{"id":1375,"date":"2012-12-19T07:59:09","date_gmt":"2012-12-19T07:59:09","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1375"},"modified":"2012-12-19T08:02:03","modified_gmt":"2012-12-19T08:02:03","slug":"zailena-hastea-izaten-delako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/zailena-hastea-izaten-delako\/","title":{"rendered":"Zailena hastea izaten  delako"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-11-29\/037\/001\/zailena_hastea_izaten_delako.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2012-11-29 \/ 645 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Karmele Jaiok bizitzaren erdigunean daudenen kezkak bildu ditu &#8216;Ez naiz ni&#8217; ipuin liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Eivissako terraza batean mojitoak edanez, eta parean neska-mutil gazteak dituztela, solasean ari dira Marga eta Alazne. Zoriontasunaz, ardoaz, edertasunaz&#8230; zahartzeaz, azken finean. Eta, halako batean, laburpen gisara-edo, zera esan dio Margak unibertsitate garaiko lagunari eta etxekideari: \u00abZe, zailena ez da zahartzea&#8230; zailena zahartzen hastea da. Eta zu eta ni hor gaude, ulertzen?\u00bb. <i>Ez naiz ni<\/i> Karmele Jaioren (Gasteiz, 1970) ipuin liburu berriko istorioetako bateko protagonistak dira Marga eta Alazne. \u00abBizitzaren erdigunean daudenak\u00bb, egilearen hitzetan. \u00ab40 urte edo 40 paseak dituztenak\u00bb. Adin tarte horretako pertsonaiek gorpuztu dituzte Jaiok Elkar argitaletxearekin kaleratutako laneko hamabi istorioak. \u00abDenbora aurrera doala ikusita, denei sortu zaie kezka, denek sentitu dute larritasuna, konturatu direlako gauza batzuk ezingo dituztela egin\u00bb, azaldu du Jaiok.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hustasun moduko bat sentitzen dute denek. \u00abIzan ere, orain arte zarata asko izan dute inguruan\u00bb. Umeak, lagunak&#8230;. \u00abBaina bat-batean, isiltasunean, deseroso sentitzen hasiko dira. Eta ez dakite hutsune hori nola estali\u00bb. Egilearen esanetan, pertsona horiei kosta egiten zaie nor diren onartzea. \u00abBizitzako momentu horretan daude\u00bb. Eta, hortaz, lanak dituzte, era berean, euren buruak kokatzeko. \u00abEgin dute bizitzaren zati bat, heldu dira nonbaitera, eta ez dakite ziur hori ote zen nahi zutena. Galdetzen diete euren buruei nola heldu diren puntu horretaraino. Batzuk konturatzen dira bizitzak aurrera egin duela, baina beste batzuk ez\u00bb. Jaioren ustez, ez da kasualitatea pertsonaiak egoera horretan egotea, denak \u00abbizitzaren erdigunean\u00bb daude eta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zahartuta baino gehiago, zahartzen hasita daude <i>Ez naiz ni<\/i>-ko protagonistak. \u00abEta gogorrena da zure gorputza zahartzen ari dela nabaritzea\u00bb. Horretaz konturatuko dira hainbat egoeratan: seme-alabek jada gurasoekin oporretara joan nahi ez dutenean; umea jolastokian ikustean; aspaldiko laguna zahartuta dagoela nabaritzean; edo mamografia egitera joan, eta bularra zapalduta sentitzean, esaterako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta egoera horiei irtenbide bat ematen ahaleginduko da erdigunean dagoen pertsonaietako bakoitza: \u00abMedikuntza naturista erabiliz, etxe berri bat erosiz, sexualki erakargarri sentitzeko beharra sentituz, txokolate zati batean plazera bilatuz&#8230;\u00bb. Baina, batez ere, iraganera bueltatu nahi izango dute. \u00abHori da pertsonaietako askoren nahia, aurrera egitea baino errazagoa egiten zaielako atzeraka egitea\u00bb. Pertsonaia horietako gehiago dira emakumezkoak gizonezkoak baino. Halere, eta istorioak \u00abemakumezko baten ikuspuntutik\u00bb idatzita egon arren, bietarik dago. \u00abBi sexuetako pertsonek sentitzen dutena irudikatzen dute\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Umorea, errukiz eta kari\u00f1oz<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pertsonaia horietan, aurretik argitaratutako beste bi ipuin liburuetan \u2014<i>Hamabost zauri<\/i> 2004an, eta <i>Zu bezain ahul<\/i> 2007an, biak Elkarrekin\u2014 baino gehiago sakondu duela irizten dio. Horregatik, \u00abbereziki\u00bb pozik dago. \u00abIdazten eta idatzitakoa irakurtzen nuen bitartean, aurreko ipuinen aldean aldaketa bat zegoela nabaritu dut, aldaketa hori nolakoa den ez jakinagatik\u00bb. Iruditzen zaio 2004an eta 2007an kaleratutakoak antzekoak zirela, bai estiloan eta bai egituran. \u00abOraingo ipuinak, berriz, diferenteak dira. Batetik, luzeagoak dira. Eta, bestetik, pazientzia gehiago eduki dut horiek idazteko. Istorioei irteten utzi diet, eta ez naiz presaka ibili\u00bb. Gainera, aurreko lanetan agertzen zen osagai bati, umoreari, toki gehiago egin dio. \u00abUmorea kasu askotan erabili dut, eta pertsonaia batzuk barregarriak dira. Barre egin diet, baina errukiz eta kari\u00f1oz betiere\u00bb. Jaiok pentsatzen du umoreak lagundu dezakeela zenbait egoerari eta gairi heltzen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Protagonistak gorpuzteko erabili duen beste elementu bat bakoitzaren \u00ablan egoera\u00bb deskribatzea da. \u00abAhalegin bat egiten dut horretan, oso garrantzitsua dela pentsatzen baitut. Pertsona bat ezagutzen dugunean, hari buruz jakiten dugun lehen gauza da zein izen daukan, eta gero zein den haren lanbidea. Gainera, irakurlea kokatzeko balio dezake\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zailena zahartzen hastea izaten dela konturatuko dira pertsonaia horiek. Eta Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak irudipena dauka Jaio idazle \u00abnahiko berria\u00bb dela: \u00abBetidanik gurekin egon dela dirudien arren\u00bb. \u00abBaina urte gutxian euskal letretako oso etxeko izen bihurtu da. Jende askok irakurri ditu bere liburuak, arrakasta eduki dute, prentsan kolaboratzen du&#8230;\u00bb. Mendigurenek nabarmendu du Jaioren liburu berrian, idazteko moduan, \u00abaldaketa bat\u00bb nabaritzen dela eta \u00abpauso bat\u00bb eman duela. \u00abEz nolanahikoa, gainera\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ipuin liburuez gain, Elkarrekin kaleratutako beste bi eleberri ditu: <i>Amaren eskuak<\/i> (2006) eta <i>Musika airean<\/i> (2009). Lehena gaztelerara eta alemanera itzuli dute, eta orain, berriz, idazlea bera ari da bigarrena gaztelerara itzultzen, hurrengo urtean argitaratzeko asmoarekin; errusierara ere itzuliko dute, gainera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2012-11-29 \/ 645 hitz Karmele Jaiok bizitzaren erdigunean daudenen kezkak bildu ditu &#8216;Ez naiz ni&#8217; ipuin liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,3,188,691,690],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1375"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1375"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1375\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1379,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1375\/revisions\/1379"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1375"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1375"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1375"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}