{"id":13572,"date":"2016-10-13T07:20:23","date_gmt":"2016-10-13T07:20:23","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13572"},"modified":"2016-10-13T07:20:23","modified_gmt":"2016-10-13T07:20:23","slug":"kamerak-ikastetxeetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/kamerak-ikastetxeetan\/","title":{"rendered":"Kamerak ikastetxeetan?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2016\/10\/11\/kamerak-ikastetxeetan\/\" target=\"_blank\">Mikel Garcia Idiakez \/ 2016-10-11 \/ 312 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Bullying edo eskola-jazarpen kasu batzuetan, \u201cikastetxean kamerak ezartzea beharrezkoa\u201d dela adierazi dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Vocento taldeari, \u201ckasu batzuk lekukorik gabe ematen direlako. Bitartekoak jartzea beharrezkoa da, beti ere hirugarren pertsonen eskubideak errespetatuz\u201d.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Ertzaintzak hamar hilabetez ikerturiko kasu bat, <a href=\"http:\/\/www.elcorreo.com\/bizkaia\/201610\/10\/acuchillare-vere-como-desangras-20161009191836.html\" target=\"_blank\"><em>El Correo<\/em>k argitaraturikoa<\/a>, hartu du adibide fiskal nagusiak, kameren laguntzaz atzeman ahal izan zutelako ikasle erasotzailea. Gehienetan, ordea, lekukoen aurrean ematen dira bullying kasuak.<\/p>\n<p><strong>Lekukoengan eragitea eta enpatia lantzea, gakoak<\/strong><\/p>\n<p>Horregatik, lekukoen garrantzia handia dela jakitun, lekukoak (alegia, ikasleak oro har) biktimaren alde jarriko diren defendatzaile aktibo bihurtzea da KiVa metodo finlandiarraren helburu nagusietakoa. Metodoan aditu Johanna Alanen-ek <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2494\/johanna-alanen-bullyingari-aurre-egiteko-kiva-programan-aditua\" target=\"_blank\">azaldu zigun moduan<\/a>, \u201chaurrekin eztabaidatzen dugu jazarpen egoeretan dauden rol ezberdinei buruz, erasotzaile zuzen ez diren ikusle eta lekukoek ere rol bat daukatelako; adibidez, inguruan barrez aritzen direnek erasotzailea indartzen dute, helarazten dioten mezua da egoera entretenigarria eta dibertigarria dela. Guk ikusarazi nahi diegu prozesu horretan bakoitzak rol bat betetzen duela, zeregin bat, eta denena dela gertatzen ari denaren ardura eta erantzukizuna; bestelako rol bat jokatu dezaketela ulertzen dute, taldearen presioari men egingo ez dion rola, eta jazarpena amaitzea ekar dezakeena\u201d.<\/p>\n<p>Enpatia lantzea ere funtsezkoa da, bai prebentzio lanerako, bai lekukoengan eragiteko: \u201cHarreman sanoak garatzeko oinarrizko kontzeptuak lantzen hasten gara ikasleekin: enpatia, errespetua, nola komunikatu emozioak, nola interaktuatu gainerakoekin\u2026 Hori da abiapuntua, eta ondoren hasten gara jazarpenaz hitz egiten\u201d. Bide horretan, eta haur eta gazteen artean eman daitezkeen harreman desorekatuak iraultzea helburu, ikasleen barruak mugitzeko, denetariko sentimenduak azaleratzeko eta elkarren arteko hartu-emanen eraginaz kontzientzia hartzeko <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2504\/haziak\" target=\"_blank\">proiektua dute<\/a> Oiartzungo Ikastolan.<\/p>\n<p><strong>Bullyinga, \u201custe duguna baino ohikoagoa\u201d<\/strong><\/p>\n<p>Juan Calparsorok gehitu du bullying kasuak \u201custe duguna baino ohikoagoak\u201d direla, baina garai batean baino gehiago salatzen direla: \u201cLehen, muturreko kasuak baino ez ziren iristen epaitegietara, eremu pribatuan edo lagunartean geratzen ziren, eta gaur egun ikastetxe eta instituzioek ulertu dute kasu hauek ikertu egin behar direla\u201d. Icebergaren puntan, delitu salaketak ditugu; 2015ean 47 kasu salatu zituzten Bizkaian eta 16 Gipuzkoan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Garcia Idiakez \/ 2016-10-11 \/ 312 hitz Bullying edo eskola-jazarpen kasu batzuetan, \u201cikastetxean kamerak ezartzea beharrezkoa\u201d dela adierazi dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Vocento taldeari, \u201ckasu batzuk lekukorik gabe ematen direlako. Bitartekoak jartzea beharrezkoa da, beti ere hirugarren &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/kamerak-ikastetxeetan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5514,5505,5716,5497,5493,65,34,5496],"tags":[7574,7577,7575,7576,5642],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13572"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13572"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13572\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13573,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13572\/revisions\/13573"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13572"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13572"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13572"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}