{"id":13770,"date":"2016-12-16T12:27:39","date_gmt":"2016-12-16T12:27:39","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13770"},"modified":"2016-12-16T12:27:39","modified_gmt":"2016-12-16T12:27:39","slug":"alberto-crisci-sukaldaria-sukaldeak-motibatu-egiten-ditu-presoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/12\/alberto-crisci-sukaldaria-sukaldeak-motibatu-egiten-ditu-presoak\/","title":{"rendered":"Alberto Crisci. Sukaldaria: \u00abSukaldeak motibatu egiten ditu presoak\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1845\/032\/001\/2016-12-16\/sukaldeak_motibatu_egiten_ditu_presoak.htm\" target=\"_blank\">Maialen Unanue \/ <span class=\"data\">2016-12-16<\/span> \/ 395 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Clink Charity proiektuaren sortzailea da Crisci; presoak sukaldaritzaren bidez gizarteratzea du eginkizun. Esperientzia azaltzen izan da Donostian, BCC Basque Culinary Centerren.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">L<\/span>au jatetxe ditu Alberto Criscik (Epsom, Erresuma Batua, 1962) Ingalaterrako lau espetxetan. Presoak dira sukaldari eta zerbitzariak: espetxetik ateratzean ogibide bat izan dezaten laguntzen die. BCCen <em>Culinary Interaction<\/em> jardunaldietan izan da.<\/p>\n<p><strong>Pasarte latz batek bultzatuta sortu zenuen Clink Charity proiektua. <\/strong><\/p>\n<p>Bi laguni gertatutakoak bultzatu ninduen. Haien gurasoak banandu egin ziren, eta alde egin zuten biek. Bakarrik bizi zirenez, haienera joaten ginen edatera, festara&#8230; Ez zegoen araurik jarriko zigunik. Bizitza goitik behera aldatu zien: drogek mendean hartu zituzten, eta espetxean amaitu. Goiz batean, haietako bat ez zen esnatu; anaiak bere buruaz beste egin zuen, gutxira.<\/p>\n<p><strong>Ordurako sukaldaritzan ari zinen?<\/strong><\/p>\n<p>Nire negozioak porrot egin zuen: ia dena galdu nuen. 1980ko hamarkadan, krisi latza izan zen Erresuma Batuan. Presio handia neukan, estres izugarria: negozioa utzi, eta buruhausterik sortuko ez zidan zerbaitetan lan egin nahi nuen.<\/p>\n<p><strong>Beraz, kontrakoa egin zenuen.<\/strong><\/p>\n<p>Lagunek esan zidaten: \u00abLan erraz bat nahi zenuen, eta espetxera zoaz? Erotu zara, edo?\u00bb [barreak].<\/p>\n<p><strong>Nola erakartzen dira bezeroak espetxean dagoen jatetxe batera?<\/strong><\/p>\n<p>Zazpi urte dira lehenengoa ireki genuenetik, eta jada jendea ez da etortzen jakin-minagatik, esperientzia gustuko dutelako baizik. Gustuko dute ere ez direla soilik otordu bat ordaintzen ari: presoen gizarteratzea laguntzen ari dira.<\/p>\n<p><strong>Nolako prestakuntza ematen diezue presoei?<\/strong><\/p>\n<p>Ikasgela bat daukagu, eta etxerako lanak izaten dituzte. Irakurtzen edo idazten ez dakitenei ere irakasten diegu; asko ez dira izan ikasle onak, baina sukaldean aritzeak motibatu egiten ditu. Hezitzaile bana daukagu jatetxeetan, presoek izan ditzaketen beharrei erantzuteko.<\/p>\n<p><strong>Zerbitzari lanetan ere aritzen dira? <\/strong><\/p>\n<p>Hala da: kafeak, kaputxinoak eta abar egiten dituzte; alkoholik gabeko koktelak ere bai. Baratzean ere irakasten diegu. Andreen kartzela hegoaldean dago; udaberrian, haiek landatutako barazkiak erabiltzen ditugu. 50 bat oilasko ere baditugu.<\/p>\n<p><strong>Konfiantza handia duzu guztiekin, ezta?<\/strong><\/p>\n<p>Harreman oso ona daukagu, bai: zorrotz samarra naiz, baina errespetuz tratatzen ditut. Nik ez ditut gutxiesten, eta haiek ez naute gutxiesten. Ezinbestekoa da elkar errespetatzea, funtziona dezan.<\/p>\n<p><strong>Zer iritzi duzu kartzelez?<\/strong><\/p>\n<p>\u00abGiltzapean itxi, eta ez galdu zure dirua eta denbora\u00bb: hori da espetxeen aldekoen pentsaera. Eta zer pasatzen da ia bizitza osoa kartzelan pasatu ostean ateratzen direnean? Integratzeko lana behar dute, familia mantentzeko soldata&#8230;<\/p>\n<p><strong>\u00abGizarte iraunkorra\u00bb aipatu duzu hitzaldian: hori al da irtenbidea?<\/strong><\/p>\n<p>Gizarteratzen lagunduta, lana topatuko dute, eta, soldata bat lortzeaz gain, berriz deliturik egin ez dezaten ere laguntzen diezu. Gizarte osoa aberasten da: gizarteratzean ez laguntzea ez da iraunkorra.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maialen Unanue \/ 2016-12-16 \/ 395 hitz Clink Charity proiektuaren sortzailea da Crisci; presoak sukaldaritzaren bidez gizarteratzea du eginkizun. Esperientzia azaltzen izan da Donostian, BCC Basque Culinary Centerren.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5505,5538,5497,5493,65,17,43],"tags":[7760,7759,6803,548,7761,320],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13770"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13770"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13770\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13771,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13770\/revisions\/13771"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13770"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13770"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13770"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}