{"id":13568,"date":"2016-10-10T11:08:08","date_gmt":"2016-10-10T11:08:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13568"},"modified":"2016-10-10T11:08:08","modified_gmt":"2016-10-10T11:08:08","slug":"hizkera-sexista-noiz-darabilgun-jabetzeko-eta-hori-saihesteko-tresna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/hizkera-sexista-noiz-darabilgun-jabetzeko-eta-hori-saihesteko-tresna\/","title":{"rendered":"Hizkera sexista noiz darabilgun jabetzeko eta hori saihesteko tresna"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2016\/10\/10\/hizkera-sexista-noiz-darabilgun-jabetzeko-eta-hori-saihesteko-tresna\/\" target=\"_blank\">Mikel Garcia Idiakez \/ 2016-10-10 \/ 244 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>\u201cAndaluziar bat eta haren emaztea ezagutu nituen\u201d, \u201cArzallus eta Maialen ikusi ditut\u201d, \u201cneska batek bezala egiten duzu negar\u201d\u2026 Komunikazio sexista darabilzu eta konturatu ere ez zara egin? Horri aurre egiteko gida atera berri du Steilasek.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Euskarak genero-markarik ez duela eta ez dela beste hizkuntza batzuk bezain sexista esan ohi da, baina bada zer hobetu. Bereziki irakasleei eta hezkuntza munduari zuzenduta, komunikazio inklusiborako gomendioak <a href=\"http:\/\/steilas.eus\/files\/2016\/10\/161004-Gida_KomunikazioInklusibo_EUS.pdf\" target=\"_blank\">bildu ditu<\/a> Amaia Zubieta Steilas sindikatuko kideak, aurretik egin diren lanak aintzat hartuz (azpimarragarriena, Amelia Barqu\u00ednen <em>Euskararen erabilera ez sexista<\/em>).<\/p>\n<p><strong>Adin berarekin, bata gizona da, bestea neska<\/strong><\/p>\n<p>Hainbat hitz, esaldi eta formula diskriminatzaileak direla konturatzearekin, bidearen erdia egina izango dugu. Adibide ugari ematen ditu gidak: gizonak abizenez izendatzea eta emakumeak izenez; ia beti gizonezkoa aurretik jartzea (\u201cseme-alabak, anai-arrebak, senar-emaztea, aiton-amona\u2026\u201d, erabilera txandakatzea proposatzen du egileak); emakumea bigarren mailako agertzea (norbaiten ama, emaztea, arreba\u2026 izatea); adin bera izanik ere, bata \u2018gizon\u2019 izendatzea eta bestea \u2018neska&#8217;; \u201cahuntza, atsoa eta emakumea, teman ez ditu inork irabaziko\u201d edo \u201calaba bakarra, etxean gerra\u201d moduko esaera zaharrak baliatzea; emakumeez ari garenean edo emakumeei zuzentzen gatzaizkienean \u201cpolita, liraina, apala, delikatua, sentibera\u201d adjektiboak nagusitzea eta gizonen kasuan \u201csendoa, indartsua, ausarta, bortitza\u201d gisakoak\u2026<\/p>\n<p><strong>Historiako liburuetan, adi!<\/strong><\/p>\n<p>Historiako klaseetan ere, kontuz ibili: \u201cFrantziako iraultzaren ondorioz sufragio unibertsala ezarri zen\u201d edo \u201catenastarrek bozketaren bidez aukeratzen zituzten ordezkoak\u201d esatea\/ikastea, adibidez, ez da egia, emakumeek ez baitzuten boto eskubiderik ez kasu batean, ez bestean.<\/p>\n<p>Hartu-emanean darabilgun tonua, intonazioa, elkarrekintza, jarrera eta irudi bidezko komunikazioa ere aipatzen ditu gidak, hitzetatik harago eman baitaiteke diskriminazioa komunikatzerakoan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Garcia Idiakez \/ 2016-10-10 \/ 244 hitz \u201cAndaluziar bat eta haren emaztea ezagutu nituen\u201d, \u201cArzallus eta Maialen ikusi ditut\u201d, \u201cneska batek bezala egiten duzu negar\u201d\u2026 Komunikazio sexista darabilzu eta konturatu ere ez zara egin? Horri aurre egiteko gida atera &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/hizkera-sexista-noiz-darabilgun-jabetzeko-eta-hori-saihesteko-tresna\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5505,5717,5497,5493,34,38,5512,5496],"tags":[5658,7569,3744,5642,7568,5528],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13568"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13568"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13568\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13569,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13568\/revisions\/13569"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13568"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13568"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13568"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}