{"id":13305,"date":"2016-06-01T08:03:52","date_gmt":"2016-06-01T08:03:52","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13305"},"modified":"2016-06-01T08:03:52","modified_gmt":"2016-06-01T08:03:52","slug":"hasiberriei-eginiko-txantxak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/hasiberriei-eginiko-txantxak\/","title":{"rendered":"Hasiberriei eginiko txantxak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.eus\/euskal-herria\/hasiberriei-eginiko-txantxak\/\" target=\"_blank\">Ainhoa Ugartetxe \/ 2016-05-31 \/ 488 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Zer da hasiberriari eginiko txantxa bat? Beteranoek hasiberriei egiten dizkieten txantxa horietako bat, gehienetan gustu txarrekoa; batez ere unibertsitate, eskola nagusi eta armada eremuetan ematen dena. Hauxe da hasiberriarena, gaztelaniaz \u201cnovatada\u201d bezala ezagutzen dena, frantsesez \u201cbisutage\u201d.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Edozein gaitan gertatzen den moduan, honetan ere badaude jarraitzaile leial eta zintzoak eta etsai sutsu eta amorratuak. Hona hemen hainbat defendatzaileren argudio aldekoak eta salatzaileen beste horrenbeste kontrako arrazoi:<\/p>\n<p><strong>\u201cEz baduzu joan nahi, ez zaitez joan\u2026 Inork ez zaitu behartzen\u201d.<\/strong><\/p>\n<p>Hasiberri askok eta beterano askok esaten dute txantxa hauek eta jai hauek ez direla derrigorrezkoak.<\/p>\n<p>Iritzia: Bai eta ez. Inork ez zaitu pistola batekin joatera behartzen baina joatea edo ez joatea erabaki askea dela baieztatzea ere ez da erabat zuzena. Baldintzatzaile nabarmena dagoela kontuan hartzen badugu: klaseko lagunek gainerako ikasturte osoan baztertzeko beldurra eragin handia du ikasle berriengan.<\/p>\n<p><strong>\u201cTradizioa da\u201d.<\/strong><\/p>\n<p>Ikasle askok tradizio bezala hartzen dute eta horrek justifikazio nahikoa du hasiberri txantxak egiten jarraitzeko.<\/p>\n<p>Baina argudio honekin jarraituz, zer esan beharko genuke animaliak zauritu edo hil egiten diren ikuskizunak debekatzeko edo aldatzeko? Lekeitioko Antzara eguna, adibidez, zergatik ez dugu jarraitzen ikuskizun hau bizirik dauden antzarekin egiten?<\/p>\n<p>Edo emakumeen ablazioa?<\/p>\n<p>Jarduera baten iraupena, mendetakoa bada ere, ez da argudioa nahikoa bere alde egoteko.<\/p>\n<p><strong>\u201cSozialki zu bertakotzeko balio dute. Lagun asko egiten dira\u201d.<\/strong><\/p>\n<p>Edo bestela esanda: ondorio positiboek soberan gainditzen dituzte ondorio negatiboak. Hala ere, lagunak egiteko ez da beharrezkoa inor irainduta sentitzea; nahikoa litzateke barbakoa erraldoia, mozorro jaia, burkoen gerra edo \u201clitroak egitea\u201d. Bakoitzak berea ordaindu eta denak berdin amaitu.<\/p>\n<p><strong>\u201cOndo pasatzen duzu\u201d.<\/strong><\/p>\n<p>Argudio hau beharbada onena eta erantzunezinena da, nire ustez. Azken batean, zubi batetik bere burua botatzen dutenek ere (gomasalto delako horretan), antza, ederto pasatzen dute. Hala ere, baieztapen hau ez da izango norbere buruari iruzur egitea edo defentsiban jartzea?<\/p>\n<p>\u2026<\/p>\n<p><strong>Honen inguruko ikerketak.<\/strong><\/p>\n<p>Hasiberrikeriak sufritzen dituztenek, ondorio psikologiko larriak jasan ditzakete. Ziurtasun honetatik abiatuta, hainbat adituk \u2013 haien artean Ana Garc\u00eda-Mina, Comillaseko Unibertsitateko Errektore ordea eta Psikologia irakaslea\u2013 bere ikuspegiak eskaini zituzten \u201cNOvatadas\u201d liburuan. Gure gizarterako erronka\u201d jardunaldietan, El Escorial-en garatu ziren Udako Ikastaroetan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak antolatuta.<\/p>\n<p>Hiru jardunaldietan zehar aztertu ziren jauntxokeria bezalako alderdiak, biktimengan ondorioak, hasiberrikerien oihartzun soziala eta portaera hauen tradizio eta sustraitzeko alderdia.<\/p>\n<p>Garcia-Minak esan zuen hasiberrikeriak bortizkeria interpertsonala eta nagusitasun-menpekotasun dinamika ekartzen dituzten jauntxokeriak direla. \u201cJarrera iraingarriak dira, umiliagarriak; biktimak tratu txarrak jasotzen dituztela sentitzen dute\u201d \u2013 esan zuen Errektoreordeak- jarrera hauek \u201cdesberdintasun-erlazioak legitimatzen dituzte eta ikasleen duintasuna eta eskubideak urratzen dituzte\u201d gehitu zuen.<\/p>\n<p><strong>Zer dio legeak?<\/strong><\/p>\n<p>2014ko irailaren bukaeran, Espainiako Senatuaren Osoko Bilkurak hasiberrikerien kontrako neurriak hartzea erabaki zuen eta Gobernua premiatzen duen mozioa onartu zuen. Heziketa kontuetan Legealdiaren lehen akordioa bihurtu zen, Alderdi Popularrak gainerako alderdiekin itundutako ekimena.<\/p>\n<p>Senatuak Gobernua premiatzen zuen \u201chasiberrikerien biktimak defendatu eta babesteko, beharrezkoa duten informazioa, arreta psikologiko edo poliziala emanez.\u201d<\/p>\n<p>Alderdi politiko guztiek Gobernuari neurri zehatzagoak eskaintzeko hausnarketa egin behar zutela azpimarratu zen, jarrera hauek saihesteko, biktimak babesteko eta errudunak pertsegitzeko. Beste herrialde askotan kartzela suposatzen du, Frantzian adibidez.<\/p>\n<p>Lerro fina dago txantxaren eta delituaren artean eta muga zeharkatzea oso erraza da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Ugartetxe \/ 2016-05-31 \/ 488 hitz Zer da hasiberriari eginiko txantxa bat? Beteranoek hasiberriei egiten dizkieten txantxa horietako bat, gehienetan gustu txarrekoa; batez ere unibertsitate, eskola nagusi eta armada eremuetan ematen dena. Hauxe da hasiberriarena, gaztelaniaz \u201cnovatada\u201d bezala ezagutzen &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/hasiberriei-eginiko-txantxak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5497,5493,65,5512,5625],"tags":[7323,7320,7322,7321],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13305"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13305"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13305\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13306,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13305\/revisions\/13306"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13305"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13305"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13305"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}