{"id":13595,"date":"2016-10-21T07:50:33","date_gmt":"2016-10-21T07:50:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13595"},"modified":"2016-10-21T07:50:33","modified_gmt":"2016-10-21T07:50:33","slug":"errepide-zati-bat-nahi-du-bizikletak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/errepide-zati-bat-nahi-du-bizikletak\/","title":{"rendered":"Errepide zati bat nahi du bizikletak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/albisteak\/127965\/errepide_zati_bat_nahi_du_bizikletak.htm\" target=\"_blank\">Edurne Elizondo \/ 2016-10-21 \/ 1142 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Atzerapauso bat da hau. Iru\u00f1ea oraindik ere 1990eko hamarkadako hiri bat da. Autoz betetako hiria, alegia\u201d. Aitor Txarterinak erran ditu hitzok. Iru\u00f1eko bertze hamaika txirrindularirekin batera egin du bat 8-80 Iru\u00f1ea izeneko plataforman.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Sortu berri dute, Iru\u00f1eko Udalaren jarrera salatzeko, eta hartutako azken erabakietan atzera egin dezala eskatzeko. Azken hilabeteak mugikortasun plan berria jorratzen eman ditu hiriburuko udal gobernuak; irailaren amaieran osatu eta aurkeztu zituen Hiri Ekologiaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailak adostutako proposamenak, datorren urtean proiektuak gauzatzen hasteko asmoz. Plana behin-behinean gelditzea erabaki zuen udalak, ordea, hilaren hasieran, UPNk aurkeztutako mozio baten bidez. Txirrindularien haserrea eragin du egoera horrek, eta karrikan egin dute protesta, asteon. Errepidean dagokien zatia nahi dute, segurtasunez mugitu ahal izateko. 8 eta 80 urte bitarteko txirrindularientzat segurua den hiria nahi dute.<\/p>\n<p>\u201cTxirrindulariok plataforma bat osatzea erabaki dugu sentitzen dugulako baztertu gaituztela; hutsaren hurrengotzat hartu, eta engainatu gaituztela\u201d, nabarmendu du Jesus Sukunzak. Udalak engainatu dituela uste dute txirrindulariek, zehazki. \u201cLegegintzaldiaren hasieran, udala babesten duten taldeek sinatutako akordioan jaso zuten helduko ziotela arazoari; urte eta erdi joan da, eta ez dute deus egin. Egoerak okerrera baino ez du egin\u201d.<\/p>\n<p>Nafarroako hiriburuan 19.000 txirrindulari daude, 8-80 Iru\u00f1ea plataformak emandako datuen arabera. Hiriko bidegorri sarea eskasa da, eta, anitzetan, oinezkoekin partekatu behar dute txirrindulariek espaloia. Horrek arazoak sortu ditu. \u201cEta okerrera egin dute, gero eta txirrindulari gehiago dagoelako\u201d, azaldu du Txarterinak.<\/p>\n<p>Errepidean seguru sentitzeko zailtasunak dituzte bizikletaz mugitzen diren herritarrek, gainera, trafiko handiko hiria baita Iru\u00f1ea. Udalak berak esku artean dituen datuen arabera, egunean 16.000 auto pasatzen dira, adibidez, Gipuzkoako etorbidetik, eta 14.000, berriz, Baluarte aurretik. Trafiko horrek baditu bertzelako ondorioak: kutsadura akustikoaren iturri nagusia da autoek eragindako zarata, hain zuzen ere. Hiria inguratzen duten bideetan jotzen du goia trafikoak eragindako kutsadura akustikoak. Autoen keak eragindako kutsadura ere ezin da bazter utzi. Arlo horretan, nabarmenak dira bizikletak ekartzen dituen abantailak, ez baitu CO2 isurtzen. Betetako autobus publiko batek, berriz, 23 auto ordezkatzen ditu, eta %66 murrizten ditu, ondorioz, CO2 isuriak.<\/p>\n<p><strong>2017rako lehentasunak<\/strong><\/p>\n<p>\u201cOinezkoek izan behar dute mugikortasunaren errege-erreginak\u201d. Horixe nabarmendu zuen Iru\u00f1eko Udaleko Hiri Ekologiaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Saileko zinegotzi Armando Cuencak, joan den maiatzean, mugikortasun planari buruz herritarrekin egindako jardunaldietan. Oinezkoekin batera, planak garraio publikoa eta txirrindulariak ere protagonista bilakatu nahi zituela erantsi zuen Cuencak. 8-80 Iru\u00f1ea plataformak zehaztu du, hain zuzen, oinezkoak, txirrindulariak eta garraio publikoa direla %60 mugikortasunaren arloan, eta, horregatik, bazter batetik atera, eta erdigunean jartzeko urratsa eskatu dute.<\/p>\n<p>Udalak bere planaren bidez mahai gainean jarritako asmoak hainbat proposamenetan zehaztu zituen, irailaren amaieran, Cuencak zuzentzen duen sailak. Lau milioi euroko aurrekontuarekin, planaren asmoa da, legegintzaldia amaitu bitarte, beste 30 kilometro egitea, bizikleta bide eta autobus bide gisa erabiltzekoak. Bi lehentasun zehaztu ditu udalak, gainera, 2017rako: Burlata-Bara\u00f1ain ardatza, batetik, eta Pio XII.aren etorbidekoa, bertzetik.<\/p>\n<p>\u201cPlana, egon, badago. Aurrera eginen duela uste dut\u201d, erran du Armando Cuencak, udalak gaiari buruzko azken mozioa onartu eta gero. UPNk aurkeztutako testuak eskatu zuen plan hori bertan behera gelditzea, 2019. urtera arte. Geroa Bairekin aldaketa adostu zuten, azkenean, UPNko kideek, eta onartutako mozioak dio \u201cezagutu arte\u201d geldituko dela bertan behera plana. UPNrekin eta Geroa Bairekin batera, PSNk eman zion aldeko botoa mozio horri; Aranzadik eta Ezkerrak mozioaren kontra egin zuten; eta EH Bilduko zinegotziak, berriz, abstenitu egin ziren. \u201cUste dut udal gobernuan zenbaitek nahiko argi ikusten ditugula gauzak, eta bertze hainbatek, berriz, ez dituzte hain argi ikusten\u201d, erran du Cuencak, EH Bilduko zinegotzien abstentzioari buruz. Koalizio horretako zinegotzi Joxe Abaurreak \u201cakordioen beharra\u201d nabarmendu zuen, mozioa onartzeko osoko bileran.<\/p>\n<p>Informazio gehiago jaso nahi zutela azaldu zuten taldeek, azkenean, mozio horren bidez. Udal gobernuko kideek, behintzat, informazio hori beren esku zutela argi utzi du Cuencak. \u201cBaina gehiago behar badute, emateko prest naiz\u201d. Asteazkenean, hain zuzen ere, GEA21 etxeko kideak izan ziren Iru\u00f1eko herriko etxean, Cuencak zuzentzen duen sailaren batzordean, planaren ardatz nagusiei buruzko azalpenak ematen, etxe horrek egin baititu plana osatzeko azterketak.<\/p>\n<p>\u201cAsmoak gauzatzen hasteko garaia iritsi da, eta horrek halako beldurra sortu du\u201d, erran du Cuencak, plana behin-behinean gelditzeko urratsa egin izanari buruz. Zinegotziak argi du mugikortasunaren esparruko edozein neurrik eraginen duela batzuen edo bertzeen haserrea edo ezinegona, eta hori \u201conartu\u201d egin behar dutela udal arduradunek.<\/p>\n<p>Oraingoz, txirrindularien haserrea eragin du mugikortasun planaren inguruan gertatu denak. \u201cHerritarron interesen gainetik jarri dituzte alderdiek beren interesak\u201d, salatu du Jesus Sukunzak. Astearteko protesta ez da eginen duten bakarra. Pio XII.aren etorbidean bidegorria eskatzeko matrikulak jarriko dituzte Iru\u00f1eko txirrindulariek beren bizikletetan ere, adibidez.<\/p>\n<p>Iru\u00f1eko Udaleko talde guztiei eskaera zehatzak egin dizkiete 8-80 Iru\u00f1ea plataformako kideek; bakar batean laburbiltzen dira guztiak: \u201cMugikortasun planaren alde egin dezatela, zalantzarik gabe\u201d, erran du Aitor Txarterinak. Plan hori Iru\u00f1earentzat \u201cestrategikoa\u201d dela nabarmendu du: \u201cArgi dago batzuek eta bertzeek hau eta bertzea erantsiko lioketela planari, baina, oro har, plan on bat dela uste dut nik\u201d. Udalak ez duela ausardia erakutsi erantsi du Txarterinak, eta hori behar dela, hain zuzen ere, mugikortasunaren auzian \u201cbehingoz\u201d urratsak egiten hasi ahal izateko.<\/p>\n<p>8-80 Iru\u00f1ea plataformak \u201cbeharrezkotzat\u201d jo ditu autobusentzako eta bizikletentzako bideak. Halako neurriek \u201ctrafiko osoari mesede\u201d egiten diotela nabarmendu du Sukunzak. \u201cAutoei ere egiten diete mesede bizikleten eta garraio publikoaren aldeko neurriek\u201d. Espaloiek oinezkoentzat izan behar dutela argi utzi du Sukunzak, batetik; bizikletentzako bideekin txirrindulariek segurtasuna irabaziko dutela erantsi du, bertzetik. Autobusek haiek bakarrik erabiltzeko bideak badituzte autoek \u201ctrafiko lasaiagoa\u201d izanen dutela gaineratu du plataformako kideak, azkenik. Mugikortasun planak asmo horiekin bat egiten du, hain zuzen ere.<\/p>\n<p>\u201cTxirrindulariok ere bagara zirkulazioaren parte; zergak ordaintzen ditugu, gainera. Bada gu kontuan hartzeko garaia\u201d, erran du Sukunzak. Plataformako kideek argi dute txirrindulariek errateko dutena kontuan hartzeko momentua orain dela. \u201cEzin dugu bertze hamarkada bat galdu\u201d. Txirrindulariek gogoratu dute aurten hiru pertsona hil direla Iru\u00f1ean, autoek harrapatuta. \u201cTrafikoa moteldu beharra dago, ezinbestean\u201d.<\/p>\n<p><strong>Aurrekontuak<\/strong><\/p>\n<p>Mugikortasun plana izan da Iru\u00f1eko Udaleko Ekologiaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Saileko proiektu nagusietako bat, legegintzaldia hasi zenetik. Gauzatzen hasteko prozesua behin-behinean gelditu izana ez du bere kontrako erabakitzat hartu, hala ere, Cuencak. Ez du uste EH Bilduren abstentzioak, auziari buruzko mozioaren bozketan, bere indarra zalantzan jartzeko asmoa izan duenik. \u201cEz dut uste hemen gakoa hori denik; hemen kontua da nork bere jarrera argitu beharko duela mugikortasunaren auzian\u201d.<\/p>\n<p>Eta jarrerak argitzeko eta zehazteko modurik onena aurrekontuek emanen dutela nabarmendu du Cuencak. \u201cDatorren urterako aurrekontuek itxiko dute orain mugikortasunari buruz zabaldu duten eztabaida\u201d.<\/p>\n<p>Bertze elementu bat jarri du mahai gainean Iru\u00f1eko Udaleko zinegotziak, hala ere: Nafarroako Gobernuak, Iru\u00f1erriko Mankomunitateak eta Eskualdeko Hiri Garraioak ukitzen dituen hemezortzi udalek sinatutako akordioa, Iru\u00f1erriko mugikortasun jasangarrirako plana osatzeko.<\/p>\n<p>Plan hori osatzeko azterketa eginen dute datozen urteotan, hain zuzen ere, proiektua 2019. urtean gauzatzen hasteko asmoz. Data horrek badu lotura estua UPNko zinegotziek hasieran aurkeztutako mozioarekin, alderdi horretako kideen asmoa baitzen Iru\u00f1eko plana Iru\u00f1erriko azterketa amaitu arte gelditzea.<\/p>\n<p>Cuencak ohartarazi du, hain zuzen ere, Iru\u00f1erriko plana \u201caitzakia gisa\u201d baliatzeko arriskuaz: \u201cEzin dugu hori onartu\u201d. Argi utzi du Iru\u00f1erriko plana osatzeko azterketak ez duela zertan bertan behera utzi Iru\u00f1ekoa. 8-80 Iru\u00f1ea plataformako kideek ere nabarmendu dute Iru\u00f1ean neurriak hartzeko garaia dela, eta egin daitezkeela urratsak hiriburuan, Iru\u00f1erriko azterketa prestatzen duten bitartean.<\/p>\n<p>Protesta egiten jarraitzeko prest dira Iru\u00f1eko txirrindulariak. Argi dutelako mugikortasunaren arloan neurriak hartzeko ordua dela. Autoen hirian, segurtasunez mugitzeko eskubidea aldarrikatu dute, bizikleta gainean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2016-10-21 \/ 1142 hitz Atzerapauso bat da hau. Iru\u00f1ea oraindik ere 1990eko hamarkadako hiri bat da. Autoz betetako hiria, alegia\u201d. Aitor Txarterinak erran ditu hitzok. Iru\u00f1eko bertze hamaika txirrindularirekin batera egin du bat 8-80 Iru\u00f1ea izeneko plataforman.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5497,5493,65,39,5749],"tags":[7612,2511,6541,5668],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13595"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13595"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13595\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13596,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13595\/revisions\/13596"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13595"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13595"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13595"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}