{"id":1372,"date":"2012-12-19T07:52:54","date_gmt":"2012-12-19T07:52:54","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1372"},"modified":"2012-12-19T07:53:17","modified_gmt":"2012-12-19T07:53:17","slug":"haurride-bai-bikiak-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/haurride-bai-bikiak-ez\/","title":{"rendered":"Haurride bai, bikiak ez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-11-29\/036\/001\/haurride_bai_bikiak_ez.htm\" target=\"_blank\">Gorka Erostarbe \/ 2012-11-29 \/ 783 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Eskarmentuaren paperak&#8217;-en ildotik testu laburrez osatu du Anjel Lertxundik &#8216;Paper-festa&#8217; lan berria, baina tonu narratiboagoan.<\/em><br \/>\n<em> Literaturaz, gizarteaz, harremanez eta heriotzaz mintzo da, besteak beste.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Liburu bat eskuan duela, eta inguruan gertatzen denari begira, adi. Eta itsasoaren aurrean. Egokiera horretan sortu ditu edo bururatu zaizkio Anjel Lertxundiri <i>Paper-festa. Minimalia<\/i> (Alberdania) osatzen duten narrazio pieza gehienak. \u00abLiburuari berari bezainbat erreparatzen diot tabernan sartu den edo terrazatik pasa den pertsonari. Biak uztartzen saiatu naiz. Nire eskuek ez dute liburu bat abandonatzen, baina aldian behin liburutik begiak jaso eta nire ingurua begiratzen dut. Ingurua begiratzetik sortutako ipuin mordoa dago hemen. Nire hurbileko errealitatearekin oso lotua dagoen liburua da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ipuin, narrazio eta kontakizun hitzak darabiltza egileak liburuko piezak definitzeko. <i>Eskarmentuaren paperak<\/i> (Alberdania, 2009) hura bezala, testu laburrez osaturikoa baita lana, zatiz zati osotasuna bilatzen du honek ere hark bezala. Haurrideak dira, baina ez bikiak. Haren ifrentzua. Liburu berriaren kontrazalean dator bien arteko aldea: \u00abHelburu bera badute ere, han hausnarketaren bidea nagusi zen, eta kontakizunaren bidea aukeratu du hemen autoreak, hartan bezala autobiografia sentimental eta literarioa idazteko\u00bb. Lertxundiren hitzetan: \u00abNarrazioak hausnarraren zerbitzura\u00bb zeuden orduko hartan; \u00abgai errekurrenteak ditu berriak ere, obsesio berberak, baina beste ikuspuntu edo begirada batez\u00bb landuak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Narrazio laburrak aukeratu ditu Lertxundik, besteak beste garai berriek lengoaia berriak eskatzen dituztelakoan. \u00abEzin ditugu gauzak kontatu duela 100 urte bezala. Gauzak oso azkar gertatzen dira, gauzak oso azkar aldatzen dira. Arintasunarekin lotzen ditu testuok, gutxirekin asko kontatzearekin: \u00abIpuinak biluzi egin behar du. Testuak ia zerora jaitsi behar du ahalik eta etekin handiena emateko. Gutxienarekin ahalik eta gehien ematen ahalegindu behar du. Pertsonaiak, tokiak, denborak, gelditzen dira ez indefinizio batean, baizik eta nobela batean ez bezalako plastizitate batean. Arintasunean, ez arinkerian. Pisua kendu duen elementu baten moduan. Biluzik. Ez dago tranparik. Ez dago pirotekniarik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Arreta non, efektua han<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abBegirada da idazle batek eskain dezakeen gauzarik pertsonalena, gauzarik bereena\u00bb, Lertxundiren hitzetan. Eta <i>Paper-festa.<\/i> <i>Minimalia<\/i> liburuko begiradak asko du laburtasunetik, biluztasunetik. \u00abFlash narratibo batzuk egiten saiatu naiz, osotasunean emanak. Begiradak ez du idazle bat hobea edo okerragoa egiten, baina hark ematen dio berezitasuna, Lertxundik dioenez. \u00abZertan jartzen duzun arreta, zeri begiratzen diozun garrantzitsua da, gero irakurleari transmitituko diodan efektuan eragina duelako\u00bb. Begirada bat izatea \u00abez da aski\u00bb, ordea. \u00abBegirada bati beste begirada batek jarraitzen dio, eta hari beste begirada batek. Eta hortik efektuak sortzen dira\u00bb. Paperez paper arakatzen ibili ostean ondu du liburua, baina ez du biltzaile lan soila egin. \u00abEz da almazen bat. Begiradak antolatuta daude. Nik neuk ikusten dut narrazio oso bat liburuan zehar, gaika antolatua, eta gai bakoitzak hari ezkutuen mikronarrazio bat kontatzen du. Narrazio batzuetatik besterako paisaia batzutan mantso-mantso aldatzen da, eta beste batzuetan brastakoan, modu desberdinetako trantsizioak egiten ditut irakurlea ez dadin monotonian erori\u00bb. Literaturak beti gai berberak lantzen ditu. Hala dio Lertxundik, baina, ugaritasunaren bila aritu da begiraden eta efektuen aldetik. \u00abTonu aldaketen bitartez saiatu naiz efektuak lortzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ondo zedarritutako lau ataletan banatu du liburua Lertxundik. <i>Lubakiak, barne muinetan<\/i>&#8216; atalean historiaz eta gizarte gaiez dihardu, betiere oihartzun literarioz jantzita. <i>Bizitza hizpide<\/i> izenekoan giza harremanak ditu ardatz. <i>Erbinude zuriarena<\/i> sailean literaturaz, arteaz, idazteaz eta euskaraz mintzo da egilea, eta heriotzaz, oinazeaz, patuaz eta ezinaz <i>Heriotza, oinazearen aita<\/i>-n. Koadernotan bildutako testu zaharren bat badago liburuan edo BERRIAn idatzitako zutabe laburtu eta moldaturen bat, baina gehien-gehienak testu berriak dira; \u00abnire hurbilenekoek ere ezagutzen ez zituzten testuak daude, batez ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Juan Kruz Igerabide idazle eta adiskideak testuak aurrez irakurtzeko aukera izan du, eta harentzat \u00abgozamen hutsa\u00bb izan da irakurketa. \u00abBadaude sufrimendua eta tristura, baina literaturaren plazera etengabekoa da\u00bb, Igerabideren ahotan. \u00abAnjelen literatura unibertsoan bizitza bera dago\u00bb. <i>Otto Pette<\/i>-ren, <i>Ifrentzuak<\/i> saileko lau liburuen, <i>Letrak kalekantoitik<\/i>-en<i>,<\/i> <i>Konpainia noblea<\/i>-ren, <i>Mentura dugun artean<\/i>-en eta <i>Etxeko hautsa<\/i> liburuen oihartzunak topatu ditu lan berrian Igerabidek. \u00abKilika eta kilika ari da etengabe munduaren ikuspegi benetan zabala eraikiz. Ideologiazko eraikuntza sakon bat ikus dezakegu, baina ideologia orori itzuri eginez, norberaren ideia sarea ere kolokan jartzen du. Beti dinamikoa, amaitzen ez dena. Eta hori arriskutsua da politika, erlijioa eta filosofia behin betiko egonkortu nahi dituenarentzat. Konpromiso ideologikoa ageri da, baina bizitzan erabat txertatua, zikindua, eskarmentatua\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abZiztada etikoa eta plazer estetikoa\u00bb biltzen ditu, labur esanik, <i>Paper-festa<\/i> liburuak, Igerabideren begietara.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8211;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Narrazio batzuk<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8216;Paper-festa&#8217; liburuko narrazio pieza laburrenetako hiru dira hauek:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>&#8216;Fideltasuna&#8217;<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2014Hori galdetzea ere! Zuekin nagok, beti egongo nauk zuekin\u2014 erantzun nien nik. Tamalez, ez naiz gogoratzen egin zidaten galderaz. Urte asko pasatu dira ordutik. Orduko jarrera fidel berean segitzen dut nik, gogoratu egiten ez dudan galdera bati emandako erantzunari lotuta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>&#8216;Aldarritik lantura&#8217;<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Urte asko egin zituen heriotza bazenik ere pentsatu gabe. \u00abBizi egin behar da, osti, bizi!\u00bb, horixe zuen aldarri. Lehen ajeak etorri zaizkio, ordea, eta orain heriotza dauka beti buruan. Heriotzaren obsesioak tokia hartu dio bizitzearenari. \u00abHil egin behar, ostia, hil!\u00bb, horixe du aspaldian lantu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>&#8216;Abisatzailearena&#8217;<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2014Abisatu nizuen nik, abisatu nizuen!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2014Eta abisatzeaz aparte, zer beste egin zenuen?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gorka Erostarbe \/ 2012-11-29 \/ 783 hitz &#8216;Eskarmentuaren paperak&#8217;-en ildotik testu laburrez osatu du Anjel Lertxundik &#8216;Paper-festa&#8217; lan berria, baina tonu narratiboagoan. Literaturaz, gizarteaz, harremanez eta heriotzaz mintzo da, besteak beste.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,193,80,3,279,689],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1372"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1372"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1372\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1374,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1372\/revisions\/1374"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1372"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1372"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1372"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}