{"id":13453,"date":"2016-09-07T07:14:16","date_gmt":"2016-09-07T07:14:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13453"},"modified":"2016-09-07T07:14:16","modified_gmt":"2016-09-07T07:14:16","slug":"himen-nazionala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/09\/himen-nazionala\/","title":{"rendered":"Himen nazionala"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1777\/014\/002\/2016-09-07\/himen_nazionala.htm\" target=\"_blank\">Miren Amuriza \/ 2016-09-07 \/ 174 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">O<\/span>perazio kirurgikoetan ugarienetakoa ei da gaur egun himenoplastia, baginaren kanpoaldea inguratzen duen mintza berregitea. Himenak neskatilen genitalak babesten ditu nerabezaroan antigorputzak sortzen hasten diren arte. Orduan funtzioa galtzen du eta berez desegiten da, baita bestelako kontaktu eta praktika fisikoen eraginez ere (ez nahitaez koitoagatik). Paziente gehienak birjintasunak balio erantsia duen komunitateetakoak izan arren, ijitoak eta musulmanak kasu, geroz eta gehiago omen fetitxe sexualengatik edo bikotekideei \u00abopari\u00bb hori egiteagatik operatzen direnak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Greziar mitologian ezkontzak bedeinkatzen zituen jainkoa zen Himen eta kantatu egiten zioten zeremonietan; hortixe ei datoz \u00abhimen\u00bb eta \u00abhimno\u00bb terminoak. Besterik da kantagai gurean: Viktoria Eugenian eman berri dute Katalina de Erauso militarrari buruzko pastorala. XVII. mendean Donostiako komentu batetik ihes egin, trabestitu eta Ameriketara joan zen armada espainiarrarekin. Handik bueltan, emakumea zela aitortu eta gizon itxuran bizitzeko baimena eskatu zion Aita Santuari. Pontifizeak, lehenik, birjina ote zen argitzeko agindu. Hona antzezpenean Erausoren erantzuna islatu zuen ahapaldia: \u00abGizon bati ez deioz\u00fce\/ galtatzen denez birjina\/ Gizon emazteen arteko\/ Injustizia bat haboro da\u00bb. Agian noizbait idatziko dute hauxe izan zela gure himen nazionala, barka, himno.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Miren Amuriza \/ 2016-09-07 \/ 174 hitz Operazio kirurgikoetan ugarienetakoa ei da gaur egun himenoplastia, baginaren kanpoaldea inguratzen duen mintza berregitea. Himenak neskatilen genitalak babesten ditu nerabezaroan antigorputzak sortzen hasten diren arte. Orduan funtzioa galtzen du eta berez desegiten da, &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/09\/himen-nazionala\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,5718,7,5505,5497,5493,5512,8],"tags":[7460,4302,2244,7461],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13453"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13453"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13453\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13454,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13453\/revisions\/13454"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13453"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13453"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13453"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}