{"id":13326,"date":"2016-06-06T08:06:01","date_gmt":"2016-06-06T08:06:01","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13326"},"modified":"2016-06-06T08:06:01","modified_gmt":"2016-06-06T08:06:01","slug":"ba-al-dugu-gustu-propiorik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/ba-al-dugu-gustu-propiorik\/","title":{"rendered":"Ba al dugu gustu propiorik?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.eus\/gaztea\/ba-al-dugu-gustu-propiorik\/\" target=\"_blank\">Kattalin Antxia \/ 2016-06-03 \/ 830 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Estetikagatiko egiten ditugun hautuek kolore, forma, ideia\u2026\u00a0gure gustu propioaren emaitza edo gizarte gorputzari dagozkionak al dira?<\/em><\/p>\n<p><em>Agency izena hartzen du pertsonok ekiteko eta erabakiak hartzeko dugun kapazitateak. Preso egon edo aske, dena delakoa izanda gure egoera, beti existitzen omen da gure baitan agency delako gaitasun hau. Baina egia ote da hori?<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Desio asko, praktikan ikusten dugu, moda magazinetan ikusitakotik sortuak direla, <em>celebritie<\/em>n blogetako publikazioetatik sortuak. Hori da hain zuzen ere azken boladan Zarako jaka horiarekin bizi izan den obsesioa. Horregatik berriz egingo dut galdera: nola liteke, pertsona ezberdinak izanda gustu berdina izatea? Zein egarri ase egin ote du erosketa horrek erosketa egin duen pertsona bakoitzarengan?<\/p>\n<p>Modak beharrak asetzen ez dituela sarri entzuten dugu. Eta egia da alde batetik, ez baitugu berau erosten hotzetik babesteko. Baina bai bigarren graduko beharrei erantzuteko, eta horietako asko asetzen ditu gaur modak. Moda eta bere kontsumoarekin sozialki maila bat baieztatzen\u00a0baitugu, edo eta dirua zertan gastatzeko gai garen erakutsi dezakegu,\u00a0 adibidez.<\/p>\n<p>Thorstein Veblen soziologoak zioenez, hiru xahutze bideetara batzen da moda. Batetik, armairua urtero berritzen dugun kasuetan diruaren xahutzera. Bestetik, moda denboraren aurka doanez, biktimek denbora asko galtzen baitute berau jarraitzen, tendentzia berrietan jakintsu izan daitezen. Baina ba al dago zerbait alferrikakoagorik azkeneko tendentziak jarraitzea baino?.\u00a0Hirugarrena ezertarako balio ez duen\u00a0erosketa nabarmendua da, sarri funtzionala izatearekin eta lanarekin bateragarria ez dena: takoi altuak eta kortsea janzten dituen emakumeak bere burua aisialdira kondenatzen baitu.<\/p>\n<p>Tendentzien orakuluak bere karismatik hartzen du indarra. Eta bere gaitasun naturaz gaindikoak profeta bilakatuko du. Jakina da\u00a0tendentziek ez dutela frogatuak izateko beharrik, berau eroango duten maisuak baizik goitik beherako kazetaritza sare zabal bat eta instituzio batekin lagunduta.<\/p>\n<p>Zorionez oraindik ez gara gai tendentzia zer izango den zehatz mehatz jakiteko. Influentziak sumatu genitzake, baina diseinatzaile independente edo marka handienek ziurgabetasun bera bizi izaten dugu etorkizuneko tendentzia berrien aurrean. Ezberdintasuna da kate handienek tendentziak sortzen dituzten instituzioetarako sarrera dutela, kazetaritza audientziatsu bati lotua, eta guk ez.<\/p>\n<p>Era berean, kate handienek azkeneko orduan ekoizteko hautua egiten dute, salmentetan ez hutsegiteko. Hau da, behin tendentzia izango dela konfirmatua\u00a0dagoenean, orduan arrapaladan ekoiztuko dituzte produktu horren berdinak, ez lehenago.<\/p>\n<p>Gure gustu propioa dena kontsideratzen duguna, azkenean, gure botere monetarioa gu bezalako berdinen artean parekatzeko nahikeria besterik ez ote da ba. Eta lehia hau da tendentzien etengabeko sorreraren jatorrian aurkitzen den arrazoia. Lehia hori gainditu nahiak egiten baitu kontsumoa.<\/p>\n<p>Agian horregatik dira diseinatzaile independenteen proiektuak hain ezberdinak. Eskala txikian gabiltzanok moda tendentziarik gabe maitatzera behartuak baikaude eta ondorioz emaitzak oso ezberdinak dira. Diseinu atenporalak, kalitatezko materialak, jantziaren erosketan inbertsioa egiteko ideia\u2026 lirateke kontzeptuetako batzuk.<\/p>\n<p>Max Weber soziologoak karismaren errutinari buruz hitz egiten du bere liburuetan. Karismaren errutina ideia bat transferitua, eskuratua eta funtzio instituzional bati lotua dagoen operazio bat bailitzan, hori burutzen duen pertsonarengatik independentea dena. Apaizek beren dohainak instituzionalizatu ahal dituzte elizak sortuta esate baterako. Eta kasu bera da\u00a0mundu osoko <em>Fashion Week<\/em>ekin gertatzen dena.<\/p>\n<p>1973an sortu zen Frantzian <em>Branch\u00e9<\/em> izena. Tendentzia egiten zuten pertsonei izena emateko erabili zen. <em>Branch\u00e9<\/em>en instituzioa ordutik gaur arte Pariseko Le Palace delarik (musika, kontzertu, desfile\u2026 espektakulu handienak egiten diren tokia). Le Palaceko lurra zapaltzeak egiten du tendentzia, eta zapaltze hutsagatik oihartzuna egingo du prentsan. Hala, azken urteetako profeta eta datozen pare bat hamarkadetakoa oraindik ere Karl Lagerfeld izango da, adibidez.<\/p>\n<p>Gabriel Tarde soziologoak idatzi zituen imitazio legeek konfirmatu besterik ez dute egiten honako hau. Tarde ez zen modako biktimez bakarrik interesatzen, biktima guztiez baizik. Bere ustez gizakia kausa indibidual, original eta azaldu ezinezkoegatik mugitzen da. Baina, era berean, gizakiak kausalitate eredugarrien bitartez ere jokatzen du, hau da mimetismo hutsez.<\/p>\n<p>Mimesia gizarte gorputz honen oxigenoa da, meditazio kolektibora eskainia dagoena. Besteek dutena nahi izatearen desioa, lehia biolentziazkoa sortuko duena. Desioek sortutako norgehiagoka horiek kontsumo bidez gaindituko dira bakarrik, erakutsia izateko egiten den kontsumoaren bidez hain zuzen ere. Baieztatuz gai izan dela estatus sozial hori erakusteko, helmuga hori gainditzeko.<\/p>\n<p>Pierre Bourdieu soziologoak zioenez, kapital kultural eta ekonomiko handiena dutenek determinatzen dute gizarteko gustu ona. Eta kapital txikiagoa dutenek, gustu on hori onartu egiten dute. Eta langile klase baxuago honek, klase dominatzailearen nahikeriak desio dituen bitartean itxaron egingo du objektu desiratuok funtzionalak izango diren arte. Eta beraien gustua erabakitzera ailegatzen direnean, behartuak daude, goiko klasearen estetikarako terminologiaz beren gustua definitzera, <em>agency <\/em>gaitasunaren lorik sakonena aprobetxatuta.<\/p>\n<p>Modaren demokratizazioaz ere hitzekin izan da, prezioaren jaitsierari erreferentzia eginez batez ere. Fenomeno honi erreferentzia egiteko erabiltzen den \u201cdemokratizazio\u201d hitza arriskutsua da ostera. Alde batetik, egia da moda denon eskura heldu daitekeela gaur aurkitzen ditugun prezioei begiratuta bakarrik. Baina bestetik galdera guzti hauek datozkit burura:<\/p>\n<ul>\n<li>Hori al da gure gustua?<\/li>\n<li>Ados al gaude prezio jaitsiera horren ondorioekin?<\/li>\n<li>Ez al gaude kondenatuak demokratizazio honen izenean diktatzen diguten gustu hori geure egitera?<\/li>\n<li>Zergatik izan behar da horrelakoa gure moda kontsumoa?<\/li>\n<\/ul>\n<p>Autonomia praktikotik alde egiten dugu. <em>Agency<\/em> gaitasuna ez dugu gure baitan aurkitu gura. Erabakitzeko gaitasun propiotik ihesi gabiltza. Autonom\u00eda praktikoak ardura eta konpromezua eskatzen digu. Bakarrik kolektibo baten aurrean defendatzeko gaitasuna behar du gustu propioak. Eta agian defentsa hori bakarrik ez egitearren, ez dugu berau\u00a0garatzen.<\/p>\n<p>Gizarte inposaketen aurrean gizakiaren alienazioa baieztatzen duen aztarnarik argiena da moda.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kattalin Antxia \/ 2016-06-03 \/ 830 hitz Estetikagatiko egiten ditugun hautuek kolore, forma, ideia\u2026\u00a0gure gustu propioaren emaitza edo gizarte gorputzari dagozkionak al dira? Agency izena hartzen du pertsonok ekiteko eta erabakiak hartzeko dugun kapazitateak. Preso egon edo aske, dena delakoa &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/ba-al-dugu-gustu-propiorik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,5505,5497,5493,65,5512,8,5625],"tags":[7343,5077,6950,7344,6876],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13326"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13326"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13326\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13327,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13326\/revisions\/13327"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13326"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13326"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13326"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}