{"id":13722,"date":"2016-12-02T09:59:45","date_gmt":"2016-12-02T09:59:45","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13722"},"modified":"2016-12-02T09:59:45","modified_gmt":"2016-12-02T09:59:45","slug":"bost-minutu-pirinioentzat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/12\/bost-minutu-pirinioentzat\/","title":{"rendered":"Bost minutu Pirinioentzat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2016\/12\/02\/bost-minutu-pirinioentzat\/\" target=\"_blank\">Edurne Elizondo \/ 2016-11-02 \/ 582 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Bost minutu eskatu dizkiete Nafarroako Ekialdeko Pirinioetako biztanleek Nafarroako Parlamentuko kideei. Bost minutu, lege bat onartzen duten bakoitzean arau horrek eskualde horretako herritarrengan izanen duen eraginari buruz pentsa dezaten. 1.400 pertsonak baino gehiagok egin dute bat jada eskaera horrekin, Pirinioan Lan eta Bizi herri ekinaldiak eta Bizirik Gaude elkarteak sarean martxan jarri duten sinadura bilketaren bidez. \u201cMugimendua eragin nahi dugu; kontzientzia hartu, eta bat egin dezatela herritarrek, gure gabeziak eta arazoak mahai gainean jartzeko\u201d.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Gabeziak, arazoak eta desorekak. \u201cBazter\u201d direla sentitzen dute Ekialdeko Pirinioetako biztanleek. \u201cBigarren mailako herritarrak\u201d direla nabarmendu du Pirinioan Lan eta Bizi herri ekinaldiko kide Joseba Martinezek. Aurizberrin bizi da, eta argi du herria ez duela utzi nahi. Eskualdean etxebizitzaren, enpleguaren eta hezkuntzaren arloan dauden arazoek, ordea, jende anitz bultzatzen dute herriotatik herri handiagoetara edo Iru\u00f1era. Herriak hustuz joan dira, eta kinka larrian gelditu dira zerbitzu anitz. Egoera hori irauli nahi dute hango herritarrek, eta horregatik jarri dute martxan sinadura bilketa. Merezi duten arreta jaso nahi dute. Horretarako eskubidea badutelako. \u201cZergak ordaintzen baititugu, bertze edozein herri edo hiritako herritarrek bezala\u201d.<\/p>\n<p>Ekialdeko Pirinioetako ibarretako hiru dira Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzukoa. Herriotako populazioaren mugimenduak erakusten du Martinezek azaldu duen errealitatea. Erronkarin, populazioak goia jo zuen 1910. urte aldera, 4.704 biztanlerekin. 2.344 ziren 1975. urtean; 1.644 2005ean; eta 1.423, berriz, 2015ean. Aezkoan, 3.679 pertsona bizi ziren 1857. urtean; 1.546 ziren 1975ean; 1.046 biztanle zituen ibarrak 2005. urtean; eta 903 baino ez iazko datuen arabera. Populazioak behera egin du, halaber, Zaraitzun: 4.073 ziren 1857. urtean; 2.448 1975ean; 1.704 2005. urtean; eta 1.478, azkenik, iaz.<\/p>\n<p>Populazioaren beherakada ez da arazo bakarra. \u201cOrografiak eta klimak ere eragiten digute. Gutxi gara, eta sakabanatuta gaude, gainera. Eskoletan ahaleginak egin behar ditugu ratioak betetzeko eta eutsi ahal izateko\u201d. Osasunaren arloan, anbulantzia herrietara ailegatzeko \u201czailtasun handiak\u201d daudela erantsi du Martinezek, eta etxebizitzaren eta enpleguaren esparruan dauden \u201ceredu zaharkituek\u201d, berriz, ez dutela aukera ematen herrien husteari aurre egiteko.<\/p>\n<p><strong>Legeak eta justizia<\/strong><\/p>\n<p>Martinezek argi eta garbi erran du: \u201cNafarroako Gobernuari dagokio zerbitzu publikoak bermatzea\u201d. Eta, horretarako, ustez denentzat egindako legeek sor ditzaketen \u201cdesorekei\u201d so egiteko eskatu diete Pirinioan Lan eta Bizi herri ekinaldiko kideek herrialdeko agintariei. Eskolako ratioen adibidea aipatu du, berriz ere. \u201cLege bat denentzat izateak ez du erran nahi lege horren oinarrian justizia dagoenik\u201d. Ekialdeko Pirinioetako herrientzat bertze hainbat txokotako herrietan baino anitzez ere zailagoa izan baitaiteke legeak ezarritakoak betetzea.<\/p>\n<p>Pirinioko herrien errealitatea \u201cdesitxuratzen\u201d duen bertze elementu bat aipatu du Martinezek. <em>Pirinioak<\/em> erraten denean zer herri eta ibar aipatzen diren, hain zuzen ere. \u201cAgoitz, Zangoza eta Baztanen gisako udalerrietako errealitatea eta gurea ezberdinak dira\u201d. Ondorioz, Martinezek uste du Pirinioetaz hitz egiteko herriotako datuak sartzen dituztenean benetako errealitatea ezkutatu bertzerik ez dutela egiten. \u201cAgoitzen, adibidez, industria dute, baina guk ez\u201d. Sinadura bilketa martxan jarri dutenek zehaztu dute Ekialdeko Pirinioek zer eremu hartzen duten: Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Artzibar, Erroibar, Orreaga, Auritz, Luzaide, Orotz-Betelu eta Nabaskoze almiradioa.<\/p>\n<p>\u201cGure eskualdean lehen sektorea inportantea da, baina egoera, egun, ez da ona\u201d, azaldu du Martinezek. Turismoak azken hamarkadan izandako gorakada nabarmendu du, halaber. \u201cJende anitzek egin du horren aldeko apustua; herriko etxea moldatu, eta landetxe bilakatu dute\u201d.<\/p>\n<p>Hiriko jendearentzat, hain zuzen ere, asteburua edo oporrak pasatzeko tokia dira, neurri handi batean, Pirinioak. \u201cGuri ongi iruditzen zaigu jendea honat etortzea asteburua pasatzera; baina kontuan hartu behar da gu hemen gelditzen garela haiek joaten direnean\u201d.<\/p>\n<p>Turismoaren esparrua bakarrik bultzatzeak ere ondorioak izan ditzakeela uste du Martinezek. \u201cTurismotik bizi bagara, kontuan izan behar dugu gure herrietan kulturaren arloko eta bertze hainbat alorretako aldaketak gertatzen ahal direla\u201d. Egungo testuinguruan \u201cetorkizuna bermatzea\u201d zaila dela erran du Martinezek, eta horrek eragiten dio tristura. \u201cIzan beharko genuke aukera hemen bizitzeko, nahi dugulako, orekari eutsiz\u201d. Parlamentariak Pirinioetara begira jarri nahi dituzte. Aurrera egiteko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2016-11-02 \/ 582 hitz Bost minutu eskatu dizkiete Nafarroako Ekialdeko Pirinioetako biztanleek Nafarroako Parlamentuko kideei. Bost minutu, lege bat onartzen duten bakoitzean arau horrek eskualde horretako herritarrengan izanen duen eraginari buruz pentsa dezaten. 1.400 pertsonak baino gehiagok &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/12\/bost-minutu-pirinioentzat\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5493,5492,65,5749],"tags":[35,7727,283,2402,7728],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13722"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13722"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13722\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13723,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13722\/revisions\/13723"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13722"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13722"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13722"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}