{"id":13601,"date":"2016-10-24T08:06:41","date_gmt":"2016-10-24T08:06:41","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13601"},"modified":"2016-10-24T08:06:41","modified_gmt":"2016-10-24T08:06:41","slug":"nola-eraiki-hiztun-osoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/nola-eraiki-hiztun-osoak\/","title":{"rendered":"Nola eraiki hiztun osoak"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1938\/006\/001\/2016-10-23\/nola_eraiki_hiztun_osoak.htm\" target=\"_blank\">G.Goikoetxea \/ 2016-10-23 \/ 959 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Zer leku izan behar dute eskolan euskara batuak eta euskalkiek? Umeek dakarten hizkera errespetatu egin behar dela diote adituek, eta erregistro jasoa eman behar zaiela gero. Euskara batua erabiltzean ere tokiko estandarrak lekua eduki behar du.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">P<\/span>isu handia du hizkuntzak eskolan, irakasgai eta irakasbide baita. Eta pisu handia du eskolak hizkuntzan, gaitasuna eta erabilera lortzeko zutabea baita. Garrantzitsua da, beraz, nolako euskara moldea erabili ikastetxeetan, areago kontuan izanik testuinguru soziolinguistiko ezberdinean dagoela eskola bakoitza, eta ikasleak ere ez daudela egoera berean euskarari dagokionez. Bizitzarako heztea denez helburua, bat datoz adituak: etxetik dakarten euskara eredua errespetatuta \u2014euskara etxean jaso dutenen kasuan\u2014, hori osatzea izan behar da helburua, eguneroko tresna izan dezaten. Hiztun oso izan daitezen.<\/p>\n<p>Euskalkien eta euskara batuaren arteko harreman gaiztotuak heldu ziren eskolaren esparrura ere. \u00abErranen nuke borroka horren aztarnak nabari zirela\u00bb, azaldu du Julian Maia EHUko irakasleak; <em>Eskolako hizkera ereduaz, euskara batuaren eta euskalkiaren arteko harremanen testuinguruan<\/em> izenburuko doktore tesia aurkeztu zuen 2000n. Tesia taxutzen 1994an hasi zen, eta gatazkaren eragina sumatu zuen. Zuzentzeko bidean zegoen ordurako. \u00abBazen bide polita egina arazoaren berrikustean eta sendabidean\u00bb.<\/p>\n<p>Pausoak ematen ari dira pixkanaka. Ikastolen Elkarteak, adibidez, bi orientabide zabalduak ditu euskalkiek eta euskara batuak eskoletan izan behar duten lekuari buruz. \u00abEuskalkien nahiz tokian tokiko hizkeren erabilerari hizkuntz erregistroen ikuspegitik heltzen diegu\u00bb, azaldu du Inma Mu\u00f1oak, Ikastolen Elkarteko Hizkuntza Egitasmoen koordinatzaileak. \u00abIkasleek euren bizitzako eremu desberdinetan aurkituko dituzten egoeretan hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egin dezaten gaitu nahi baditugu, zehaztu beharko da zein diren egoera horiek eta haiei lotutako erabilera egoki eta eraginkor horiek\u00bb. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza aipatu du: \u00abEuskararen hainbat erregistro eta aldaera naturalki lantzeko bideak ireki behar dira: egoera batzuek erregistro formala eskatzen dutelako, beste batzuek informala, beste batzuek tokian tokikoa&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Eskolaren egoera<\/strong><\/p>\n<p>Egoera soziolinguistikoa oso da ezberdina eremu batetik bestera: euskalkia bizi-bizirik dago leku batzuetan, eta beste batzuetan, ez. Eskolan ezberdin jokatu behar da egoera bat edo beste izan, Maiak dioenez. \u00abIngurune soziolinguistikoari begiratu behar diogu, eta horren arabera etorriko litzateke euskalkia lantzea edo ez\u00bb. Ez du uste errezeta bakarra denik egoki.<\/p>\n<p>Euskalkia bizirik den eremuetan, horietan landu behar da euskalkia eskolan, haren esanetan. Lau funtzio beteko lituzkeela dio: ume euskalkidunak eroso egotea ikastetxean, hizkuntza ikasketa indartzea, transmisioa gauzatzea etxearekin kontraesanik sortu gabe, eta euskararen erabilera sendotzea. \u00abKasu horretan, euskalkiari arreta jartzea eta hura lantzea komenigarria litzateke\u00bb. Betiere, hori bai, euskarari batua alde batera utzi gabe. \u00abGero eskolak euskara batua ere irakatsi beharko du, baina kontuan hartuta euskara batuak eta euskalki formalak hainbat puntu izanen dituztela erkide edo berdinak\u00bb. Elkar osatuko lukete, horrenbestez: \u00abEuskalkiak, orduan, euskararen ikasketari lagunduko lioke\u00bb.<\/p>\n<p>Euskalkiak pisurik ez duen tokietan, zer? Alde didaktikotik ez du \u00abbalio gehigarririk\u00bb euskalkiak ikasleentzat, Maiak dioenez. \u00abKasu horretan, euskalkia euskara batua bezain ezohikoa da, linguistikoki arrotza, eta, ikasleek ez dakitenez eredu hori, ez dutenez etxean horrelakorik entzun edo ikasi, euskalkiak ez du balio gehigarririk haientzat\u00bb. Horrelakoetan batua lehenetsi beharko litzatekeela irizten dio: \u00abEuskalkia irakastea ez da jokabide egokia eskolaren funtzioa ahalik eta hobekien betetzeko, euskara ikastea ahalik eta hobekiena bermatzeko\u00bb. Nolanahi ere, nahiz eta batua erabili, adituak adierazi du \u00abeuskara batu <em>tokikotuak<\/em> edo <em>bertakotuak<\/em>\u00bb erabili behar direla; lexikoa, adibidez, euskalki kutsukoa duena.<\/p>\n<p>Eskola bakoitzak behar ezberdinak dituela erantsi du Ikastolen Elkarteko ordezkariak: \u00abBatzuetan euskalkia edo tokian tokiko hizkera indartu edo sustatu beharra nabaritu izan dute, eta beste batzuetan, berriz, euskara batua edo euskararen erregistro jasoarekin edo formalarekin dute kezka\u00bb. Aldaera ez-formalek indar handia duten herriei buruz ari da.<\/p>\n<p><strong>Irakasleak eta materialak<\/strong><\/p>\n<p>Hizkerak eta erabilerak izanik oinarria, berebiziko garrantzia du irakasleen rolak. Maiz gertatzen da maisu-maistrak ez izatea eskola dagoen eremuko euskalkiko hiztunak. Zer egin? Bi bide jorratzen dituzte ikastoletan, esate baterako. \u00abIkastola batzuek prestakuntza antolatu izan dute hezitzaile guztiek bertako hizkera ikas dezaten, eta, beste batzuetan, berriz, aniztasun hori baliatu, eta ikasleek euskalki eta tokian tokiko hizkera ezberdinak ezagutzeko aukera gisa erabiltzen dute\u00bb.<\/p>\n<p>Euskalkien gaia Nafarroako curriculumean sartuta zegoen. \u00abAurreko gobernuak oso zehaztua zuen euskalkien presentzia, eta hasi ziren prestakuntza ematen irakasleendako\u00bb, azaldu du Yolanda Olasagarrek, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko zuzendariak. Irakasleen artean euskalkien gaiak beldur apur bat ere sortzen zuen. \u00abNahiko arazo baditugu euskara bera erabiltzearekin, eta irakasleei planteatzen diezunean euskalkia irakatsiko dela&#8230; Gero jarrera oso ona izaten zuten\u00bb. Prestakuntza hori etenda dago orain, mozketen ondorioz. \u00abLehentasuna beste ikastaro batzuei eman zitzaien\u00bb.<\/p>\n<p>Eskola materialak dira beste alderdia. Aldaketak egiten ari direla azaldu du Mu\u00f1oak: \u00abEuskalki ezberdinetan sortutako testuak txertatzeko ahalegina egin da\u00bb. Konpetentziak lortzera bideratutako materialetan, egoera sozialen aurrean jartzen dituzte ikasleak, eta euskalkiei atea irekitzen diete horrela. \u00abEuskalkia edo tokian tokiko hizkera indartsu dagoen tokietan hura txertatzeko modua eskaintzen diote irakasleari. Gauza bera egin daiteke euskara batuaren erregistro formalarekin nahiz ez-formalarekin\u00bb.<\/p>\n<p>Adinaren arabera desberdin jokatu behar dela bat datoz adituak. Hasierako mailetan, etxetik dakartena aintzat hartu behar da. Hori dio Maiak: \u00abZenbat eta umeak gazteagoak, orduan eta haien ezaugarri linguistikoei erreparatzeko joera handiagoa izan beharko genuke\u00bb. Antzeko mintzo da Mu\u00f1oa: \u00abEuskalkia, tokian tokiko hizkera edo euskara batuaren aldaera ez-formalak hobestea gomendatu ohi dugu\u00bb. Adinean gora egin ahala, batura: \u00abErabilera jasoagoek (eta orokorrean euskara batuak) presentzia handiagoa hartuz joan daiteke, progresiboki\u00bb. Euskalkiak bazter utzi gabe, hala ere. \u00abBeti egongo baitira ikastola barruan hizkera edo erregistro horren erabilera eskatzen duten egoerak\u00bb. Bateratze lan bat dagokie irakasleei, Olasagarreren arabera: \u00abIrakasleak eman dezala batuaren ikuspegi hori, baina bestea zigortu gabe, are gutxiago haur txikiak direnean. Hartu aberastasun bezala, eta ordaina eman: &#8216;Aizue, agian hau ez dizuete ulertuko, eta beste toki batzuetan hitz hau erabiltzen da\u00bb.<\/p>\n<p>Ez da beti egoki jokatu horretan, EHUko irakaslearen arabera. Tesia egin zuenean jasotako inpresioak gogoratu ditu: \u00abSumatzen zen, estatistikoki, nolabaiteko gaitzespen erlatibo bat bertako zenbait ezaugarrirekiko\u00bb. Joera hori \u00abinformazio eskasa\u00bb izatearen ondorio dela uste du. \u00abHezkuntza sisteman jaso duten iduria da euskara batuan herrietako edo euskalkietako hitzak ez direla sartu behar, eta, hori sinetsirik, beren ezaugarrien ordez saiatzen dira bilatzen kanpoko eredu ezagunago bat, ustez hura bakarra dela euskara batua eta bereak ez duela hartarako <em>kategoriarik<\/em>\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>G.Goikoetxea \/ 2016-10-23 \/ 959 hitz Zer leku izan behar dute eskolan euskara batuak eta euskalkiek? Umeek dakarten hizkera errespetatu egin behar dela diote adituek, eta erregistro jasoa eman behar zaiela gero. Euskara batua erabiltzean ere tokiko estandarrak lekua eduki &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/10\/nola-eraiki-hiztun-osoak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5493,34,38],"tags":[687,3276,5535,7617,7616,3693],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13601"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13601"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13601\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13602,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13601\/revisions\/13602"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13601"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13601"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13601"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}