{"id":1381,"date":"2012-12-19T08:09:02","date_gmt":"2012-12-19T08:09:02","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1381"},"modified":"2012-12-19T08:09:23","modified_gmt":"2012-12-19T08:09:23","slug":"joan-mari-irigoienek-haurrentzako-bi-poema-liburu-argitaratu-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/joan-mari-irigoienek-haurrentzako-bi-poema-liburu-argitaratu-ditu\/","title":{"rendered":"Joan Mari Irigoienek haurrentzako bi poema liburu argitaratu ditu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-11-29\/040\/001\/joan_mari_irigoienek_haurrentzako_bi_poema_liburu_argitaratu_ditu.htm\" target=\"_blank\">Erredakzioa \/ 2012-11-29 \/ 239 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Xaguxar sailean kaleratu dira, Pello A\u00f1orga, Jokin Mitxelena, eta Txomin eta Peru Magdalenaren lanen labealdi berean.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Joan Mari Irigoienek haurrentzako idatzitako bi poema liburu argitaratu ditu Elkarrek, Xaguxar bilduman: <i>Urruneko motorrak mila zaldi<\/i> eta <i>Sasiak mendia jan<\/i>, Antton Olariagak ilustratuak biak ere. Lehena, hamar urtetik gorako haurrentzako liburua da, eta bigarrena hamabi urtetik gorakoentzakoa. Liburuen aurkezpena egitean, Irigoienek jakinarazi zuen joan den otsailean medikuek esklerosia diagnostikatu ziotela, \u00abgaixotasun serioa\u00bb, eta umeentzako poesia idaztea pentsatu zuela, \u00abtestigantza gisa\u00bb. Olariagak, berriz, adierazi zuen oso gustura egin duela Irigoienen liburuen ilustrazio lana, gutxitan izaten delako poesia ilustratzeko aukera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Irigoienen bi liburu berriez gain, beste hiru liburu kaleratu ditu oraindik orain Elkarrek Xaguxar sailean: Pello A\u00f1orgaren <i>Memoriaren zuhaitza<\/i>, Jokin Mitxelenak ilustratua; Gaizka Arostegiren <i>Urrezko orrazia,<\/i> Eider Eibarrek ilustratua; eta Txomin eta Peru Magdalenaren <i>Txomintxo eta Perutxoren abenturak,<\/i> Iosu Mitxelenak ilustratua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Hiru narrazio<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egileak bezala, anaia bikiak dira Txomintxo eta Perutxo, Txomin eta Peru Magdalena anaien liburuko protagonistak, eta haien hainbat abentura ezagutuko ditu liburuaren irakurleak. Pello A\u00f1orgaren liburuak, <i>Memoriaren zuhaitza<\/i> izenekoak, oroimenaren garrantzia nabarmentzen du, hala gertaera historikoen memoriarena nola familiako kontuena. Arostegik Mikel Zarate saria irabazi zuen <i>Urrezko orrazia<\/i> lanarekin, arbasoen baserrira egun batzuk pasatzera joan den ume baten gorabeheren kontaketaren bitartez; oporraldi lasaia izango zela zirudiena korapilatu egingo zaio Ainhoari, antzinako argazki bat aurkitzen duenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bestalde, Eta zer? sailean Xabier Mendiguren Elizegiren <i>Pobreak gara, eta zer?<\/i> narrazioa eman du argitara Elkarrek, Patxi Gallegok ilustratua. Langabeziari eta krisi ekonomikoari buruzko narrazioa da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erredakzioa \/ 2012-11-29 \/ 239 hitz Xaguxar sailean kaleratu dira, Pello A\u00f1orga, Jokin Mitxelena, eta Txomin eta Peru Magdalenaren lanen labealdi berean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,135,3,188,692,694,693],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1381"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1381"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1381\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1383,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1381\/revisions\/1383"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}