{"id":13258,"date":"2016-05-25T07:21:33","date_gmt":"2016-05-25T07:21:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13258"},"modified":"2016-05-25T07:21:33","modified_gmt":"2016-05-25T07:21:33","slug":"maribel-salas-umorea-tresna-bat-da-gauza-guztiez-hitz-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/maribel-salas-umorea-tresna-bat-da-gauza-guztiez-hitz-egiteko\/","title":{"rendered":"Maribel Salas: \u00abUmorea tresna bat da gauza guztiez hitz egiteko\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2254\/036\/002\/2016-05-25\/umorea_tresna_bat_da_gauza_guztiez_hitz_egiteko.htm\" target=\"_blank\">Urtzi Urkizu \/ 2016-05-25 \/ 287 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">&#8220;V<\/span>aya semanita&#8221; ren denboraldi arrakastatsuenetan parte hartu zuen Maribel Salasek (Barakaldo, Bizkaia, 1965). Orduz geroztik, telesail ugaritan parte hartu du.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>Zer moduz sentitzen zara Nekane Amayaren pertsonaiarekin?<\/strong><\/p>\n<p>Aurkikuntza ederra izan zen niretzat. Bolada batean komediako pertsonaia guztiak gizonezkoei ematen zizkieten. <em>Vaya semanita: cambio radical<\/em> iritsi zenean, Nekane Amayaren pertsonaia egitea proposatu zidan Pausokak, eta oso atsegina izan da. Mamia duen pertsonaia da; dibertigarria da, eta inprobisaziorako aukera ematen du. Oso-oso gustagarria da pertsonaia; asko gozatzen dut aktore moduan.<\/p>\n<p><strong>Zer ezberdintasun izango du telesailak aurretik Nekane Amayarekin egin dituzten esketxen eta telefilmaren aldean?<\/strong><\/p>\n<p>Berrikuntzarik handiena <em>cameo-<\/em>ak dira. Pertsonaia ospetsuak trametan sartuko dira: Igor Yebra, Patxi Salinas, Berto Romero, Africa Baeta, Juan Maria Aburto eta abar. Zerbait ezberdina ematen diote telesailari.<\/p>\n<p><strong>Ezkontza ijito batekin hasiko zarete, Amayaren alabarena.<\/strong><\/p>\n<p>Ezkontza horretan, gainera, senargaiaren gurasoak kirurgialariak dira. Haien eta emaztegai ijitoaren familiaren arteko gatazkak askorako emango du.<\/p>\n<p><strong>Aritz Galarraga BERRIAko bi telebista kritikarietako batek idatzi du iraindua sentitu dela, ijitoen gaineko estereotipo, topiko eta klixeekin. Zer diozu?<\/strong><\/p>\n<p>Horren beldurra banuen. Umorearekin hari finekin zabiltza, eta min egin daiteke. Baina umorea tresna bat da gauza guztiez hitz egiteko. Gu errespetuz aritzen gara. Ijitoen kolektiboa Bilboko aurrestreinaldian izango da [atzo egin zuten]. Bakoitzaren umorearen senaren kontua da.<\/p>\n<p><strong>Martxoan, Dibertsitatearen Aldeko Ijito Feministen Elkarteak protesta bat egin zuen Mediaseten aurrean saio bategatik.<\/strong><\/p>\n<p>Imajinatzen dut egongo dela jendea iraindua sentitzen dena. Bataren gaitza, bestearen ona. Gu, behintzat, maitasunez aritzen gara.<\/p>\n<p><strong>Atzo gauean <em>All\u00ed abajo<\/em>-ren denboraldia amaitu zen. Bego\u00f1aren rola jokatzen duzu hor. <\/strong><\/p>\n<p><em>Ocho apellidos vascos<\/em> filmaren ostean, modan dago ipar-hego gatazka. Gu oso pozik gaude telesailaren ikusle datuekin. Batzuei ez zaizkie estereotipoak gustatzen, baina beste askori grazia egiten diete. Muturrera eramandako umorea da.<\/p>\n<p><strong>Hirugarren denboraldian jarraituko al duzu?<\/strong><\/p>\n<p>Bai, orain kontratu berrirako baldintzak negoziatzen ari gara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtzi Urkizu \/ 2016-05-25 \/ 287 hitz &#8220;Vaya semanita&#8221; ren denboraldi arrakastatsuenetan parte hartu zuen Maribel Salasek (Barakaldo, Bizkaia, 1965). Orduz geroztik, telesail ugaritan parte hartu du.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5505,5717,5538,5493,6818,6119],"tags":[7268,7167,7266,7267,29,7265],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13258"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13258"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13258\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13259,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13258\/revisions\/13259"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13258"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13258"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13258"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}