{"id":13599,"date":"2016-10-24T07:20:17","date_gmt":"2016-10-24T07:20:17","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13599"},"modified":"2016-10-24T07:20:17","modified_gmt":"2016-10-24T07:20:17","slug":"bigarren-batasun-bidea-euskalkiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/bigarren-batasun-bidea-euskalkiak\/","title":{"rendered":"Bigarren batasun bidea: Euskalkiak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2007\/002\/001\/2016-10-23\/bigarren_batasun_bidea_euskalkiak.htm\" target=\"_blank\">Garikoitz Goikoetxea \/ <span class=\"data\">2016-10-23<\/span> \/ 1066 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Aldatzen ari da mapa. Orain 250 urte egin zuen euskalkien lehen mapa Bonapartek. Koldo Zuazok egin ditu azkenak, eta uste du bateratze bidean sartuta daudela euskalkiak. Zatiketa bat sumatzen ere ari da: Hegoaldea eta Iparraldea. Beste batasun bide bat proposatu du: tokiko estandarrak egitea.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">B<\/span>atasuna. Euskarak azken hamarkadetan egindako urratsik handienetako bat da euskara batua sortu eta martxan jarri izana. Elkar ulertzeko bidea jarri die hiztunei, euskalki bateko edo besteko. Batasun bidea hartua dute euskalkiek eurek ere. Hori dio Koldo Zuazo hizkuntzalariak: \u00abBaturantz ari dira eboluzionatzen. Berdintzen ari da Euskal Herri osoko euskara\u00bb. Batasun prozesu hori Lapurdin eta Nafarroa Beherean argi azaltzen ari dela adierazi du: batu bat sortzen ari dela bi herrialde horietan. Hain justu ere, prozesu hori martxan jarri beharko litzateke beste euskalkietan ere, Zuazoren ustez: tokiko hizkera batu estandarrak. \u00abNormaltasun seinale litzateke\u00bb.<\/p>\n<p>250 urte dira euskalkiei buruzko lehenbiziko mapak egin zituztela. Luis Luziano Bonapartek taxutu zituen. Azken urte luzeetan Zuazo euskaltzainak hartu du ardura hori. Izatez, asteotan Saran dabil, Lapurdin: hango hitzei buruzko azterketa bat egiten ari da. Orain ia hogei urte argitaratu zuen lehen mapa Zuazok, 1998an, eta azkena, 2014an. Berriak egin beharko direla ohartarazi du. \u00abEz dut uste luzerako balioko duenik mapa horrek; gauzak laster ari dira aldatzen. Mapa horretan ikusten da XXI. mende hasieran ohiko euskalkia egiten duen jendeak nola hitz egiten duen. Baina hemendik 40 bat urtera seguru gauzak oso diferente izango direla\u00bb.<\/p>\n<p>Egia da euskara aurrerapauso nabarmenak ematen ari dela azken hamarkadetan \u2014hori berretsi du joan den astean argitaratutako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako inkesta soziolinguistikoak\u2014, baina oraindik ere desoreka handia dago alboan dituen bi hizkuntzekin. Hiztunekin eta erabilerarekin ez ezik, egoera horrek lotura du hizkuntzaren muinarekin berarekin ere. \u00abErabateko eragina dauka. Hizkuntza sendo egongo balitz, dena egongo litzateke ondo: bai batua, bai dialektoak, bai gainerako hizkera guztiak\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Erdaren eraginpean<\/strong><\/p>\n<p>Eragin horren lekuko argiak dira euskalkiak. Inguruko hizkuntzak baino dialektalizatuago dago euskara; hiztuna zein bailaratakoa edo herritakoa den antzemateko adina. \u00abEuskara, 1960 arte, ez da irakatsi, ez da idatzi. Ahoz aho ibili da hizkuntza. Ia inor ez da egon arauak emango zituena. Hizkuntzak bere kasa eboluzionatu du\u00bb. Euskararen egoera txarraren ondorio dira dialekto horiek, hortaz.<\/p>\n<p>Erdaren eragina ez da amaitu irakaskuntzarekin, literaturarekin eta arauak ematearekin, ordea. Areago, eragina indartzen ari dela uste du Zuazok: gero eta distantzia handiagoa dagoela Hego Euskal Herriko eta Ipar Euskal Herriko euskaldunen hizkeran. \u00abIparraldean, frantsesaren eragina, eta Hegoaldean, gaztelaniarena. Adineko jendeak askozaz berdinago hitz egiten du. Gazteagoek eguneroko hitz mordoa hartzen dugu erdaretatik\u00bb. Lexikoaren aldetik nabaritzen da joera hori batez ere, baina Zuazok dio fonologian eta sintaxian ere ageri dela.<\/p>\n<p>Euskara batua ere sartu behar da eragiletza eremu horretan. \u00abEz bakarrik euskara batua. Batua etorri zen ikastolak sortu zirelako lehenago, gau eskolak, literaturak Arestirekin-eta hartu zuelako indar bat&#8230; Gauza asko etorri ziren\u00bb. Euskalkietan ere eragin du horrek: lexiko aldetik, adibidez, euskalki batetik bestera zabaldu dira hitzak. \u00ab<em>Ulertu<\/em> hitza Bizkaiko leku txiki batean erabiltzen zen orain dela 50 urte. Gaur egun euskaldun guztiok erabiltzen dugu edo ulertzen dugu. <em>Adibidez<\/em> hitza nik ez dut inon entzun euskara mintzatuan: <em>esate baterako<\/em>, <em>konparazio baterako<\/em>, <em>konparazione<\/em>&#8230; Baina gazte jendeak, denek, <em>adibidez<\/em>. Ikastolen edo telebistaren bidez zabaldu da hitz hori\u00bb.<\/p>\n<p>Gazteen artera aiseago iristen dira aldaketa horiek. Bestelako hizketa molde bat zabaltzen ari da adinaren arabera, hizkuntzalariak azaldu duenez. \u00abHerri euskaldunetan ez da hainbeste nabaritzen, baina herri erdaldunagoetan, bai. Denok konturatzen gara\u00bb. Ez da oraingo kontua soilik. \u00abHizkuntza beti ari da aldatzen. Pasatzen dena da gaur egun lasterrago doazela gauzak, hedabideen eta irakaskuntzaren ondorioz\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Tokiko euskara batuak<\/strong><\/p>\n<p>Eta pixkanaka aldaketa gehiago ari dira azaltzen. Lapurdin eta Nafarroa Beherean sortzen ari den batua da adibide. \u00abIrratiek duten euskara, euskaltegietakoa, ikastolakoa, teatrokoa&#8230;\u00bb. Bi iturritatik edan du: bertako euskalkia, nafar-lapurtera, eta euskara batuaren arrasto bat. \u00abBatez ere, lexikoa\u00bb. Oraingoz ez da Zuberoara heldu, baina atea zabalik dago. \u00abKontuan eduki behar dugu Zuberoako gazteak, behin 11 urte ezkero, Kanbora edo Baionara joaten direla; hortaz, haiek ere ezagutzen dute euskara batu hori\u00bb.<\/p>\n<p>Lapurdin eta Nafarroa Beherean hasitako prozesu horren gisakoa gainerako euskalkietara ere hedatu behar litzateke, hizkuntzalariaren iritziz. Hor jarri du lehenbiziko zeregina datozen urteetarako: \u00abtokiko batuak\u00bb sortzea, euskalkia eta euskara batua uztarturik. \u00abEuskalki bakoitzak badauka bere batasuna: Bizkaikoak, Gipuzkoakoak&#8230; Nafarroakoaren kasuan, Sakanako euskara edo Bortziriak-Baztangoa, tokiko bi batu sortu beharko lirateke. Eta ari da sortzen: Bortzirietan ikusten da hedabideetan-eta erabiltzen dutela euskara batu egokitu bat, bertakoa\u00bb. Hain justu ere, Zuazok nabarmendu du horiek egin behar dutela batu horiek sortzeko bidea: kazetariek, irakasleek, bertsolariek, itzultzaileek&#8230; \u00abPentsaezina da Euskaltzaindia hastea tokiko batuak egiten\u00bb.<\/p>\n<p>Norako lirateke tokiko estandar horiek? Hedabideak, udalak eta hasierako irakaskuntza aipatu ditu Zuazok, eta ohartarazi du tokiko batu horiek erabiltzeak ez duela esan nahi euskalkiak bazter uztea. \u00abHerri barruko gauzetan euskalkia ere erabili beharko genuke: jaien programetan, gaztetxeetan, jubilatuen etxeetan&#8230; Euskalkian egin egiten dugu, baina ez dugu irakurtzen\u00bb. Baina non jarri muga? \u00abEz da erraza, eta, beharbada, ez da komeni ere\u00bb. Herriko edo eskualdeko erabileretarako da euskalkia, Zuazoren esanetan. \u00abPublikoaren gertukoa\u00bb izan behar du. Berdin batuak ere. \u00abBaina badago indar bat batua gorde nahi duena, Euskaltzaindiak ematen dituen arau guztiekin eta abar. Ondo ikusten dut horrelako batu bat egotea BERRIArako edo liburuak egiteko, baina ez dut uste <em>Lea Artibaiko Hitza<\/em> eta Tolosaldekoa euskara batu berberean egon beharko liratekeenik\u00bb. Batua behar dela ez du zalantzan jarri, hala ere: \u00abEuskara erabiltzen dugun denok ikusi dugu batua beharrezkoa dela; jakina, euskaraz egiten ez dutenek edo herritik ateratzen ez direnek ez dute ikusten beharrik, baina hango eta hemengo jendearekin erabili behar dugunok, bai\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Lagunarteko batua<\/strong><\/p>\n<p>Euskara batuan bertan ere badago zeregin bat, Zuazoren esanetan: hizkera informala sortzea batuaren barruan. Eremu erdaldunetako egoera du gogoan, eta hiztun berriena. \u00abZer gertatzen da? Eremu euskaldunetan, euskalkia daukagu, eta hori erabiltzen da lagunartean. Eremu erdaldunetan, lortu dute euskara eskolan, baina kanpoan eskolakoak ez du balio. Zer egiten dute? Erdarara jo. Horri buelta emanez gero, erabiliko bagenu euskara lagunarteko jardunean, berez sortuko litzateke batu lagunarteko hori\u00bb.<\/p>\n<p>Tokiko batuak eta batu informala sortzea, bi zeregin seinalatu ditu, beraz. Eta beste bat ere erantsi du: egoera argitzea. \u00abPedagogia egin behar dugu: jendeari esan zer den euskara batua\u00bb. Erabilera desegokia sumatzen du. \u00abEgoera batzuetan euskalkia tokatuko da, eta beste batzuetan, batua\u00bb. Eta tokiko batu horiek? Euskalkiari lekua ken diezaiokete? Lapurdiko eta Nafarroa Behereko kasuari begiratuta, aitortu du \u00abgaltzaile\u00bb atera dela euskalkia bateratze prozesu horrekin. \u00abBaina ez batua sortu delako, baizik eta euskararen egoera oso eskasa delako\u00bb. Hizkuntzaren batasuna indarra ote? \u00abHerri hau kohesionatuago balego, hizkuntza ere hala legoke. Hainbeste hitz egiteko modu eta hain diferenteak egoteak salatzen du ez dagoela herririk. Non dago Euskal Herria? Mapetan, ez. Gure bihotzetan. Baina errealitatean?\u00bb.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garikoitz Goikoetxea \/ 2016-10-23 \/ 1066 hitz Aldatzen ari da mapa. Orain 250 urte egin zuen euskalkien lehen mapa Bonapartek. Koldo Zuazok egin ditu azkenak, eta uste du bateratze bidean sartuta daudela euskalkiak. Zatiketa bat sumatzen ere ari da: Hegoaldea &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/bigarren-batasun-bidea-euskalkiak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,38],"tags":[687,3276,114,2687],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13599"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13599"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13599\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13600,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13599\/revisions\/13600"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13599"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13599"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13599"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}