{"id":13526,"date":"2016-09-27T08:09:18","date_gmt":"2016-09-27T08:09:18","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13526"},"modified":"2016-09-27T08:09:18","modified_gmt":"2016-09-27T08:09:18","slug":"hemen-bai-eta-han-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/09\/hemen-bai-eta-han-ez\/","title":{"rendered":"Hemen bai eta han ez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.eus\/mundua\/hemen-bai-eta-han-ez\/\" target=\"_blank\">Zuhaitz Ordoki \/ 2016-09-24 \/ 330 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Askotan errepikatzen den gaia da, badu morboa, badu desitxuratzea, eta badu demagogia. Beti dago kasuren bat, beti entzuten dugu albistegietan \u201ceztabaida berriz ere azaleratu da\u201d, ez da modaz pasatzen. Emakume musulmanak eskolara zapia jarrita joan daitezke, bai edo ez?<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Eskuinak horrelako gaiak asko ustiatzen ditu, olagarroak bezala tinta apur bat astindu eta beste afera batzuk estaltzeko. Ene uste apalean, bakoitzak egin dezala nahi duena. Gurutze handi bat lepotik zintzilik eramatea norberaren afera da, edo islamiarrek zapia edo bizarra, edo juduek txapeltxoa edo txirikordak, niri bost. Beste batzuk Angela Davis, Periko Solabarria edo preso politikoen kamiseta bat janzten dute harro, nik bezala; bat edo bestek Espainiako selekzioko kamiseta, eta horrek nire sentsibilitateari eragiten dio, nik bereari eragingo diodan bezala, baina beno, zer egingo diogu ba.<\/p>\n<p>Zalantza handia sortzen didan kontua da ea zergatik nahasten dituen hainbeste bazterrak emakumeen zapiak eta ez gizonen bizarrak (bizarra ateratzen zaien adinetik aitzin, bistan dena); agian gaur egun zaila delako ortodoxo bat eta <em>hipster<\/em> bat ezberdintzea, batek daki.<\/p>\n<p>Ez ditut gurutzeak, zapiak eta judu txapelak ikusi nahi zentro publikoetan, ez dudalako jainkoan sinesten; erlijio guztiek \u201cmaitasuna\u201d babestu, baina ondoren kontrolerako erabiltzen direlako. Horregatik, hain zuzen ere, ez zait estrategia egokia iruditzen debekua. Konbentzitu eta kondizioak sortu behar dira fededunek\u00a0muzin egin dezaten, eta berriak ez daitezen sor. Eskola laikoa askatasunerako eta ideien trukaketarako\u00a0zelaia izan behar da, eztabaidatzeko ohitura irabazi behar dugu bertan, eta argudioen bitartez hika-mikak irabazteko joera garatu, ez builaren edo danbatekoaren bitartez.<\/p>\n<p>Askotan entzuten ditut marokoarrak, israeldarrak, turkiarrak\u2026 adierazpen askatasunaren, berdintasunaren eta beste kontzeptu pilo baten banderak bere egiten; eta ez daukat zalantzarik kasu askotan horrela sentitzen dutenik. Baina ez ditut ikusten adierazpen askatasunak beren jatorrizko herrietan\u00a0bizi duen egoera salatzen, haiek alde egiteko hautua hartzeko arrazoiak nabarmentzen, eta oraindik gutxiago hara itzultzen direnean berdintasun eta askatasunaren alde borroka egiten. Askok musu ematen diote emigratzera behartu zieten erregeari, eta israeldar\u00a0ugarik lehendakariari, eta turkiar\u00a0askok diktadoreari.<\/p>\n<p>Koherentziak beren jatorrizko herrietan eskubide berberak eskatzea dakar, baina gehienetan ez da horrela. Hots, hemen bai eta han ez.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuhaitz Ordoki \/ 2016-09-24 \/ 330 hitz Askotan errepikatzen den gaia da, badu morboa, badu desitxuratzea, eta badu demagogia. Beti dago kasuren bat, beti entzuten dugu albistegietan \u201ceztabaida berriz ere azaleratu da\u201d, ez da modaz pasatzen. Emakume musulmanak eskolara zapia &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/09\/hemen-bai-eta-han-ez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5717,5497,5493,5512,8,5625],"tags":[4241,7526,7527,7175],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13526"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13526"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13526\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13527,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13526\/revisions\/13527"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13526"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13526"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13526"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}