{"id":13662,"date":"2016-11-14T09:39:21","date_gmt":"2016-11-14T09:39:21","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13662"},"modified":"2016-11-14T09:39:21","modified_gmt":"2016-11-14T09:39:21","slug":"matalaz-historia-bat-eta-bi-abesti","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/11\/matalaz-historia-bat-eta-bi-abesti\/","title":{"rendered":"Matalaz, historia bat eta bi abesti"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.eus\/euskal-herria\/matalaz-historia-bat-eta-bi-abesti\/\" target=\"_blank\">Zuhaitz Ordoki \/ 2016-11-14 \/ 400 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Matalaz pertsona aski ezaguna da abertzaletasunaren barruan, eta gure iruditerian Zuberoa eta bere herritaren interesak babestu zituen heroi gisa oroitzen dugu. Baina ez zait iruditzen soberan dagoenik bere inguruan kokapen txiki bat egin eta abesti batez hitz egitea.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Bernard Goienetxek Bordelen egin zituen apaiz ikasketak; Mitikileko semea\u00a0bere herriko apaiz bihurtu zen ondoren. 1661eko ekainean hasi zen ezagun bihurtu duen matxinada.\u00a0Errege borboitarrek neurri gero eta zentralistagoak\u00a0hartu zituzten: Zuberoako foruari zegozkion eskubideak murriztu\u00a0eta herri-lurrak nobleen artean banatzeko joera zabaldu zen. Zuberoako Gorteetan\u00a0ordezkariek egoera hori zuzentzeko egindako saioek huts egin zuten; Zuberoako erakunde legegile nagusia ziren, 1737an disolbatu zituzten arte (Zuberoako tokiko erakunde ofizial guztiak ofizialki 1879an desagerrarazi zituzten). Matalazek zuzendu zuen herritarren matxinada, Eliza aurka zeukan apaiz harek.<\/p>\n<p>Nobleak eta burgesia etsai, erasoa jo zuten lauzpabost mila lagunek. Soh\u00fctako etxe batzuk erre eta Mauleko hiria eta gaztelua setiatu zituzten matxinatuek. Agintariek laguntza militar handia bidali zuten, ordea, Bordeletik, eta errebolta zanpatu. Ihes egitea lortu zuen Matalasek, baina Jenta\u00f1eko dorretxean, Urdi\u00f1arbeko herritik hurbil, hartu zituzten preso Matalaz eta bere laguntzaileak, eta Mauleko gaztelura eraman.<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 8an hil zituzten Matalaz eta Roquehort Ibar ordezkaria<\/strong>, duela 355 urte. Burua moztuta hil zuten Matalas Lextarreko plazan, eta bolada batez ezarri zuten haren burua Mauleko sarreran, jende guztiaren erakusgarri. Hori bera du hizpide aipatu nahi dudan\u00a0abestiak. Jendeak orokorrean <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=mf3oXhDKnag\" target=\"_blank\"><strong><em>dol\u00fc gabe<\/em><\/strong><\/a> ezagutzen du, Benito Lertxundik abesten duena. Baina bada beste kanta bat, ezezagunagoa, eta ene ustez ederra benetan: Matalazen hiltzea, Etxahun-Iruri koblakariak pastoral batean eskainia 1955ean, Euskal Herria den baina ofizialki kanpoan daukaten Eskiulako herrian. Ene uste apalean, kanta zoragarria, doinu solemnea eta letra gogorrak. Niko Etxartek, Amaia Zubiriak edota Imanol Larzabalek abestu izan dute.<\/p>\n<p><strong>Beste kanta abesteko ohitura daukazuenok badakizue, hemendik aurrera hau ere zabaldu tabernetan!<\/strong><\/p>\n<h4><a href=\"https:\/\/youtu.be\/VgYbIWc_t9Q\"><b>MATALAZ-EN HILTZIA<\/b><\/a><\/h4>\n<h3>\u00a01<\/h3>\n<p>Argi le\u00f1huria hasi zaik\u00fc agertzen<\/p>\n<p>Lextarreko plazan kh\u00fcr\u00fctxe x\u00fcrian<\/p>\n<p>Erregeren ordrez harat Matalaz dua<\/p>\n<p>Trixterik gaixua guardien artian<\/p>\n<p>Bi eskik khatiraz nulaxe tinkat\u00fcrik<\/p>\n<p>Kriminelen gisa thian bizkarrian<\/p>\n<p>Axko handiari b\u00fcz hori zer lazkeria<\/p>\n<p>Izigarrikeria ez denin ogendant<\/p>\n<p>2<\/p>\n<p>Ene Mitikile oi zer lekh\u00fc maitia<\/p>\n<p>Banian dese\u00f1a l\u00fczaz bizitzeko<\/p>\n<p>Zure boztariuan zure bake handian<\/p>\n<p>Zure besuetan untsa gozatzeko<\/p>\n<p>Jaun kunte txar batek \u00fcrg\u00fcll\u00fc ekhintia<\/p>\n<p>Sobera zeitadan pop\u00fcliarentako<\/p>\n<p>Orai hil behar dit bainan nahiago d\u00fct<\/p>\n<p>Hola eziz bizi Jaun horren esklabo<\/p>\n<p>3<\/p>\n<p>Adios Xibero zazpi probintzietako<\/p>\n<p>En\u2019uste orotan xokhorrik hobena<\/p>\n<p>Orai helt\u00fcrik da d\u00fcdarik gabetarik<\/p>\n<p>J\u00fcjat\u00fc bezala en\u2019azken orena<\/p>\n<p>Dener pharkatzen d\u00fct Jinkuarek bezala<\/p>\n<p>Begira dezen ene orhitzapena<\/p>\n<p>Burreuak zier orai gomendatzen niz<\/p>\n<p>Egin ezazie orai zien lana.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuhaitz Ordoki \/ 2016-11-14 \/ 400 hitz Matalaz pertsona aski ezaguna da abertzaletasunaren barruan, eta gure iruditerian Zuberoa eta bere herritaren interesak babestu zituen heroi gisa oroitzen dugu. Baina ez zait iruditzen soberan dagoenik bere inguruan kokapen txiki bat egin &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/11\/matalaz-historia-bat-eta-bi-abesti\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5493,5492,90,38,5168,5684,5625],"tags":[7673,7672,7671,1958,7175],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13662"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13662"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13662\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13663,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13662\/revisions\/13663"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13662"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13662"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13662"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}