{"id":13294,"date":"2016-05-30T07:54:53","date_gmt":"2016-05-30T07:54:53","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13294"},"modified":"2016-05-30T07:54:53","modified_gmt":"2016-05-30T07:54:53","slug":"hiztegiapp-mugikorretarako-aplikazio-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/05\/hiztegiapp-mugikorretarako-aplikazio-berria\/","title":{"rendered":"HiztegiAPP: mugikorretarako aplikazio berria"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.eus\/tekno\/hiztegiapp-mugikorretarako-aplikazio-berria\/\" target=\"_blank\">Elhuyar Fundazioa \/ 2016-05-27 \/ 232 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago).<\/p>\n<p>HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, <strong>36 hizkuntza-baliabide<\/strong> aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu. Lehenespenez, 8 hizkuntza-baliabide hauetan egiten du kontsulta:<\/p>\n<p>\u2022 Elhuyar Hiztegia<br \/>\n\u2022 Euskalterm<br \/>\n\u2022 Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua<br \/>\n\u2022 Labayru Hiztegia<br \/>\n\u2022 Orotariko Euskal Hiztegia<br \/>\n\u2022 UZEIren Sinonimoen Hiztegia<br \/>\n\u2022 Zehazki Hiztegia<br \/>\n\u2022 Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa<\/p>\n<p>Nahi izanez gero, bilaketak baliabide horietan guztietan batera egin ditzakezu, edo kontsultarako baliabideen zerrenda pertsonalizatu dezakezu, eta nahi duzunean aldatu, unean uneko beharrak kontuan hartuta. Hautatzen dituzun baliabideen arabera, hizkuntza-aukera bat baino gehiago dituzu, betiere tartean euskara dela (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina, japoniera\u2026).<\/p>\n<p>Aplikazioa erabilerraza da oso, eta bilaketak euskaratik egiten badituzu, gainera, bilaketa \u201clematizatzeko\u201d ahalmena ere badu HiztegiAPP aplikazioak. Alegia, erabiltzaileak \u201cnentorkizun\u201d hitzaren esanahia ez badaki, adibidez, bilaketa egin aurretik, \u201cetorri\u201d erroa zein den topatuko du HiztegiAPPk, eta azken horren bilaketaren emaitza ikusiko du zuzenean erabiltzaileak. Horretarako, baliabideen zerrendaren amaieran agertzen den \u201clematizazioa\u201d aukera aktibatu besterik ez da egin behar.<\/p>\n<p>HiztegiAPP eskuratu nahi izanez gero, zoaz Google Playra, Android sistema eragilea duen mugikorra baldin baduzu, edo App Storera, iPhone edo iPad bat baduzu. Bertako bilatzailean \u201cHiztegiAPP\u201d jarri, eta zuzenean deskargatu dezakezu mugikorrera, zentimorik ordaindu gabe. Animatu eta probatu!<\/p>\n<h5><\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elhuyar Fundazioa \/ 2016-05-27 \/ 232 hitz Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5514,5505,5717,38,6631,28,5625],"tags":[799,7308,800],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13294"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13294"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13294\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13295,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13294\/revisions\/13295"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13294"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13294"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13294"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}