{"id":13387,"date":"2016-06-17T07:46:48","date_gmt":"2016-06-17T07:46:48","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13387"},"modified":"2016-06-17T07:46:48","modified_gmt":"2016-06-17T07:46:48","slug":"dantza-garaikidea-gorputz-adimentsuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/06\/dantza-garaikidea-gorputz-adimentsuak\/","title":{"rendered":"Dantza garaikidea: Gorputz adimentsuak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/ainhoa-mariezkurrena\/2016\/06\/16\/dantza-garaikidea-gorputz-adimentsuak\/\" target=\"_blank\">Ainhoa Mariezkurrena \/ 2016-06-16 \/ 374 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Gaitasun ezkutuak eta ezkutatutako gaitasunak. <a href=\"http:\/\/www.hikhasi.eus\/artikulua\/598\">Adimen<\/a> logiko-matematikoaz gain, beste zazpi mota daudela dio Howard Gardner psikologo eta irakasle estatubatuarrak, adimen korporala tarteko.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Koordinazioa, malgutasuna, oreka, abiadura, intuizioa, abilezia, indarra, malgutasuna, kontzentrazioa, musika, gorputz eta buruaren arteko konexioa eta sormena garatzen ditu adimen korporalak. Dantza garaikideak biltzen dituen ezaugarri berberak, hain justu.<span id=\"more-217\"><\/span><\/p>\n<p>Down sindromea duen Haizea ilobaren jaiotzak bultzatu zuen Isabel Verdini dantzaria, hura bezalakoak protagonista dituen konpainia sortzera: <a href=\"http:\/\/verdini.org\/?lang=eu\">Verdini Dantza Taldea<\/a>. Gaitasun \u201cezkutuak\u201d garatzeko aukera eman eta mugak ezabatzea dute helburu, hala nola, autoestimua hobetu eta jendartean integratzen laguntzea.<\/p>\n<p><em>\u201cTeloi gorria hartuta berarein ametsen marko. Emandako urrats bakoitza salto handi bat delako\u201d<\/em>. <a href=\"http:\/\/www.bertsoa.eus\/eu\/bertsoa-txapelketa.asp?id_evento=31&amp;id=3942\">Be\u00f1at Gaztelumendik, adimen urritasuna gai hartuta, 2013an BECen abestu zuen bertso sortatik.<\/a><\/p>\n<p>Nekane Prieto eta Nerea Astarbe dantzariek ez dute dudarik egin: artistak dira eta artearekiko gaitasuna dute. Txalo eta lausenguak jasotzen dituztela ere kontatu digute: \u201cBeti esaten didate oso ongi dantzatzen dudala. Aurrekoan loreak eman zizkiguten\u201d, dio Astarbek. Jendea ezagutu eta lagun berriak egiteko aukera izan dela adierazi dute, denbora baitaramate elkarrekin dantzan: \u201cAsko gara taldean. Ni 15 urterekin hasi nintzen eta 23 ditut\u201d, esan du Astarbek. \u201cNik 33 dauzkat eta hamar urte daramatzat\u201d, dio Prietok. Bakarka baino, taldean dantzatzea nahiago dutela gaineratu dute, denek batera \u201cindar handiagoa\u201d dutelako.<\/p>\n<p>Dantza garaikidea sentimendu eta emozioen espresioan oinarrituta dago eta hori transmititu ziguten dantzan ikusi genituenean: lan egiteko jarrera eta borondatea, gogoa eta sentimendua. Gardnerren arabera, beste adimen mota bat ere garatzen dute, gainera: adimen musikala. Panderoa ere jotzen duela kontatu digu Astarbek. Aukeratutako musika eta letrek emozioak azaleratzen laguntzen diete: \u201dNi oso erromantikoa naiz\u201d, batak. \u201cNi dantzan zoriontsua naiz\u201d, besteak.<\/p>\n<p><em>\u201cJoan dira oholtza gainera. Alturara, antzokira. Eta lehenbiziko aldiz parez pare jarri dira\u201d.<\/em>\u00a0Gaztelumendi<\/p>\n<p>Baina, dantza ez da mugimendua eta sentimendua soilik. Ariketa fisiko honek lanketa behar duela kontatu digute. Horretarako, beroketak egiten dituzte astelehen eta larunbatero. Halaber, kalitate tekniko zein artistikoa lantzeko, \u201cmodu serio, zorrotz eta konstantean\u201d egin hehar da lan. \u201cKorrika pixka bat egiten dugu, ondoren lurrean eseri eta luzaketak egiten ditugu: hankak zabaldu, burua belaunetaraino makurtu, abdominalak egin\u2026\u201d, adierazi digute dantzariek hitz eta keinuz. \u201cNekatzen gara, baina merezi du.<\/p>\n<p><em>\u201cDenengana heltzen dira artearen ahalmenak. Urritasuna dauka hau ulertu ezin duenak\u201d.<\/em>\u00a0Gaztelumendi.<\/p>\n<p><strong>Hilaren 19an Donostiako Boulevardean Metodo Verdini ikuskizuna eskainiko dute, 17:30ean. Abenduaren 3an, Aniztasun Funtzionalaren Egunean, Donostiako Victoria Eugenian aurkeztuko dute proiektu berria.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Mariezkurrena \/ 2016-06-16 \/ 374 hitz Gaitasun ezkutuak eta ezkutatutako gaitasunak. Adimen logiko-matematikoaz gain, beste zazpi mota daudela dio Howard Gardner psikologo eta irakasle estatubatuarrak, adimen korporala tarteko.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5514,5716,5497,5493,75],"tags":[7415,7421,7420,7416,7418,7419,7417],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13387"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13387"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13387\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13388,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13387\/revisions\/13388"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13387"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13387"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13387"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}