{"id":13796,"date":"2017-01-10T09:15:15","date_gmt":"2017-01-10T09:15:15","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13796"},"modified":"2017-01-10T09:15:15","modified_gmt":"2017-01-10T09:15:15","slug":"saamiak-gara-behelaino-artean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/01\/saamiak-gara-behelaino-artean\/","title":{"rendered":"Saamiak gara behelaino artean"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.eus\/mundua\/saamiak-gara-behelaino-artean\/\" target=\"_blank\">Be\u00f1at Hach Embarek \/ 2017-01-05 \/ 592 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Eskandinabiako estatuak albistegietan agertzen ez diren herrialde horiek dira, eta azaltzen\u00a0direnean zerbait ona kontatzeko izan ohi da; ez da hori idatzi honen kasua, kausa. Datu gehienak <a href=\"http:\/\/www.socioeco.org\/bdf_auteur-627_fr.html\" target=\"_blank\">Cedric Gouverneur<\/a> kazetariak bildutakoak dira, <a href=\"https:\/\/mondediplo.com\/\" target=\"_blank\">Le Monde Diplomatique<\/a> egunkariarentzat.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Saamiei \u201clapoiak\u201d edo \u201claponiarrak\u201d esaten zitzaien, edo zaie, gutxiesteko, izen peioratiboa izaki. Gehienok saamien lurraldea \u201cLaponia\u201d izenez ezagutzen dugun arren, bertakoek \u201cSapmi\u201d deitzen diote. Saamiak 50.000-65.000 lagun inguru dira Norbegian, 20.000-40.000 Suedian, 8.000 inguru Finlandian eta 2.000 Errusian. Herri bat estatu ezberdinetan zatituta egonez gero beti izango da herri horren kaltetan, eta saamiei, besteak beste, beraien bizimodu nomadan ere eragin zien: Norvegiak 1905ean lortu zuen independentzia (Suediarengandik), eta Finlandia duela ehun urte bereizi zen Errusiarengandik, Sobietar Batasuna bihurtu zenean.<\/p>\n<p>Sapmi meatzaritza lurralde bilakatu zuten aspaldi. Europak munduko burdinaren %20a kontsumitzen du, baina %4a soilik ekoitzi;\u00a0kantitate txiki horren\u00a0%90a Norrbotten (Suedia) izeneko konderritik ateratzen da. Saamiek protesta gogorrak egin zituzten mina gehiagoren irekiera oztopatzeko, tartean akanpalekuak, poliziak kanporatu zituen artio.<\/p>\n<p>Badu sona suediarren ongizate estatuak, edo bazuen, bederen, eta behin entzun nuen tesi honek indarra hartzen du horrelako argudioekin. Zer da (zen) ongizate estatua? Europa kapitalistak II. Mundu Gerraren ondoren sortutako koiuntura sozioekonomikoa, Sobietar Batasuna indarren zegoen bitartean europar langileriaren zati handiena eroso bizi zedin, buruhauste gehiegirik gabe, behintzat, iraultza aukerak minimizatzeko. SESB 1991an disolbatu zen, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Maastrichteko_Ituna\" target=\"_blank\">Maastricheko Ituna<\/a>\u00a0sinatu, eta benga, liberalizatu, pribatizatu eta ongizate estatua ezabatzera, bere izateko arrazoia desegin baitzen. Hasieran pixkana, eta ondoren abiadura biziaz; izan ere, etxe batera lapurreta egitera sartzen zaren lehen aldian kontu handiz ibiliko zara, baina bertakoak egun osoan narkotizatuta daudela ohartuz gero, geroz eta gehiago sartuko zara geroz eta tentu gutxiagorekin. 1992an Suediako Gobernuak \u201cmineralen legea\u201d onartu zuen, atzerriko konpainiei minak ustiatzeko gonbitea eginez. Suediak 16 mina dauzka aktibo gaur egun; 2030ean 50 izatea aurreikusten du gobernuak. Mina haietatik min hauek.<\/p>\n<p>Minaren aferak bereziki eragiten dien herrietako alkate askok ez dute ezer jakin nahi minak gelditzeari buruz, kontrakoa; eta bertako jabe handien presidentea (saamia) primeran eramaten da lurraldea ustiatu nahi duen enpresa ingelesarekin (Beowulf).<\/p>\n<p>Saamiek badituzte beraien legebiltzarrak, bakoitza estatu batean, noski; <em>Sametinget<\/em> deitzen diote Suedian, baina antzekoak daude administrazio ezberdinetan. Parlamentu honetako bozeramailea, Marie Enoksson, hau esandakoa da: \u201cEz tronpatu. Sametingetak ez dauka botere errealik; iritzia eman dezakegu, baina Estatuak ez dauka zertan bete guk esandakoa\u201d. Hala ere, bere existentzia babesten dute, \u201chainbat konpetentzietan aurrerapausuak emateko aukera eskaini digulako, hizkuntzaren gaian bereziki\u201d.<\/p>\n<p>Zeren eta hizkuntza, saamia, gutxietsia, zapaldua eta baztertua izan da. Suediako eskoletan saamieraz hitz egiten zuten haurrak zigortzen zituzten, eta gurasoak askotan ezin zuten irakasle eta zuzendariekin hitz egin, ez zekitelako suedieraz. Saami askok, testuingurua zein zen ikusita, beraien seme-alabei hizkuntza ez irakasteko erabakia hartu zuten. Gaur egun saamien %40-45ak hitz egiten du saamiera.<\/p>\n<p>Nazio Batuen arabera, lau irizpide hartu behar dira kontutan herri bat \u201cautoktono\u201d gisa sailkatzeko:<\/p>\n<p>1.- Kolonizazioaren aurretik bertan bizi zirenen ondorengoak izan behar dira.<\/p>\n<p>2.- Bere praktika ekonomiko eta kulturalek lotura sendoa mantendu behar dute lurrarekin.<\/p>\n<p>3.- Gutxiengoa izaki, marjinazio ekonomiko eta politikoa jasan behar dute.<\/p>\n<p>4.- Herriak bere burua \u201cautoktonotzat\u201d jo behar du.<\/p>\n<p>Dirudienez, NBE-rentzat saamiak dira Europan gelditzen den \u201cherri autoktono\u201d bakarra. Agerikoa da 3 milioi euskal herritarrak ez direla lau puntu horien barruan sartzen; agerikoa den moduan euskal herritar askok betetzen dituztela lau puntu horiek edota lau puntu horietako batzuk (lehen puntuari balioa kultura, hizkuntza eta kosmobisioaren ikuspegitik emango nioke, ez odoletik, bistan dena).<\/p>\n<p>Egin froga, eta \u201csaami\u201d diodan tokian \u201ceuskalduna\u201d jarri, eta hizkuntzaren lekuan \u201ceuskara\u201d; \u201cSametinget\u201d beharrean \u201clegebiltzarra\u201d, \u201celkargoa\u201d, \u201cparlamentu forala\u201d; \u201claponiar\u201d kendu eta ipini \u201cborono\u201d; \u201cLaponia\u201d ezabatu\u00a0eta \u201cvascongadas\u201d idatzi; beren lurra eta herria saltzen duten enpresariak. Berriogoiti eta Berriobeiti, bietan gosea beti.\u00a0Suedia, Norvegia, Finlandia eta Errusia beharrean, Espainia edo Frantzia; \u201cSapmi\u201d-ren ordez Euskal Herria.<\/p>\n<h3><\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Be\u00f1at Hach Embarek \/ 2017-01-05 \/ 592 hitz Eskandinabiako estatuak albistegietan agertzen ez diren herrialde horiek dira, eta azaltzen\u00a0direnean zerbait ona kontatzeko izan ohi da; ez da hori idatzi honen kasua, kausa. Datu gehienak Cedric Gouverneur kazetariak bildutakoak dira, Le &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/01\/saamiak-gara-behelaino-artean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5493,5492,38,5512,17,5625],"tags":[6094,7779,7780],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13796"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13796"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13796\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13797,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13796\/revisions\/13797"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13796"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13796"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13796"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}