{"id":13271,"date":"2016-05-26T08:15:29","date_gmt":"2016-05-26T08:15:29","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13271"},"modified":"2016-05-26T08:15:29","modified_gmt":"2016-05-26T08:15:29","slug":"mercadona-sekta-bat-bezalakoa-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/mercadona-sekta-bat-bezalakoa-da\/","title":{"rendered":"\u201cMercadona sekta bat bezalakoa da\u201d"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2016\/05\/26\/mercadona-sekta-bat-bezalakoa-da\/\" target=\"_blank\">Mikel Garcia Idiakez \/ 2016.05-26 \/ 347 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>\u201cAbusuzko tratua\u201d, \u201cpresio psikologiko jasangaitza\u201d eta hautaketa eta formazio prozesuetan \u201cdoktrinamendua\u201d <a href=\"http:\/\/okdiario.com\/economia\/empresas\/trabajadores-de-mercadona-empresa-secta-que-maltrata-empleados-14812\" target=\"_blank\">leporatzen diote<\/a> Mercadonako langileek supermerkatu kateari, \u201csekta bat bezalakoa\u201d delako: \u201cAginduak zalantzan jarriko ez dituen menpeko langile otzana lortzea dute helburu\u201d. Ondo dator hitzok gogoratzea, jakinik maiatzaren 27an Mercadona irekiko dutela Irunen, eta oso denbora gutxian 45 saltoki aurreikusi dituztela Hego Euskal Herrian.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Lan baldintzen inguruan sarri kexatu dira Mercadonako langileak, Sectadona, Mercacoso eta Hacenda\u00f1o bezalako foro eta etiketen atzean irakur daitekeenez. Kaleratze desegokiengatik, sindikatuen kontrako politikagatik, langileenganako presio handiegiagatik, baja hartzeko zailtasunengatik edo jazarpenagatik salaketak izan ditu Espainiako Estatuko banaketa kate handienak, eta Katalunian inoiz izan den greba mugagabe luzeena enpresa honi zor zaio.<\/p>\n<p><strong>\u201cBeldur handia dago; egunez egun beldur hori sartzen dizute\u201d<\/strong><\/p>\n<p>Francisco Enr\u00edquez langile ohiak <a href=\"http:\/\/cgt.org.es\/noticias-cgt\/noticias-cgt\/entrevista-francisco-enriquez-delegado-sindical-de-cgt-malaga-despedido-de#.Us_1VdXcXeY.facebook\" target=\"_blank\">azaltzen du<\/a> funtzionamendua: \u201cPresio kate bat\u201d dela dio, kupulak zuzendaritza presionatzen du, zuzendaritzak zonaldeko burua, hauek saltokietako koordinatzaile eta nagusiak, eta azken buruan, supermerkatuko langileak. \u201cHelburuak lortzea da inporta duen bakarra. Eta horretarako kontrol eta diziplina sistemekin egiten da lan, enpresako edozein jarduera arautzera iristeraino. Ezin da lanordutan komunera joan, zigorra jaso dezakezu beste kolore bateko eskularruak jartzeagatik, tatuajea eramateagatik, bizarra ez mozteagatik, emakumea izanik makillatuta ez bazoaz, enpresari buruz gustuko ez duten zerbait esaten baduzu edo behar bezala irribarre egiten ez baduzu\u2026\u201d.<\/p>\n<p>Laneko bajak hartzeko dauden zailtasunez eta ordu estrez ere mintzo da Enr\u00edquez, eta krisiarekin egoerak okerrera egin duela dio, \u201ckasik esklabotzaren mugetan\u201d. \u201cBeldur handia dago, lana galtzeko beldurra. Egunez egun beldur hori sartzen dizute; adibidez etxera deitu eta esaten dizute lankideak gehiago saldu duela\u201d.<\/p>\n<p><strong>Mercadonan ez erosteko beste lau arrazoi<\/strong><\/p>\n<p>\u2013 Hainbat azterketaren arabera, halako multinazionalek sortzen duten lanpostu bakoitzeko 1,5 lanpostu galtzen dira inguruko denda eta komertzioetan.<\/p>\n<p>\u2013 Hain merke eskaintzen diren produktuak lehia itogarria dira bertakoentzat. Hiriko merkatariak lagundu eta bultzatu beharrean, herrigunea bizirik mantendu ordez, kontsumo ohiturak hiritik aldentzen dira.<\/p>\n<p>\u2013 Prezio baxuak mantentzeko, beretzat lan egiten duten hornitzaile finkoak biziki estutzen ditu Mercadonak, marjinak ahal bezainbeste txikituz. Produktuak ekoizpen kostutik behera erostea ere egotzi izan diote nekazari eta ekoizleek.<\/p>\n<p>\u2013 Espainiako Lan Erreforma are zorrotzagoa izan behar zuela defendatu du Juan Roig Alfonso Mercadonako presidenteak, ustelkeria kasuetan inplikatuta dago eta langileen absentismoa kosta ahala kosta desagerraraztea du helburu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Garcia Idiakez \/ 2016.05-26 \/ 347 hitz \u201cAbusuzko tratua\u201d, \u201cpresio psikologiko jasangaitza\u201d eta hautaketa eta formazio prozesuetan \u201cdoktrinamendua\u201d leporatzen diote Mercadonako langileek supermerkatu kateari, \u201csekta bat bezalakoa\u201d delako: \u201cAginduak zalantzan jarriko ez dituen menpeko langile otzana lortzea dute helburu\u201d. &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/mercadona-sekta-bat-bezalakoa-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5514,5505,5717,5384,5495,5497,5493,65],"tags":[98,5642,7287],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13271"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13271"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13271\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13272,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13271\/revisions\/13272"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13271"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13271"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13271"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}