{"id":13678,"date":"2016-11-18T08:38:51","date_gmt":"2016-11-18T08:38:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13678"},"modified":"2016-11-18T08:38:51","modified_gmt":"2016-11-18T08:38:51","slug":"sarasate-ezezaguna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/11\/sarasate-ezezaguna\/","title":{"rendered":"Sarasate ezezaguna"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2016\/11\/18\/sarasate-ezezaguna\/\" target=\"_blank\">Kattalin Barber \/ 2016-11-18 \/ 697 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Pablo Sarasate biolin jotzailearenganako interes berezirik ez zuen Joaquin Calderonek orain dela hiru urte. Baina, \u201ckasualitateak hala nahita\u201d, hari buruzko dokumentala egitea erabaki zuen. Sarasate, el rey del viol\u00edn (Sarasate, biolinaren erregea) izenburuko lana aurkeztu zuen, joan den astean. Abenduan, DVDa salgai egonen da. Nafarroako hiriburuan jaio zenetik mundu osoan ospetsu bilakatu arte Sarasatek egindako urratsak jasotzen ditu dokumentalak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Nafarroako Orkestra Sinfonikoan lan egiten duen Anna Radomska biolin jotzaile poloniarrak ateak ireki zizkion Calderoni. Radomska Henryk Wieniawski biolin jole ospetsuaren herri berekoa da, Lublingoa (Polonia). Wieniawski eta Sarasate lagun onak ziren. \u201cBitxia iruditu zitzaidan, orain Annak Nafarroako Orkestra Sinfonikoan lan egiten duelako, eta, hain justu, Pablo Sarasate du izena orkestrak. Nolabaiteko lotura polita da\u201d, adierazi du Calderonek. Hori oinarri hartuta, hainbat pertsonaiaren bitartez Sarasateren bizitza islatu du.<\/p>\n<p>Javier Trias de Mena Sarasateren ilobak testigantza eman du Calderonen dokumentalean. \u201c93 urte ditu, eta plazera izan zen haren parte hartzea lortu ahal izatea; gainera, Sarasateren eskutitzak irakurtzen utzi zigun\u201d. Pozik agertu da Calderon, Trias de Menari gustatu zaiolako egindako dokumentala. Sarasateren senidearekin batera, hainbat adituren iritziak eta Ara Malikian, Tianwa Yang, Ana Maria Valderrama, Paco Montalvo, Manuel Guillen eta Pacho Flores musikarien interpretazioak tartekatzen dira dokumentalean.<\/p>\n<p>Hiru urte baino gehiago aritu da Calderon musikari ospetsuaren atzetik. Biografiak irakurri, musikariak elkarrizketatu\u2026 \u201cEta orduan konturatu nintzen ez zegoela Sarasateren inguruko dokumentalik. Ulertezina izan zen niretzat\u201d. Sarasate urte askoz \u201cahaztua\u201d izan zela uste du Calderonek. \u201cNazioartean hemen baino ospe handiagoa izan zuen Sarasatek. Ez dut oso argi zergatik ez zioten bere meritua aitortu\u2026 Galdera irekiak planteatzen ditut dokumentalean\u201d, azaldu du.<\/p>\n<p>Hainbat ohar eman ditu Joaquin Calderonek: \u201cBatzuek esaten dute pertsona hutsala zela Sarasate. Birtuosismo handia bai, baina musika eduki onik gabekoa egiten zuela zabaldu zen garai horretan. Nik uste dut hori dela gutxi ezagutzen direlako bere konposizioak. Biolin jotzailea izateaz gain, musika idazten zuen Sarasatek\u201d.<\/p>\n<p>Bere piezak azkarrak eta zailak dira, biolinista on-onek bakarrik jo ditzaketenak. Esaten zuten ikuskizuna ematea beste asmorik ez zuela Sarasatek, baina Calderon ez dago iritzi horrekin ados: \u201cHerri musika oinarri zuen Sarasatek, eta jota edo zortzikoak eraldatzen zituen. Bere estiloan bakarra zen\u201d, esan du dokumentalaren zuzendariak.<\/p>\n<p><strong>Heriotzari buruz, zalantzak<\/strong><\/p>\n<p>Hainbat gai \u201cdelikatu\u201d agertzen dira filmean, eta \u201csentsibilitate horrekin\u201d lan egiten saiatu dela azaldu du Calderonek. Musikariaren sexualitatea eta heriotzaren inguruko kontuez ari da. Biarritzen hil zen, biriketako enfisema batek jota, 1908. urtean. Hori izan zen medikuaren heriotza diagnostikoa. Hiru hilabete geroago, halere, medikua Sarasateren familiarekin harremanetan jarri zen, eta zalantzan jarri zuen musikariaren heriotzaren arrazoia. \u201cMedikuak esan zien Sarasatek lepoan ubeldura batzuk zituela, eta gaixotasunak ez zuela horrelakorik eragiten; familiak, orduan, medikuari eskatu zion testigantza emateko, baina honek uko egin zion\u201d, azaldu du Calderonek.<\/p>\n<p>Berak ez du garbi zer gertatu zen, eta hainbat hipotesi jarri ditu mahai gainean: \u201cBaliteke norbaiten laguntzarekin eutanasia modukoa egitea Sarasateri. Asko sufritzen zuen musikariak, hain zuzen ere. Baina baliteke norbaitek hiltzea. Interes ekonomikoa handia zen\u201d. Bi aukerak planteatzen ditu Calderonek, baina argitu gabe: \u201cEz dago batere garbi kontua, eta ez dut horretan sakondu nahi izan. Bakoitzak pentsa dezala nahi duena\u201d.<\/p>\n<p>7 urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua Sarasatek. Dudarik gabe, haur miragarria izan zen. 11 urterekin umezurtz geratu zen, eta Parisen jarraitu zuen biolina jotzen ikasten, eta, gutxika-gutxika, kontzertuak eskaintzen. \u201cAEBetara bigarren aldiz joan zenean, 1889. urtean lortu zuen benetako ospea\u201d. Konpositore guztiek musika idatzi nahi zioten, hain zuzen ere, garai horretan, horrek ospea ekarriko zielako. \u201cEminentzia bat zen\u201d. Amerika eta Europako ia herrialde guztietan jo zuen Sarasatek. Harrigarria da zenbat kontzertu eman zituen. Azken 25 urteetan, hain zuzen ere, 1.500 inguru.<\/p>\n<p>Han eta hemen ibili zen Sarasate kontzertuak ematen, baina beti itzultzen zen Iru\u00f1era, sanferminetan. \u201cEz zituen inoiz galtzen\u201d. Gaur egun Gaiarre antzokia den eraikinean jotzen zuen, eta sarrera eskuratzeko dirurik ez zutenentzat, La Perla hoteleko balkoitik jotzen zituen pare bat pieza urtero. \u201cGizon modernoa zen Sarasate, munduan ibilia eta jantzia, eta baliteke bat ez egitea bere garaiko Iru\u00f1eko gizartearekin\u201d.<\/p>\n<p>Horren adibide, Pio Barojaren iritzia aipatu du Calderonek: \u201cModu itsusi eta baldar batean haren aurka egin zuen behin baino gehiagotan, haren janzkera kritikatzen mespretxuzko tonu batean\u201d. Horregatik guztiagatik uste du Calderonek Sarasatek ez zuela izan behar bezalako aitorpena Nafarroan.<\/p>\n<p>Eta dokumentalarekin, hain justu, musikari nafarraren lana aitortu nahi izan du lanaren egileak: \u201cFuntzio pedagogikoa ere badu dokumentalak, eta, hain justu, haur eta gazteek Nafarroako pertsonaia garrantzitsuenetarikoa ezagutzea nahiko nuke\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kattalin Barber \/ 2016-11-18 \/ 697 hitz Pablo Sarasate biolin jotzailearenganako interes berezirik ez zuen Joaquin Calderonek orain dela hiru urte. Baina, \u201ckasualitateak hala nahita\u201d, hari buruzko dokumentala egitea erabaki zuen. Sarasate, el rey del viol\u00edn (Sarasate, biolinaren erregea) izenburuko &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/11\/sarasate-ezezaguna\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5493,75,5168,5684,5749],"tags":[7692,7691,7690,7689],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13678"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13678"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13678\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13679,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13678\/revisions\/13679"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13678"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13678"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13678"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}