{"id":13318,"date":"2016-06-06T07:24:45","date_gmt":"2016-06-06T07:24:45","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13318"},"modified":"2016-06-06T07:24:45","modified_gmt":"2016-06-06T07:24:45","slug":"modu-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/modu-berriak\/","title":{"rendered":"Modu berriak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2063\/031\/003\/2016-06-05\/modu_berriak.htm\" target=\"_blank\">Mikel P. Ansa \/ <span class=\"data\">2016-06-05<\/span> \/ 300 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">M<\/span>anifestazioa Iru\u00f1ean \u2014gobernua babesteko euskararen aldeko erabaki \u00abausartagoak\u00bb har ditzan\u2014, manifestazioa Donostian \u2014erraustegiaren kontra eta bestelako gizarte eredu baten alde\u2014, eta agerraldiak herri mordoxka batean, jendetsuak horiek ere, datorren urtean herri galdeketa gehiago egingo dituztela iragartzeko. Guztiak elkartu dira egun berean, eta, elkarrekin zerikusirik ez duten arren, guztiek ematen dute zer hausnartua.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">Etorkizun politikoari buruzko herri galdeketek frogatu dute diferenteen arteko batuketak zer indar aska ditzakeen, elkarrekiko errespetua oinarrizkoa dela halakoetan, eta herritarren esku ez dagoena ere egingarria dela, <em>de facto<\/em>-ko eragin juridikorik ez badu ere: erabakitzeko eskubidea estatuak banatzen du; ez du ematen; baina milaka herritarrek erabaki egingo dute gaur bertan. Adierazgarria da Gure Esku Dago-ren agerraldietan zer aurpegi alaiak ikusten diren. Ukitu egin liteke poz hori, eta kutsatu egiten da.<\/p>\n<p>Euskararen aldeko Iru\u00f1eko manifestazioak erakutsi du Nafarroan milaka direla euskaraz bizi nahi dutenak, eta manifestazioaren aurreko asteetan herriz herri egin dituzten argazkiek agerian jarri dute arazoa herrialde guztikoa dela, ez soilik mendialdekoa. Poza sumatzen zen argazki horietan ere. Izaera diferentea izan du manifestazioak: lehen aldia izan da halako martxa bat egin dena Iru\u00f1ean gobernuari sostengua adierazteko, aurrera egin dezan; horma gor baten kontrakoak izan dira orain arteko protesta gehienak Nafarroan. Hau berria izan da.<\/p>\n<p>Errausketaren aldeko Donostiako manifestazioak eta Gipuzkoa Zutik mugimenduaren inguruan aste honetan gertatutakoek, berriz, erakutsi dute aldarrikapen bat borrokatzeko modu asko egon daitezkeela, eta ez dagoela dena asmatua. Atzo antolatu zuten <em>freestyle<\/em> protesta izan liteke gai eta jende ezberdin askoak elkartzeko bide bat. Hori ere berria izan da.<\/p>\n<p>Ez dute zerikusirik, baina badira atzoko mobilizazio horiek lotzen dituen hari mehe bat: askok ez diote ihes egiten zera politikoarekiko konpromisoari, prest daude parte hartzeko \u2014modu askotan eta askotarikoetan gainera\u2014, mundua beste era batekoa izan litekeela uste dute eta euren esku dagoena egiten, hala izan dadin. Baina <em>poza<\/em>, <em>ilusioa<\/em>, <em>errespetua<\/em> eta <em>modu<\/em> <em>berriak<\/em>, hitz gakoak dira.<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel P. Ansa \/ 2016-06-05 \/ 300 hitz Manifestazioa Iru\u00f1ean \u2014gobernua babesteko euskararen aldeko erabaki \u00abausartagoak\u00bb har ditzan\u2014, manifestazioa Donostian \u2014erraustegiaren kontra eta bestelako gizarte eredu baten alde\u2014, eta agerraldiak herri mordoxka batean, jendetsuak horiek ere, datorren urtean herri galdeketa &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/modu-berriak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5497,5493,65,5512,8],"tags":[7339,564,7338],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13318"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13318"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13318\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13319,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13318\/revisions\/13319"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13318"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13318"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13318"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}