{"id":13350,"date":"2016-06-09T06:38:31","date_gmt":"2016-06-09T06:38:31","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13350"},"modified":"2016-06-09T06:38:31","modified_gmt":"2016-06-09T06:38:31","slug":"loa-amesgaizto","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/loa-amesgaizto\/","title":{"rendered":"Loa amesgaizto"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1833\/038\/001\/2016-06-09\/loa_amesgaizto.htm\" target=\"_blank\"><span class=\"data\">Ainara Arratibel Gascon \/ 2016-06-09 \/ 1448 hitz<\/span> <\/a><\/p>\n<p><em>Populazioaren %30ek insomnioa jasango du noizbait, Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera. Euskal Herrian gero eta ohikoagoa da arazoa. Adituek egoera hori aitortu dute, baina gogorarazi dute loa ez dela gauza perfektu bat, eta ez larritzea dela loezina gainditzeko lehen urratsa.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">O<\/span>hera sartu, eta orduak ematen dituzte batzuek begiak bildu ezinik, batera eta bestera bueltak emanez; beste batzuek, aldiz, goizeko ordu txikietan esnatu, eta berriz ezin lo hartuta ematen dute gaua. Loezina pairatzen duten gaixoak dira. Osasunaren Mundu Erakundeak datu argigarria eman du gaixotasun horren inguruan: herritarren %30ek insomnioa jasango dute noizbait. Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Herritarren Osasunaren Prebentzio eta Kontrolerako Erakunde Publikoak \u00abmilurteko berriko izurrite\u00bb gisa definitu du.<\/p>\n<p>Euskal Herrian gero eta ohikoagoa dela aitortu dute Juan Jose Poza eta Maria Martin neurologoek, eta, azaldu dutenez, bada indarra hartzen ari den insomnio mota bat: pseudoinsomnioa. Ezinbestean zortzi ordu lo egin behar diren usteari dago lotuta, eta egindako lo orduen inguruan bakoitzak duen pertzepzio subjektiboarekin. Lasaitasuna eskatu dute horrekin: \u00abGarrantzitsuena da bakoitzak behar dituen adina ordu lo egitea. Ez da komeni zortzi orduen kontuarekin obsesionatzea\u00bb. Gainera, gogorarazi dute lo egiteko ohitura aproposak berriz ikasita eta behar izanez gero sendagileak agindutako botikak hartuta egoki tratatzen dela. Hala, gaixoak lasai eta ondo egingo du lo berriro.<\/p>\n<p>Aditu gehienek emandako datuen arabera, lo hartzeko denborak bost eta 30 minutu artean egon behar du. Behin lo hartuta, Martinek azaldu du loa bi alditan banatzen dela: ez-REM loa eta REM loa: \u00abEntzefalogramaren egoeragatik, jarreraren tonuagatik eta kontzientzia mailarengatik bereizten dira\u00bb. Ez-REM loak, aldi berean, lau fase ditu. \u00abFase horiek igaro ahala, loa gero eta sakonagoa da\u00bb. Behin horiek gaindituta, REM aldian sartzen da lo dagoen pertsona. \u00abGiharretako tonua galtzen da, eta bakarrik begiak mugitzen zaizkigu\u00bb. Lehen aldian gehiago gertatzen da indarberritze fisikoa, eta bigarrenean, neurologikoa: \u00abEz-REM fasean gorputzeko ehunak osatzen dira, eta energia berritzen da; REM fasean, berriz, gehiago gertatzen da indarberritze neurologikoa: neuronen konexioak indartu, oroitzapenak pilatu&#8230;\u00bb. Fase bakoitzak ez du iraupen zehatzik. \u00abLo ziklo bakoitzak ordu eta erdi irauten du, eta gau osoan lau edo bost aldiz errepikatzen da\u00bb.<\/p>\n<p>Hala, ondo lo egiteak duen garrantziaz ohartarazi du Martinek: \u00abBehar biologiko garrantzitsu eta integral bat da, berriz ezartzen baititu eguneroko errendimendurako beharrezkoak diren funtzio fisiko eta psikologikoak\u00bb. Hori kontuan hartuta, denbora luzez behar bezala lo ez egiteak ondorioak ditu epe motzera: \u00abOkerrago eta mantsoago pentsatzen da; arreta jartzeko gaitasuna txikiagoa da, eta memoria, okerragoa\u00bb. Luzera begira, berriz, sistema immunologikoan eduki dezake eragina. Hala baieztatu du Martinek: \u00abNahasi egiten du, eta, hori dela eta, arrisku handiagoa dago infekzioak izateko\u00bb.<\/p>\n<p>Gainera, bihotzeko arazoak izateko aukera handiagoa dago. \u00abHainbat ikerketa patologikok, halaber, erakutsi dute lotura izan dezakeela minbiziarekin, sistema immunologiakoan eragindako asalduaren eraginez. Gainera, azukrearen metabolismoan arazoak edukitzeko aukera gehiago daude. Gorputzeko sistema guztiak desorekatzen dira\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Insomnioaren arrazoiak<\/strong><\/p>\n<p>Baina zergatik gertatzen da loezina? Martinek nabarmendu du arrazoi askorengatik gertatzen dela, eta bi motatan bereizten direla: primarioa eta sekundarioa. \u00abPrimarioen kasuan, arazoa, batez ere, lo hartzeko orduan gertatzen da; sekundarioen kasuan, berriz, lo horri eusterakoan. Gehienetan, bi motatakoak batera gertatzen dira\u00bb.<\/p>\n<p>Primarioen artean daude psikofisikoa, idiopatikoa eta pseudoinsomnioa. Tentsio handiarekin bizi direnek izaten dute psikofisikoa. \u00abHainbesteko tentsioa dute gorputzean, kosta egiten baitzaie lo hartzea\u00bb. Idiopatikoa umeek izan ohi dute, batez ere. \u00abLo hartzeko ohiturak behar bezala ez barneratzeagatik gertatzen da\u00bb. Hiruren artean, ordea, pseudoinsomnioak eragiten dio Martini kezkarik handiena, baita Pozari ere. \u00abGutxi gorabehera, populazioaren %5ek pairatzen du dagoeneko. Arazo hori dutenek uste dute zortzi ordu baino gutxiago lo egiteagatik ez dutela behar beste lo egin. Horren ondorioz, kezkatzen eta larritzen hasten dira. Hala, gurpil zoro batean sartzen dira, eta benetako loezina agertzen da\u00bb. Horri lotuta, oharra egin du Martinek: \u00abGaur egun, jendeak zortzi ordu egon nahi du ohean, eta zortzi ordu horiek lotan eman. Baina bada jendea bost ordu lo egin eta ondo dagoena. Gainera, normala da kezkaren bat edukiz gero egun batzuetan behar bezala lo ez egitea, edo noizean behin gau txarren bat pasatzea\u00bb. Bat dator horrekin Poza: \u00abLoa zerbait perfektu izatea nahi dugu, baina hori ez da beti posible\u00bb. Hala, Martinek berretsi du ez dela komeni behar baino denbora gehiago ohean ematea. \u00abGehiegizko ordu horietan egiten den loa kalitate apalekoa izaten da, azalekoa\u00bb.<\/p>\n<p>Loezin sekundarioa, berriz, ingurumenari lotutako arrazoiengatik gerta daiteke: lanean txanda diferenteak izatea, bidaiaren bat, logelako tenperatura&#8230; Horien artean dago, era berean, gaixotasunei lotutako insomnioa. Gaixotasun horien artean aipatu ditu Martinek depresioa, antsietatea, parkinsona, dementziak, bihotzeko arazoak, arnasa hartzeko arazoak eta beste.<\/p>\n<p>Ingurumen faktoreen artean, bada faktore erabakigarri bat: argia. Izan ere, erritmo zirkadianoa erregulatzen du. Erritmo horrek 25 orduko iraupena du, eta burmuinak programatzen du. \u00abLo eta esna ematen ditugun orduak ezartzen ditu. Hala, argi gutxi dagoen garaietan, lo egiteko behar handiagoa dago, eta, argi asko dagonean, gutxiago. Horrenbestez, udan lo gutxiago egiteko joera dago\u00bb.<\/p>\n<p>Bestalde, bada beste faktore bat loezina edukitzeko joera areagotzen duena: adina. Martinek gogorarazi du loaren fisiologia aldatuz doala urteak bete ahala. \u00abOrdu gehiago ematen ditugu ohean, baina denbora gutxiago egiten dugu lo. Izan ere, loari eusteko sistema nahasi egiten da. Hala, zatikatu eta gutxitu egiten da loa\u00bb. Asaldatze horri lotuta, beste bi arrazoi ere aipatu ditu: \u00abEgunez jarduera fisiko eta kognitibo txikiagoa egiten da, eta, beraz, lo gutxiago behar da indarberritzeko. Gainera, eguneko ordutegia erregulatzeko arazoak daude. Egunez siesta gehiago egiten dituzte, pare bat lo kuluxka, eta lehenago joaten dira ohera. Beraz, normala goizean lehenago esnatzea eta gauean lo ezin hartzea\u00bb.<\/p>\n<p>Lo egin ez izatea arazo bat dela esateko epeari dagokionez, ez dute eman denbora jakin bat. \u00abEguneroko bizitzan eragina duenean, esan daiteke arazo bat dagoela\u00bb, esan du Martinek. Dena den, bi hilabete baino gehiago luzatuz gero sendagilearengana joateko gomendatu dute.<\/p>\n<p>Tratatzeko orduan garrantzitsuena loezina eragiten duen arrazoia behar bezala identifikatzea dela nabarmendu du Martinek: \u00abHala, tratamendu egokia emango da. Adibidez, zango geldiezinen sindromeak eraginez gero, hori tratatu beharko duzu. Burdina faltak eragiten du sindromea; beraz, burdina emanez hobera egingo du gaixoak, eta lo egitea lortuko du horri esker\u00bb.<\/p>\n<p>Lo egiteko botikak hartu behar izanez gero, zenbat eta gutxiago erabili hobeto dela uste dute biek. Zenbaitetan ezinbestekotzat jo ditu Pozak; batez ere, lehen asteetan. \u00abOhera goazenean lo hartzen den sentipena indartzeko balio behar dute\u00bb. Kontuan izan behar da denborarekin eragina galtzen dutela. \u00abHori dela eta, botika aldatu behar izaten da\u00bb. Gainera, nabarmendu du tratamendu horiek ezin direla egun batetik bestera kendu. \u00abHori ondo kontrolatu eta egokitu behar da; horregatik, mediku batek aginduta hartu behar dira\u00bb. Botiken aukera handia dela azaldu du. Botikak hartu behar izanez gero ere, pazientzia izateko eskatu du: \u00abJendeak ez dezala pentsa egun batean botika hartu eta ondo lo egiten hasiko denik\u00bb.<\/p>\n<p>Badira, gainera, farmakologikoak ez diren tratamenduak: jokabide terapia kognitiboak. \u00abTerapia horiek oso aproposak dira pseudoinsomniorako, baita loezina dela-eta ohera joateko dugun beldur hori gainditzeko ere\u00bb. Lo egiteko ohitura onak berrikasten dira halako terapietan. \u00abHorren helburuak izan behar du gaixoak berriz eraikitzea eta indartzea ohearen eta loaren artean egiten duen lotura. Izan ere, askotan, insomnioa duten pertsonei zera gertatzen zaie: egongelan lo hartzear egon eta, gelara sartu orduko, urduri jarri eta ezin lo hartu egotea\u00bb.<\/p>\n<p>Hala, lo egitera joateko unea prestatzen ikasi behar da. \u00abEgunerokoak eragindako tentsio hori arindu egin behar da ohera joateko, gustukoa eta lasaigarria den jarduera bat eginez: irakurri, musika entzun&#8230; Hala, burmuinari seinaleak ematen dizkiogu lotara joateko ordua iristen ari dela\u00bb. Ezinbestekoa da logelako giroa eta ohea ere egokiak izatea.<\/p>\n<p>Terapia eta botika bidezko tratamenduak uztartzearen alde agertu dira biak. \u00abHorien bidez, loezina kontrolatua egongo da aste gutxian. Hor ere pertsona bakoitza diferentea da. Batzuek, esaterako, hamabost egun behar izaten dituzte, eta, beste batzuek, bi hilabete\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Bestelako tratamenduak<\/strong><\/p>\n<p>Badira insomnioa tratatzeko bestelako tratamenduak hartzen dituztenak. Horien artean ezagunenak homeopatia eta sendabelarrak dira. Homeopatiaren kasuan, Martinek aipatu du izan dezakeen eraginkortasunaren faktore garrantzitsuenetakoa plazebo efektua dela.<\/p>\n<p>Sendabelarren kasuan, Pozak gogorarazi du botiketako asko belarren substantzietatik lortzen direla. \u00abGero, laborategietan kimikoki tratatzen dira\u00bb.<\/p>\n<p>Sendabelarretan aditua da Nekane Martiarena. Haren arabera, loezinerako sendabelarrak erabiltzerakoan, insomnioa nondik datorren jakin behar da. \u00abDena den, badira ia kasu gehienetan erabiltzen diren batzuk: ezki lorea, belar bedeinkatua, melisa, pasiflora eta izpilikua\u00bb.<\/p>\n<p>Melisa, pasiflora eta izpilikua egunean zehar hartzea gomendatu du. \u00abInfusio bat baino gehiago har daitezke, gainera\u00bb. Bestalde, ezki belarra eta belar bedeinkatua ohera joan baino lehen hartzea aholkatu du: afalostean. \u00abLo egin ezin izateak eragiten duen antsietatea eta larritasuna apaltzen dute\u00bb.<\/p>\n<p>Martiarenak ere ez du loezina sendatzeko eperik eman nahi izan. \u00abKontuan izan behar da gure gorputza ez dagoela beti berdin; horren ondorioz, sendabelarren eragina ez da beti berdina. Gainera, pertsona bakoitza diferentea da. Hau ez da zientzia zehatz bat\u00bb.<\/p>\n<p>Aitortu du agian botiken bidezko tratamendua azkarragoa dela sendabelarrekin egiten dena baino. \u00abAzken batean, kimika kimika da. Agian, azkartasuna nahi den gizarte honetan, hori nahi du jendeak\u00bb. Gainera, lan gehiago eskatzen dute. \u00abInfusioa egin behar duzu\u00bb.<\/p>\n<p>Sendabelarren erabilera kritikatzen dutenen inguruan hau esan du: \u00abBakoitzak erabakiko du zer nahi duen eta zertan sinesten duen. Betidanik existitu eta erabili izan dira. Ez balute funtzionatuko, ez litzateke halakorik gertatuko\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainara Arratibel Gascon \/ 2016-06-09 \/ 1448 hitz Populazioaren %30ek insomnioa jasango du noizbait, Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera. Euskal Herrian gero eta ohikoagoa da arazoa. Adituek egoera hori aitortu dute, baina gogorarazi dute loa ez dela gauza perfektu bat, &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/loa-amesgaizto\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5493,5500,61],"tags":[7366,7367,7365,1756],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13350"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13350"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13350\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13351,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13350\/revisions\/13351"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13350"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13350"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13350"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}