{"id":13464,"date":"2016-09-09T08:01:17","date_gmt":"2016-09-09T08:01:17","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13464"},"modified":"2016-09-09T08:01:30","modified_gmt":"2016-09-09T08:01:30","slug":"errebalidekin-ere-sarbide-ereduari-eutsi-egingo-diote-ehuk-eta-nupek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/09\/errebalidekin-ere-sarbide-ereduari-eutsi-egingo-diote-ehuk-eta-nupek\/","title":{"rendered":"Errebalidekin ere, sarbide ereduari eutsi egingo diote EHUk eta NUPek"},"content":{"rendered":"<div class=\"sarrera laburtua\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1851\/011\/001\/2016-09-09\/errebalidekin_ere_sarbide_ereduari_eutsi_egingo_diote_ehuk_eta_nupek.htm\" target=\"_blank\">G.Goikoetxea \/ 2016-09-09 \/407 hitz<\/a><\/div>\n<div class=\"sarrera laburtua\"><\/div>\n<div id=\"tituGoiburu\" class=\"sarrera laburtua\"><em>Ikasleen sarbidean aldaketa handirik ez dute egingo bi unibertsitate publikoek. Ikasleek 14 puntu arte lortu ahalko dituzte sarbiderako<\/em><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p>Ikasturtea hasi ahala, pixkanaka ari da argitzen zer gertatuko den unibertsitateko sarbidearekin. Oraingo ereduaren antzekoarekin jarraituko dutela jakinarazi dute EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eta NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak. G9 unibertsitate elkarteko kide dira Hego Euskal Herriko bi unibertsitate publikoak, eta erabaki hori hartu dute: \u00abOro har, sarbide prozesuak jarraitutasuna izango du aurreko sistemarekin\u00bb. Unibertsitate bakoitzak ez du bere sarbide azterketa egingo: \u00abProba bakarra izango da, autonomia erkidego bakoitzak antolatuko duena\u00bb. Finean, beraz, lasaitasun mezua hedatu nahi izan dute unibertsitateek, ezegonkortasun giro honetan.<\/p>\n<p>Espainiako Gobernuak uztail amaieran argitaratu zuen errebalidak egiteko dekretua, baina ez dago zehaztasunik oraingoz. Azaro arteko epea du ministerioak probaren xehetasunak ezartzeko.<\/p>\n<p>Erkidegoen bizkar geratuko da proba egitearen ardura, baina. Airean daude haiek ere. Nafarroako Gobernuak \u00absegurtasun juridikoa\u00bb aipatu du; alegia, legez ezarria badago errebalida egin behar dela, egin egin beharko duela. Ez du asmo hori agertu orain arte Eusko Jaurlaritzak: errebalida ez, selektibitatea izango dela iragarria du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Izatez, errebalida edo selektibitatea, funtzio bera du aurtengo ikasturtean: unibertsitaterako sarbide nota zehaztea. Datorren urtetik aurrera, Batxilergoko titulua lortzeko nahitaezkoa izango da errebalida pasatzea.<\/p>\n<p><strong>Selektibitatearen antzekoa<\/strong><\/p>\n<p>Bi gobernuek adierazi dute beren esparruko unibertsitate publikoarekin hitz egiten ari direla sarbidea zehazteko. Asmoa da oraingo selektibitatearen antzeko proba izatea. Horrekin, ikasleek modua lukete azterketa prestatzeko, nolakoa den jakinda. Proba eredua Madrilek jarri behar du, hala ere.<\/p>\n<p>Proba nolakoa izango den jakin ez arren, ziurtasun bat jarri dute mahai gainean EHUk eta NUPek: orain arteko sistemari eutsiko diote, eta ikasleek hamalau puntu arteko eskala batean lortuko dute unibertsitatean sartzeko puntuazioa. Orain arteko sistema hau da: Batxilergoko notak puntuen %60 egiten ditu, eta selektibitateak, %40. Hori, hamar puntuko gehienezkoan. Hori osatzeko aukera dute ikasleek, proba espezifikoekin: beste lau puntu.<\/p>\n<p>Ministerioak ez du argitu nolakoa izango den errebaliden puntuazio sistema, baina bi unibertsitate publikoek aurreratu dute hamalau puntuen ereduari eutsiko diotela. Batetik, ziurra da orain arteko %60-40 sistemarekin segituko dutela errebalidak jarrita ere \u2014hori dio LOMCEk\u2014; bestetik, EHUk eta NUPek erabaki dute lau puntu osagarriak ematen jarraituko dutela ikasgai espezifikoen bidez. Zer karrera ikasi nahi den, puntu gehiago edo gutxiago balio dute ikasgai batzuek edo besteek. Ikasgai berrietara egokituko dute puntuazioak zehazteko taula hori. Horrenbestez, selektibitatea edo errebalida egin, sarbideko eredua berbera izango da unibertsitatean.<\/p>\n<p>G9 taldean hartu dute erabaki hori, tartean EHU eta NUP direla. Gaia CRUE errektoreen elkartera eramango dute. Hor daude Hego Euskal Herriko beste hiru unibertsitateak: Nafarroakoa (Opusena), Deustukoa eta Mondragon.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>G.Goikoetxea \/ 2016-09-09 \/407 hitz Ikasleen sarbidean aldaketa handirik ez dute egingo bi unibertsitate publikoek. Ikasleek 14 puntu arte lortu ahalko dituzte sarbiderako<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,34,5496],"tags":[1752,7472,5535,5387,36,4852],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13464"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13464"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13464\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13466,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13464\/revisions\/13466"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13464"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13464"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13464"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}