{"id":13379,"date":"2016-06-16T07:04:49","date_gmt":"2016-06-16T07:04:49","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13379"},"modified":"2016-06-16T07:04:49","modified_gmt":"2016-06-16T07:04:49","slug":"galtzaileez-eta-irabazleez-harago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/galtzaileez-eta-irabazleez-harago\/","title":{"rendered":"Galtzaileez eta irabazleez harago"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2027\/039\/001\/2016-06-16\/galtzaileez_eta_irabazleez_harago.htm\" target=\"_blank\">Edu Lartzanguren \/ 2016-06-16 \/ 563 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Munduko bideo joko eta entretenimendu elektronikoaren erakustazokarik handiena egiten ari dira Los Angelesen. Konpainia handiek gailuak eta jokoak aurkeztu dituzte, baina lekua egon da estudio txiki independenteentzat ere.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">E<\/span>rrealitate birtualeko betaurrekoak buruan, <em>Naughty America<\/em> bideo erotikoen zerbitzuaren txokoan dago gizon bat, berak bakarrik ikusten duen horretan murgilduta. Nork mugitzen du diru gehiago urtean pornografiaren, zinemaren ala bideo jokoen industriak? Gero eta zailagoa da galdera erantzutea, gero eta nahastuago baitaude negozioak. Ez da kasualitatea bideo jokoen industriako profesionalak elkartzeko planetako feriarik handiena Los Angelesen egitea. Asteartean hasi zen, eta gaur amaituko da E3 entretenimendu elektronikoaren erakusketa. Berrikuntzak aurkezteko eta datozen hilabeteetako promesak plazaratzeko erabili dute, urtero bezala, konpainia handiek eta independenteek.<\/p>\n<p>Lehia estua dago milaka milioiko merkatuan, eta jendea berehala hasi da galdetzen aurtengo E3 erakustazokan nor izan den irabazlea eta nor galtzailea. Game Erauntsia bideo jokoen euskal komunitateko Iker Ibargurenek argi du: \u00abGaltzaile bat izan bada, Nintendo izan daitekeela ondoriozta daiteke, bi joko erakutsi baititu soilik\u00bb. <em>The Legend of Zelda; Breath of the Wild<\/em> eta<em>Pokemon Sun \/ Moon<\/em> horiekin ez ditu zaleak asebete Kyotoko (Japonia) etxeak. Microsoftek, berriz, ahalegin handia egin du: Xbox One S kontsola aurkeztu du, jatorrikoa baino txikiagoa eta bideoa 4k kalitatean erakuts dezakeena. Abuztuan jarriko dute salgai, merkeena 299 dolarrean (354 euro). Horrez gain, Project Scorpio gailua iragarri du datorren urtearen amaierarako. \u00abInoizko kontsolarik indartsuena izango da\u00bb, esan zuen Xboxen arduradun Phil Spencerrek Los Angelesen. Horrez gain, joko asko aurkeztu ditu Microsoftek, tartean, <em>Sea of Thieves<\/em> eta <em>Gears of War 4<\/em>.<\/p>\n<p>Halere, garaile nagusia Sony izan dela uste du Ibargurenek. Gailu bakarra iragarri du Tokioko konpainiak: PlayStation VR errealitate birtualeko kaskoa. Urrian merkaturatuko du, 399 dolarretik (354 euro) aurrera, eta 50 joko izango ditu prest urtea amaitzerako. Horrez gain, PlayStation 4rako joko ugari iragarri ditu Sonyk. <em>God of War<\/em> klasikoa berpiztuko du, askotan atzeraturiko <em>The Last Guardian<\/em> argitaratuko du azkenik eta Konami konpainia utzi duen Hideo Kojimaren <em>Death Stranding<\/em>jokoa erakutsi du. Erakutsi bai, baina Hollywooden estiloan, jokoaren trailer baten bidez, ez jokoaren barruko irudiekin. \u00abAurtengo E3 jaialdiak espero zena baino gutxiago erakutsi du\u00bb, esan du Ibargurenek.<\/p>\n<p>Irabazle eta galtzaile eskemetatik urrundu da, ordea, Iban Lantxo; Ibargurenen kidea da Game Erantsia komunitatean. \u00abEnpresa bakoitzak bere estrategia du, eta guztiek ez dute zertan liga berean jokatu\u00bb. Nintendoren kasua horren adibide gisa jarri du. \u00abSoilik epe luzerako salmentek eta merkatu kuotek adieraziko digute benetan plangintza ona edo txarra izan duten\u00bb. Lantxok ez du argi ikusten Sonyk PlayStation VR errealitate birtualerako kaskoen alde eginiko apustua: \u00abGarestiegia da &#8216;periferiko&#8217; baterako\u00bb. Horrez gain, arriskua dute boladaz pasatzeko, mugimendu bidez kontrolatutako jokoak \u2014Wii, Kinect&#8230;\u2014 eta hiru dimentsioko irudiak bezala. Edonola ere, errealitate birtualak arrakasta izanez gero, \u00abjokatzeko modu berriak eta epe luzerako interesgarriak\u00bb ekarriko dituelakoan dago.<\/p>\n<p><strong>Xbox beti atzetik?<\/strong><\/p>\n<p>E3 erakustazokak beste behin erakutsi du Sonyren PlayStation prest dagoela datozen hilabeteetan Sonyren Xbox sistemaren oso aurretik joaten jarraitzeko. Kondenaturik daude betirako Sonyren atzetik joaten?<\/p>\n<p>Ibargurenen arabera, Microsoftek \u00aboso ideia interesgarriak\u00bb aurkeztu ditu azokan, eta \u00abbide propioa eraikitzen\u00bb ari da. Munduan saltzen den Xbox bakoitzeko, bi PlayStation saltzen dira. Horregatik, Microsoftek Xbox marka indartzen saiatzen ari da, besteak beste, E3an iragarritako bi kontsola berriekin.<\/p>\n<p>Baina erraldoien lehiaz harago, hedabideen izenburuak okupatzen ez dituzten bideo joko independenteen mundua dago. Estudio independenteek \u00abinoiz baino indartsuago\u00bb daudela uste du Lantxok. Gaur amaituko den E3 erakustazokan joko independente asko aurkeztu dira. <em>We Happy Few<\/em> eta <em>Cuphead<\/em>aipatu ditu jokozaleak. <em>The Culling<\/em> goraipatu dute azokako bisitariek. Bizirik irauteko jokoa da, estudio independenteen jarduera bezala, bideo jokoen mundu gogorrean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edu Lartzanguren \/ 2016-06-16 \/ 563 hitz Munduko bideo joko eta entretenimendu elektronikoaren erakustazokarik handiena egiten ari dira Los Angelesen. Konpainia handiek gailuak eta jokoak aurkeztu dituzte, baina lekua egon da estudio txiki independenteentzat ere.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,65],"tags":[130,5337,3834,7405,7404,7403,7402],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13379"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13379"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13379\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13380,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13379\/revisions\/13380"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13379"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13379"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13379"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}