{"id":13354,"date":"2016-06-10T07:46:35","date_gmt":"2016-06-10T07:46:35","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13354"},"modified":"2016-06-10T07:46:35","modified_gmt":"2016-06-10T07:46:35","slug":"laranja-osoa-edo-bi-zati","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/laranja-osoa-edo-bi-zati\/","title":{"rendered":"Laranja osoa edo bi zati?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1832\/038\/001\/2016-06-10\/laranja_osoa_edo_bi_zati.htm\" target=\"_blank\">Ihintza Elustondo \/ 2016-06-10 \/ 1040 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek? Galdera horri erantzun nahian, &#8216;Kaixomaitia.eus&#8217; harremanetarako webguneak inkesta bat egin du, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean. Datuek argi erakusten dute laranja erdiaren ideia oraindik bizi-bizirik dagoela gizartean.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div class=\"testua\"><span class=\"lehena\">\u00abZ<\/span>u gabe ez naiz ezer\u00bb. Halako mezuek indar handia dute gizartean oraindik, Amaia Zufia Bilgune Feministako kidearen iritziz. \u00abMaitasun erromantikoak gizakiaren kontzepzio bat bultzatzen du: gizakiok hutsune natural bat daukagun izakiak garela, gabeziazkoak, eta orduan pertsona bat eta bakar batek osatuko gaituela. Laranja erdiaren ideia hortik etorriko litzateke. Eta, horrekin batera, sinbiosiaren ideia edo fantasia dator: posible dela, eta desiragarria dela, gainera, guztiz fusionatzea beste pertsona batekin, guztiz nahastea eta galtzea beste pertsona batean. Eta gure buruaz ahaztea\u00bb. Eredu horrek markatutako adierazleak aurkitu ditu Zufiak hezkidetzan eta sexologian eskarmentua duen <em>Kaixomaitia.eus<\/em> webguneak egindako harreman afektiboen inguruko inkestan.<\/p>\n<p>2016ko otsailaren 12an jarri zuen abian galdeketa <em>Kaixomaitia.eus-<\/em>ek, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean, eta atzo eman zituzten argitara emaitzak. 73 galdera egin zituzten, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. 1.500 pertsonak bete zituzten galdera guztiak, eta horietatik 200 bat kanpoan utzi zituzten, arrazoi bat ala beste, ikerketaren hobe beharrez. Hego Euskal Herrian bizi diren 18 eta 64 urte bitarteko euskaldunek \u2014inkesta euskaraz bete zutenek edo euskaradunak direla esan zutenek\u2014 parte hartu zuten. Aldiz, beste profiletako nahikoa inkesta jaso ez zituztenez, unibertsotik kanpo geratu ziren 65 urte edo gehiagoko herritarrak, euskara menderatzen ez dutenak eta Ipar Euskal Herriko biztanleak.<\/p>\n<p>Erantzun horiek interpretatzeko, aditutzat dituzten elkarte eta norbanakoekin jarri dira harremanetan: Euskal Herriko Bilgune Feministak, Gehitu elkarteak, <em>Harremanak.eus<\/em> webguneak eta genero eta maskulinitatean aholkulari Mikel Otxotorena Fernandezek egin dituzte balorazioak. I\u00f1igo Arandia ikerketaren koordinatzaileak eta <em>Kaixomaitia.eus<\/em>-en sortzaileak ikerketaren balorazio \u00aboso positiboa\u00bb egin du. Haren arabera, \u00abinteres handia\u00bb pizten du gaiak norbanakoen eta eragileen artean, eta \u00aboso erraz\u00bb lortu dute jendearen parte hartzea sustatzea.<\/p>\n<p>Emaitzei begira jarrita, Bilgune Feministak oso argi ikusi du maitasuna testuinguruak baldintzatutako eraikuntza soziokultural bat dela. \u00abMatematikak ikasten ditugun bezala, maitatzen eta harremanak izaten ere ikasi egiten dugu, oso modu inkontzientean\u00bb, dio Zufiak. Horregatik, bizitza binaka antolatzeko joera dagoela uste du, bestelako alternatibak baztertuz. Galdetuen erdiek baino gehiagok bikote harreman itxia dute, eta horien artean %70ek bost urte barru pertsona horrekin jarraituko dutela uste dute. Bikoterik ez dutenen artean, %67ri gustatuko litzaieke etorkizunean harreman itxi bat izatea, eta soilik %7k ez dute bikoterik izan nahi. \u00abGeroz eta indibidualizatuago dagoen jendarte batean bakardadeari aurre egiteko formula magikoa da bikote harreman bat osatzea, eta hori da zorionerako bidetzat aurkezten dena. Aldiz, bakarrik egotea bikotea ez edukitzearekin lotzen da, eta, gainera, estigma bat da\u00bb, zehaztu du Zufiak. Gutxiengoa dira harreman irekiak dituztenak (%7), eta, haien artean, gehienak gizon homosexualen artekoak dira.<\/p>\n<p><strong>Harremanak landu beharra<\/strong><\/p>\n<p>Galdetuen artean, %83k dute bere burua heterosexualtzat, %8,9k homosexualtzat, %6,4k bisexualtzat eta %1,1ek ez dute beren burua aurreko sailkapenetan kokatzen. Zufiaren iritziz, ororen gainetik kokatzen den maitasun goren bat dago: bikote heterosexual batean ematen den pasiozko maitasuna eta familia nuklear bat osatzera bideratuta dagoena. Eta horren pean geratzen dira beste maitasun mota asko: esaterako, elkartasuna, lagunen artekoa, bizilagunen artekoa&#8230; \u00abDesiraren eta sexualitatearen hierarkizazioa egiten da. Harreman heterosexualak normatibizatuta daude, eta beste formula guztiak, izan harreman homosexualak, lesbianak, prostituzioa, transexualitatea&#8230; estigmatizatuta eta baztertuta daude\u00bb.<\/p>\n<p>Oro har, euskaldunek zoriontsu direla diote, maila afektiboan: batez beste, 6,9ko notarekin. Bikotekidearekiko maitasuna ere oso ontzat jotzen dute: 8,5eko notarekin. \u00abIkusten da bikote harremanak zoriontasuna ematen duela\u00bb, Arandiaren iritziz. Baina, harreman sexualez galdetzean, behera egiten du zoriontasun mailak: 5,8ko nota jarri diote. Arandiaren iritziz, horrek gauza bat argi uzten du: \u00abEz ditugu behar bezala lantzen harreman sexual-afektiboak\u00bb.<\/p>\n<p>Zufia ez du gogobetetzen 6,9ko notak. \u00ab10a izan beharko luke. Harreman zoriontsuak eta betetzen gaituztenak behar ditugu\u00bb. Kontraesan batzuk aurkitu ditu datuetan. \u00abGehiengoak etorkizunean bikote itxia izan nahi du, baina ezkonduak dira zoriontasun maila baxuena dutenak\u00bb. Gazteak dira zoriontsuenak, eta horretan maitasun erromantikoaren ereduak eragin zuzena duela dio: \u00abMaitasun erromantikoak gazte eder eta lirainak bultzatzen ditu, eta pasiozko harremanak. Eredu hori ez da irisgarria adin batetik gorakoentzat\u00bb. Adinak gora egin ahala, behera egiten du zoriontasunak, bai afektiboki eta bai sexualki.<\/p>\n<p>Nahi baino harreman sexual gutxiago dituzte galdetuek. Astean behin edo bitan dituzte gehienek, baina astean hirutan edo gehiagotan izan nahi lituzkete. Gizon eta emakumeen artean ez dago alde handirik desioari dagokionez. \u00abAurreiritziekin jokatzen da, eta beti pentsatzen da gizonek sexu behar gehiago dutela. Mito horrekin apurtzen dute datuek\u00bb, adierazi du Arandiak. Baina masturbazioaren kasuan, nahiko nabarmena da aldea. Galdetutako gizonen %96 masturbatzen dira: %80 astero eta %15 egunero. Emakumezkoen kasuan, berriz, %87 masturbatzen dira: %45 astero eta %3 egunero. Horren inguruan, <em>Harremanak.eus<\/em>-eko kideekin gogoeta bat egin zuen Arandiak: \u00abBeharbada emakumeek gehiago lotzen dituzte sexu harremanak bikotearekin, eta ez norbanakoarekin\u00bb.<\/p>\n<p>Tabu bat izan daitekeen arren, nabarmena da bikotetik kanpo desio sexuala egon ohi dela. Hamarretik bederatzik sentitu du noizbait bikotekidea ez den beste norbaitekiko desio sexuala, eta galdetutakoen %42k izan ditu noizbait bikotetik kanpoko pertsona batekin harreman sexualak, bikotearekin adostu gabe. \u00abAfektiboki ondo gaude, baina sexualki falta zaigun horren ondorio da besteekiko desio sexual hori\u00bb, Arandiaren arabera. Elkarrekin hitz egin ondoren, bikotekideak beste norbaitekin harreman sexualak izatea onartuko luketenak %40 dira, baina nahi hori erreprimitu egiten da, \u00abautozentsurak\u00bb eraginda.<\/p>\n<p><strong>Desiotik praktikara, jauzia<\/strong><\/p>\n<p>Fantasiaren eta praktikaren artean jauzi handia dago. \u00abGure ustez, harreman afektiboetan dauden arau inplizitu horiek oso errotuta daude, eta horrek gure praktika guztiz baldintzatzen du. Horrek konpromisoa esklusibotasun sexualaren arabera neurtzera garamatza, eta gure desira horiek guztiak pertsona bakar batekin, etxe batean, ohe batean, eta, ahal bada, harreman heterosexual baten baitan bilatzera. Eta, gure ustez, konpromisoa beste gauza askorekin lotuta doa; askoz konplexuagoa da\u00bb, azaldu du Zufiak. Komunikazio faltari ere erreparatu dio. \u00abZelan komunikatzen gara gure harremanetan? Ikusi dugu hor sekulako erronka dagoela. Gehiengoak jakin nahi du bere bikotea desleiala izan ote den noizbait [%73], baina gehiengoak ez du galdetzen [%65]\u00bb. Gainera, %39 izango litzateke desleial bikoteak ezer jakingo ez lukeela ziurtatuz gero. \u00abHor behar ditugu tresnak zintzotasun bat garatzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Internet tresna on bat dela uste du gehiengo batek harremanak bilatzeko (%89), baina ez da hainbeste erabiltzen (%34). Ez erabiltzeko arrazoi nagusia lotsa da, eta ez erabiltzeko hautua egiten dutenen gehiengoa emakumeak dira. Zufiaren arabera, emakumeek espazio publikoan duten ziurtasunik ezaren ondorio da hori. Gainera, adinean aurrera egin ahala, gehiago erabiltzen da, eta baita harreman homosexual eta bisexualak bilatzeko ere, heterosexualak baino gehiago. Zufiaren iritziz, \u00abespazio publikoak horretarako erraztasunik ematen ez dielako\u00bb talde horietako kideei.<\/p>\n<p>Horiez gain, beste datu pila bat bildu dituzte ikerketan, eta modu irekian jarriko dituzte <em>Kaixomaitia.eus<\/em> webgunean, nahi duenak erabil, kritikatu eta gogoetarako erabil ditzan. Gogoeta sustatzea baita inkestaren helburu nagusia.<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ihintza Elustondo \/ 2016-06-10 \/ 1040 hitz Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek? Galdera horri erantzun nahian, &#8216;Kaixomaitia.eus&#8217; harremanetarako webguneak inkesta bat egin du, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean. Datuek argi erakusten dute laranja erdiaren ideia oraindik bizi-bizirik dagoela gizartean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5497,5493],"tags":[7373,7141,6179,7371,7372,1796],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13354"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13354"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13354\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13355,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13354\/revisions\/13355"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13354"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13354"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13354"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}