{"id":13192,"date":"2016-05-12T06:59:56","date_gmt":"2016-05-12T06:59:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13192"},"modified":"2016-05-12T07:00:53","modified_gmt":"2016-05-12T07:00:53","slug":"eraso-homofoboak-salatu-zituen-arbitroak-futbola-utzi-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/eraso-homofoboak-salatu-zituen-arbitroak-futbola-utzi-du\/","title":{"rendered":"Eraso homofoboak salatu zituen arbitroak futbola utzi du"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2016\/05\/11\/eraso-homofoboak-salatu-zituen-arbitroak-futbola-utzi-du\/\" target=\"_blank\">Mikel Garcia Idiakez \/ 2016-05-11 \/ 205 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>\u201cEzin dut gehiago\u201d. Halaxe mintzatu da Jes\u00fas Tomillero arbitro andaluziarra. Futbol partidu batean eraso homofoboak publikoki salatu eta bi hilabete pasa ez direnean, futbola utzi behar izan du, beste norgehiagoka batean berriz ere irainak eta barreak jasan ostean eta Andaluziako Futbol Federazioaren aldetik \u201cbaztertuta\u201d sentitu ostean.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Oraingo honetan, penalti bat adierazi eta oihuka hasi zitzaizkion harmailetatik: \u201cHori da telebistan agertzen den marikoia, gola ipurditik sartuko duzu, marikoi zikina!\u201d. Tomillerorentzat, dena den, \u201cpubliko guztia barrez ikustea\u201d izan zen gogorrena, \u201chorrek eman zidan min gehien\u201d. Gertatutakoa eta gero, eta <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2016\/04\/18\/presioak-presio-arbitro-homosexualak-eraso-homofoboa-salatu-du\/\" target=\"_blank\">eraso homofoboak salatu zituenetik<\/a> Andaluziako Futbol Federazioak izan duen jarrera ikusita \u2013erasoak publiko ez egiteko presioak izan zituen eta hedabideetan agertzen jarraituz gero zigortuko zutela esan zioten\u2013, futbola behin-behinean uztea erabaki du Tomillerok. Homosexuala dela onartu duen Espainiako Estatuko lehenengo arbitroa da bera.<\/p>\n<p><strong>Martxoan hasi zen dena<\/strong><\/p>\n<p>Martxoaren 26an, kadeteen arteko partidu batean, \u201cnazkatu arte jango dituzu zakilak\u201d bezalako irainak entzun behar izan zituen eta komisarian salatzea erabaki zuen. \u201cGehiagotan gertatu zait, baina beldurragatik ez dut salaketarik jarri. Aski da. Ez dut gehiago halakorik onartuko\u201d, adierazi zuen orduan. Jarrera hauek inpune ez uztea eta bide batez futbol kategoria guztietan ematen den homofobia bistaratzea zuen helburu.<\/p>\n<p>Babes mezu asko jaso ditu ordutik, baina nonbait, kontrako erasoek irabazi dute partida, oraingoz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Garcia Idiakez \/ 2016-05-11 \/ 205 hitz \u201cEzin dut gehiago\u201d. Halaxe mintzatu da Jes\u00fas Tomillero arbitro andaluziarra. Futbol partidu batean eraso homofoboak publikoki salatu eta bi hilabete pasa ez direnean, futbola utzi behar izan du, beste norgehiagoka batean berriz &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/eraso-homofoboak-salatu-zituen-arbitroak-futbola-utzi-du\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5505,5716,5497,5493,65,5498,5737,5496],"tags":[6897,7049,6274,307,7048,5642],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13192"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13192"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13192\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13193,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13192\/revisions\/13193"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13192"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13192"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13192"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}