{"id":1363,"date":"2012-12-21T11:53:55","date_gmt":"2012-12-21T11:53:55","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1363"},"modified":"2012-12-21T11:53:55","modified_gmt":"2012-12-21T11:53:55","slug":"psikologoa-eta-poeta-tranpatiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/psikologoa-eta-poeta-tranpatiak\/","title":{"rendered":"Psikologoa eta poeta tranpatiak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-12-16\/043\/005\/psikologoa_eta_poeta_tranpatiak.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2012-12-16 \/ hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua: <\/strong>Sinplistak<\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Hedoi Etxarte<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Susa<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->S<i>uzko lilia<\/i> plazaratu zuen Hedoi Etxartek 2008an. Elitearen bidean abiatu ote zen nago, surrealismoaren bidean. Ez naiz ongi oroit. Beharbada, ez ninduelako arras gatibatu, edo agian, sarritan gertatu legez, poesia arnasteko estutasunean edo norbaiten gatibu bizi behar duzulako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aldeak alde, liburu honetan murgildutakoan, Gabriel Arestik <i>Maldan behera<\/i>-tik <i>Harri eta Herri<\/i>-ra eginiko bidaia bururatu zait. Sinplea da burutazioa, sinpleegia, sinplista naski. <i>Sinplistak<\/i> da Etxarteren bigarren poesia liburua, 2012 urtekoa. Liburua ez da sinplea, jendarte sinplista baten salaketa baizik, edo jendartearen eliteko sinplisten salaketa gutxienez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aresti aipatu dut. Ez debalde. Hark goitik behera egin zuen poesiaren eginbidean. Poesia eruditua Pagasarrin laga eta Zazpi kaleetara jaitsi zen, Plaza Barrira. Poesia herriaren ahotik hartu zuen bilbotarrak, debalde. Poesia merkatu zuen. Iru\u00f1eko poetak ere herritarren ahotik hartu ditu poesiarako eleak, doan, herritar anonimoengatik alabaina. Aresti eta Etxarte kidetu ditut, biak komunistak nonbait. Ez sozialdemokratak, behintzat. (Bi poeten) garaiak zeharo aldatu dira, ez debalde horregatik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Komunismoa bogan zegoen garaitik honantz, maldan behera heldu dira gure poetak: Etiopian, izuen gordelekuetan barrena eta balizko erroten erresuman ibili dira, baita lur bat gure minari eskaini aldera bide egin ere. Baten batek euren hondakinak ere jaso ditu. Besteak beste. Ez naiz guztiez oroit eta, edota oroitzeko bederen guztiak irakurri behar baitira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Sinplistak<\/i> irakurtzean, <i>Etiopia<\/i>-ko Piolet poeta lirikoarekin eta liburu horren egileak Etiopiarako itzulbidean egiten duen azken erreflexioarekin oroitu naiz. Mariak bere bikote poeta akabatzen duenekoa, animaliak legez. Oroiak oroi, poeta otsoa da orain ere, <i>Suzko lilia<\/i>-n legez<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azken mende erdian aurreko milurtekoaren erdian beste aldatu da jendartea. 2008tik 2012ra berriz, zeruak eta infernuak bat egin dute lur arrasean. Gure jendarteak bizi duen astinaldiaren hausnarketa da <i>Sinplistak<\/i>. Gauza zelaiak, errazak, edonork konprenitzekoak azaldu ditu Etxartek. Hiru partetan emanak, bi Interludio tarteko. Etxarte musikariak musikaltasun gutxi erantsi dio poemei ordea, aitzitik, poemak musikaz erantzi ditu. Adibidez, jazza inprobisazioaren <i>cr\u00eame de la flemme<\/i> dela dio poetak. Ekoizpenerako elementu egokia, ez egungo poesiarako, antza.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poetak \u00abnork soporta dezake poeta afizionatu bat egun bakar batez\u00bb pentsatu ote duen nago. Etxarte ez du maiteminak hilko, ez da, hortaz, amodiozko poemen aparrean itoko. Garratza da poeta, otsoa. Maiteminez hiltzen dena sinusitisa duen eta ahoa espermaz bete dioten koitadu gisa irudikatu du. Etxartek ez du \u2014<i>Etiopia<\/i>-ko poetak Maria legez\u2014 bikotekidea Haendelen musika akuatikoaz gozaraziko, baina ezta bere bikotekidearen maitaleak ere bera akabatuko. Poetak \u2014bere pertsonaia baten antzera\u2014 ez du egoarekin ezer aldarrikatu nahi, ezta konpondu ere. Ez du poeta afizionatuak antzo hil nahi, maitalearen aginduz traizionatua hiltzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Artzeren \u00abHegoak ebaki banizkio \/ neria izango zen \/ ez zuen alde egingo \/ bainan honela \/ ez zen gehiago txoria izango \/ eta nik, txoria nuen maite\u00bb abestu zuen Laboak. Etxartek \u00abEgoa ebaki ez bani(zk)io \/ enea izango zen \/ ez zidan huts egingo \/ baina horrela \/ ez zen poesia izango, alabaina nik egoa nuen maite\u00bb abestua izatea nahi duela uste dut.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Anartean, Etxarte poetaren nobeletako pertsonaien hitz-lauzko poesiarekin usatuko gara. Elkar maiteko dugu baina neurrian, psikologoa eta poeta biak baitira tranpatiak. Maria legez.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2012-12-16 \/ hitz Izenburua: Sinplistak Egilea: Hedoi Etxarte Argitaletxea: Susa<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,3,638,5073,429,639,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1363"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1363"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1363\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1565,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1363\/revisions\/1565"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1363"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1363"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1363"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}