea<\/a> oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea?\u00a0Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz. Eta adi: nabigatzaileko menuak euskaraz ikusi arren, horrek ez du esan nahi zure nabigazio-hizkuntza euskara denik.\u00a0Nabigatzailearen ezarpenetara sartu, eta euskara lehenetsi beharko duzu.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>PCen kasuan nahiko erraza da; gailu mugikorretan, ordea, zaila edo oso zaila. Firefox izan daiteke irtenbide egokia. Firefoxekin, sakelekoan eta tabletean ere erraz\u00a0lehenetsi\u00a0ahalko duzu euskara zure nabigazio-hizkuntza moduan. (<em>Oharra: hemen aukera batzuk aipatzen ditugu; besteren batzuk ezagutzen badituzue, gustura entzungo genituzke<\/em>).<\/p>\n<p>Sarri aipatu izan dugu zein garrantzitsua den <a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1291280951\">gure nabigatzailearen hizkuntza nagusia euskara<\/a> izatea. Nabigatzaileei eta webguneei adieraztea, Interneten ere lehen hitza euskaraz jaso nahi dugula. Zeren eta nabigatzailea erdaraz konfiguratuta badugu, webgune\u00a0eleanitzek gehienetan erdarazko edukia emango digute euskarazkoa eman ordez. Horren ondorioak? Erdarazko edukia kontsumituko dugu euskarazkoaren ordez, eta euskara-erabilera estatistika orokorrak jaitsi egingo dira. Hortaz, oso garrantzitsua da nor bere ordenagailu eta mugikorreko nabigatzaileak konfiguratzea, eta\u00a0lehenengo hizkuntza moduan euskara jartzea.<\/p>\n<p>Konfiguratu beharra aipatzen dugu, normalean erosten ditugun gailu guztietako nabigatzaileak erdaraz konfiguratuta\u00a0datozelako fabrikatik (gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez).\u00a0PCetan nahiko erraza da,\u00a0baina mugikorretan askoz zailagoa. Horren ondorioak?\u00a0Adibide bat jartzearren: Sustatu PC bidez kontsultatzen duten bisitarien %45 inguruak dauka nabigatzailea euskaraz. Aldiz, telefonoz sartzen direnen %8ak besterik ez. Gainontzeko %92ak erdaraz dauka nabigatzailea sakelekoan.<\/p>\n<h2>PCko nabigatzaileak euskaraz<\/h2>\n<p>Sustatun hasiera-hasieratik gaude gai honekin arduratuta (<a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1034923290\">2002koa da gai honen inguruko gure lehenengo artikulua<\/a>). Urteetan zehar gaiaren inguruan setati jartzeak eta <a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1291280951\">kanpainak bultzatzeak<\/a> izan zuen eragin txiki bat, eta Chrome eta Firefox nabigatzaileen hazkundearen laguntzaz (Explorer baino euskaldunagoak), gure bisitarien estatistiketan bikoiztu egin zen nabigatzailea euskaraz konfiguratuta zeukatenen kopurua,\u00a02005eko %20tik 2010eko %46ra.\u00a0Harrezkero, datuak ez dira ia aldatu, nahiz eta azkenaldian beheranzko joera somatzen den. Hortaz, mahai gaineko PC bidez Sustatura\u00a0sartzen direnen\u00a0erdiak baino gehiagok\u00a0oraindik gaztelaniaz dauka konfiguratuta nabigazio-hizkuntza.<\/p>\n<p>Zure nabigatzailea euskaraz jartzeko, begiratu <a href=\"http:\/\/nabigatueuskaraz.com\/\">Nabigatueuskaraz.com webgunea<\/a>. Informazioa zaharkitu samarra da kasu batzuetan, baina lagungarri izango zaizu.<\/p>\n<h2>Mugikorrean ere, lehen hitza euskaraz<\/h2>\n<p>Baina joan gaitezen alderdirik kezkagarrienera: gailu mugikorretara. Izan ere, nabigazioa gero eta gehiago doa mobiletarantz, eta nabigatzailea euskaraz konfiguratzeko zailtasun handienak ere hortxe daude, sakeleko eta tabletetan. Hona hemen\u00a0datu kezkagarri bat: euskaldunon gailu mugikor gehien-gehienetan (%90etik gora), erdara daukagu lehenetsita nabigazio-hizkuntza nagusi bezala (gaztelania, frantsesa zein\u00a0ingelesa).<\/p>\n<p>Mugikorretako panorama, oro har, oso erdalduna da.\u00a0Android sistema guztiz euskaratuta egon arren Googlek ez du pakete ofizialean merkaturatzen, eta iOSek ez du sekula euskara maite izan; telefono marka askotan ere, euskara ez da azaltzen aukeren artean; nabigazio-hizkuntza aldatzea ere, zaila (edo ezinezko) da kasu askotan; eta abar&#8230;\u00a0Baina bada aukerarik euskaraz nabigatzeko: Firefoxen (Android zein iOS) eta Safarin (iOS) aldatu daiteke hizkuntza, besteak beste.<\/p>\n<p>Zure mugikorrak lehen hitza euskaraz egin dezan aukera onena <a href=\"https:\/\/www.mozilla.org\/eu\/firefox\/android\/\">Firefox nabigatzailea<\/a> erabiltzea izan daiteke. <a href=\"http:\/\/www.teknopata.eus\/2012\/09\/nabigatu-euskaraz-android-eta-firefox-erabiliz\/\">2012an Joxe Rojas <em>Teknopata<\/em>k gida hau<\/a> prestatu zuen Firefox euskaraz jartzeko (<a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/joxe\/1347269993\">hemen Joxeren artikulua Sustatun<\/a>). Gaur egun errazagoa da. Jarraitu pausu hauek (gaztelaniazko gailuekin emango ditugu azalpenak):<\/p>\n<p>1. Jaitsi Firefox. Hemen <a href=\"https:\/\/play.google.com\/store\/apps\/details?id=org.mozilla.firefox\">Androiderako<\/a> eta hemen <a href=\"https:\/\/itunes.apple.com\/app\/apple-store\/id989804926?mt=8\">iOSerako<\/a>.<\/p>\n<p>2. Ireki Firefox eta sakatu menuaren botoia, eskuinean goian ageri diren hiru puntuak. Ondoren, sartu &#8220;Settings&#8221; edota &#8220;Configuraci\u00f3n&#8221; aukeran.<\/p>\n<p>3. Orain, sakatu &#8220;General&#8221; aukera.<\/p>\n<p>4. Hemen &#8220;Language&#8221; edota &#8220;Idioma&#8221; sakatu behar dugu.<\/p>\n<p>5. Azkenik, hor ageri zaizun hizkuntza sakatu eta hainbat aukera ikusiko dituzu, eman euskarari.<\/p>\n<p>6. Eta kitto, euskara agertuko zaizu. Hemendik aurrera zure mugikorrean nabigatzean lehen hitza euskaraz egingo duzu. Zorionak. Eta eskerrik asko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>sustatu.eus \/ 2016-05-10 \/ 661 hitz Interneten nabigatzen ari zarela, zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/nabigatzailea-euskaraz-mugikorrean-ere-lehen-hitza-euskaraz-firefoxekin\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,38,6631,5504,5626,28],"tags":[799,5778,800,7194],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13182"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13182"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13182\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13183,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13182\/revisions\/13183"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13182"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13182"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13182"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}