{"id":13365,"date":"2016-06-13T12:16:41","date_gmt":"2016-06-13T12:16:41","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13365"},"modified":"2016-06-13T12:16:41","modified_gmt":"2016-06-13T12:16:41","slug":"oztoporik-gabeko-turismoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/oztoporik-gabeko-turismoa\/","title":{"rendered":"Oztoporik gabeko turismoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.gaztezulo.eus\/artikuluak\/oztoporik-gabeko-turismoa\" target=\"_blank\">Gaztezulo \/ 2016-06 \/ 580 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Orain arte zegoen hutsunea bete nahian, desgaituek beraiek prestatu eta probatutako bidaia eta txangoak eskaintzen ditu Travel For All bidaia-agentziak abian jarritako \u2018Bizkaia For All\u2019 ekimenak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div class=\"contenido contenido_view\">Turismoa goraka doan sektorea da; urtetik urtera, gero eta bisitari gehiago datoz gurera, hemengo kulturak eta gastronomiak erakarrita, bereziki. Desgaitasun fisikoa edota adimenekoa dutenek ere gure lurraldeak eskaintzen dituen turismo aukera paregabeez inolako arazorik eta trabarik gabe gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean, bai Bizkaian zein Gipuzkoan, bidaia-agentzia ezberdinek desgaituentzako beren-beregi abian jarritako ekimenei esker.<\/p>\n<p>Bizkaian, Travell For All bidaia-agentzia izan da turismo inklusiboa abian jarri duen aurrenekoa, Bizkaia For All proiektuari esker. Andr\u00e9s Gin\u00e9s agentziako arduradunak azaldu digunez, garai batean bidaia-hornitzaileek beraiek adosten zuten bidaiak edota txangoak irisgarriak ziren edo ez, erabiltzaileen iritzia jakin barik, eta horrek ez zuen bermatzen zerbitzua desgaituentzat egokia izango zenik. \u201cOrduan irisgarritasun eskaintza eta egitura profesionalizatu egin nahi izan genuen Bizkaian, eta orduan, hasiera-hasieratik erabiltzeei eskatu diegu iritzia eta partaidetza\u201d. Hala abiarazi zuten Bizkaia For All ekimena: desgaituek beraiek, erabiltzaileek alegia, bidaiak eta txangoak aukeratu eta ondoren, probatzen dute ekintza horiek desgaituentzat egokiak ote diren. \u201cEz genuen publi-erreportaje bat egin nahi, baizik eta, Bizkaia irisgarritasun-turismo aldetik nola zegoen aztertu eta ikustea\u201d, azaldu digu Andresek.<br \/>\n<strong><\/p>\n<p>Eguneroko errealitatea <\/strong><br \/>\nAndresek anekdota gisa kontatzen digu Bizkaia For All ekimena martxan jartzeko lanetan, Miguel Nonay gurpildun-aulkian dabilen abenturazale amorratua Bilboko jatetxe batera joan zela, eta hango jabeak behin eta berriz esan ziola jatetxeko komunak ikustera joan zedila, elbarrientzat egokituta zeudela. Miguelen harridurarako komuna txiki-txikia zen eta gurpildun-aulkiarekin ezin zen sartu. Andr\u00e9s Ginesek azpimarratu du desgaituek horrelako egoerak egunero bizi dituztela, eta horregatik, ezinbestekoa dela desgaituek beraiek programa egin eta zein iritzi duten jakitea.<\/p>\n<p>Bizkaia For All ekimenak lau multzo nagusitan bildu ditu desgaitasunak: itsuak, gorrak, desgaitasun fisikoa dutenak eta adimen desgaitasuna dutenak. \u201cSailkapen hori eginda, desgaitasun horietako bakoitza duen pertsonekin hartu-emanetan jarri ginen; banan-banan beraiekin bildu ginen, eta desgaitasunik ez balute zer egingo luketen galdetu genien\u201d, azaldu digu Andr\u00e9s Gin\u00e9s ekimenaren bultzatzaileak. \u201cBizkaia bertako jendearekin eta kanpokoekin (Aragoi, Asturias, Kantabria) probatu genituen programak, batez ere, kanpoko bisitariek duten ikuspuntutik, desgaituentzat baliagarriak ziren edo ez jakiteko.<\/p>\n<p>Hortaz, Kantabriatik Down sindromea duten bi neska etorri ziren, bi begiralerekin, eta asteburua Bilbon igaro zuten. Bizkaiko Euskal Gorrak elkarteko koordinatzaileak eta haren bikoteak ere probatu zuten ekimena. Miguel Nonay, blogari ezaguna, eta mugikortasun mugatuaren munduan erreferentziazko gizona, lagun batekin etorri zen, eta kamera lepoan hartuta, astebete egin zuten gure artean. Itsuak Bizkaian barrena egin zuen ibilbidea; benetan irisgarria zen ziurtatzeko, bakar-bakarrik egin nahi izan zuen. \u201cBeraiek eginiko ekarpenak eta guk leku bakoitzari buruz geneukan informazioa uztartu genituen, eta desgaituen talde bakoitzarentzako erakargarri izan zitekeen programa bana prestatu genuen\u201d, gaineratu du Ginesek.<\/p>\n<p>Bilbo hiria, eta bertako Guggenheim Museoa ezagutzeaz gain, Bizkaia For All ekimeneko programei esker, bisitariak egun batez artzain bihurtu daitezke, pintura tailerretan parte hartu dezakete, Urdaibaiko Biosfera Erreserban barrena murgildu daitezke, eta ausartenek, eta mendia maite dutenek, Urkiola inguruetara hurbildu eta Saibigain mendira igotzeko aukera dute.<\/p>\n<p>Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta, desgaitasun-talde bakoitzeko programa asteburu bakar batean egiteko asmoz komertzializatu dute, baina erabiltzailearen gustu eta beharretara egokitzeko ez dago inolako arazorik.<\/p>\n<p>Proiektuari ordu asko eskaini dizkiotela esan digu Andr\u00e9s Ginesek: \u201cHala eta guztiz ere, gehien harritu nauena zera da: mundu guztiak (erabiltzaileak, erakunde publikoak, Europako erakundeak) esker onez hartu dutela, proiektu berritzailea delako. Eta funtsean, proiektuak duen berritasun bakarra, erabiltzaileak entzun izana da, eta entzute hori berritzailea izatea harrigarria da\u201d.<br \/>\nGipuzkoaren kasuan, Bask For All bidaia-agentzia ere lehenengo urratsak egiten hasi da. Erresuma Batutik gurera etorritako zenbait blogarik, Gipuzkoako txokoak bisitatu dituzte, lurraldeak desgaituei begira eskaini ditzakeen aukerak aztertzeko.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaztezulo \/ 2016-06 \/ 580 hitz Orain arte zegoen hutsunea bete nahian, desgaituek beraiek prestatu eta probatutako bidaia eta txangoak eskaintzen ditu Travel For All bidaia-agentziak abian jarritako \u2018Bizkaia For All\u2019 ekimenak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5497,5493,5622,65,5496],"tags":[7388,7387,7391,7390,7389],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13365"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13365"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13365\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13366,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13365\/revisions\/13366"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13365"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13365"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13365"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}