{"id":13381,"date":"2016-06-16T07:30:31","date_gmt":"2016-06-16T07:30:31","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13381"},"modified":"2016-06-16T07:30:31","modified_gmt":"2016-06-16T07:30:31","slug":"iruneko-eskailera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/iruneko-eskailera\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1eko eskailera"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1955\/023\/001\/2016-06-16\/iruneko_eskailera.htm\" target=\"_blank\">Patxi Zabaleta \/ 2016-06-16 \/ 356 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">A<\/span>tzo, ekainak 14, egun berezia izan zen Iru\u00f1eko euskaldungoarentzat eta hiri osoarentzat epaitegian bi euskarazko haur-eskolei atea ireki zaielako. Egia esan, harritzekoa ez ezik, iraingarria izango zen besterik gertatu izan balitz.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>1979an jarri ziren Iru\u00f1ean udalaren lehendabiziko zortzi haur-eskolak eta haietatik bi euskaraz. Geroztik haur-eskolak ugaritzen joan dira, baina nahiz eta euskarazko eskari handia izan, -ehunka gurasoena- udalak entzungor egin du orain arte. Orain azkenean bi haur-eskola gehiago euskaraz jartzea erabaki delarik eratu eta organizatu zen kontrako jarrera laguntza, bitarteko, oihartzun mediatiko esanguratsuekin.<\/p>\n<p>Antolatu diren haur-eskolak ez dira nahikoak; eskariari erantzuteko; gehiago behar dira eta itxaro dezagun erantzun hori emateko aukerak izango direla datozen urteetan.<\/p>\n<p>Baina zergatik <em>Iru\u00f1eko eskailera<\/em>? Iru\u00f1ean izen hori ematen zaio Sanferminetarako bidean, urteko zazpi lehen hilabeteetako egun bana hartuz -urtarrilaren bat, otsailaren bia eta abar\u2014 kantatu ohi den lelo ezagunetik hartutako kalendarioari. Izan ere, denbora guztia jaiaren inguruan antolatu behar balitz bezala baitira kantu hori aurretik eta jaien bukaeran <em>Gizajoa ni<\/em> eta <em>jada gutxiago falta da<\/em> abestiekin bukatuz. Jakina den bezala eskaileraren kantua euskarazko eguberri-kanta bat besterik ez da, letra aldatuta, <em>Olentzero buru handia<\/em>&#8230;<\/p>\n<p>Baina halere, zeren lotura dauka delako eskailerako kantuak haur-eskolen arazo eta lehiarekin? Haur-eskolak ez dira soilik euskararen sustapenari dagozkion egiturak, baizik eta bereziki hiritar duin batzuei \u2014urte erditik hiru urterakoak badira ere- eman beharreko zerbitzua, baina euskararen etorkizuna etorkizuneko hiritar horien eskuetan egonen dela badakigu denok eta horrek aldapa gora igo beharraren irudia eta itxura du; eskailera batena alegia. Euskal gatazka Nafarroako dema da eta hori Iru\u00f1ean jokatzen da bereziki&#8230;<\/p>\n<p>Mundua Sanferminetan bukatzen delako esaera bada gurean eta egun hauetan Osasuna gora eta Osasuna behera eta hauteskundeen zalaparta eta inon diren beste gatazka eta arazoen eraginek estututa gabiltzalarik, ongi baino hobeki datorkigu berri onak noizbehinka badirela gogoratzea eta Euskal Herri osoko jaiez oroitzea, bizipozari tokia egiteko besterik ez bada ere.<\/p>\n<p><em>Iru\u00f1eko eskailera<\/em> delakoaren letra konposatu zuena Ignazio Baleztena Azkarate izan zen, (a) Tiburtzio de Okabio, (a) <em>Premin de Iru\u00f1a<\/em> eta bigarren pseudonimo horrekin Iru\u00f1ean kalea daukana, alajaina.<\/p>\n<p>Liburu bat idatzi zuen, <em>Navarrer\u00edas<\/em>, baina milaka artikulu eta lan motz eta askotan erabili ohi zuen esaldia da, \u00abaurkikuntzaren bat egiten duzunean, argitara ezazu akats nimi\u00f1o batekin, kopiatuko dizutenen arrastoa jarraitu ahal izateko\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Patxi Zabaleta \/ 2016-06-16 \/ 356 hitz Atzo, ekainak 14, egun berezia izan zen Iru\u00f1eko euskaldungoarentzat eta hiri osoarentzat epaitegian bi euskarazko haur-eskolei atea ireki zaielako. Egia esan, harritzekoa ez ezik, iraingarria izango zen besterik gertatu izan balitz.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5493,65,34,38,5512,8],"tags":[7406,2511,1968],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13381"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13381"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13381\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13382,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13381\/revisions\/13382"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}