{"id":13864,"date":"2017-01-26T09:36:52","date_gmt":"2017-01-26T09:36:52","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13864"},"modified":"2017-01-26T09:36:52","modified_gmt":"2017-01-26T09:36:52","slug":"opera-neon-nabigatzaile-esperimentala-nabigatzaileen-mundua-eraldatzeko-asmoz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/01\/opera-neon-nabigatzaile-esperimentala-nabigatzaileen-mundua-eraldatzeko-asmoz\/","title":{"rendered":"Opera Neon nabigatzaile esperimentala, nabigatzaileen mundua eraldatzeko asmoz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1484655024\" target=\"_blank\">Sustatu.eus \/ 2017-01-17 \/ 401 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Opera enpresak bere <a href=\"http:\/\/www.opera.com\/blogs\/desktop\/2017\/01\/opera-neon-concept-browser\/\">nabigatzaile berria aurkeztu zuen<\/a> joan zen astean: <strong>Opera Neon<\/strong>. Ez da betiko Opera nabigatzailearen beste bertsio bat, baizik eta nabigatzaile esperimental edo kontzeptual bat,\u00a0azken urteotan ohiko izan diren hainbat konturekin hautsi nahi izan duena eta zenbait berrikuntza interesgarri proposatzen dituena.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Zalantzarik ez azken 10-15 urteotan izugarri aldatu dela Interneteko mundua, baina beharbada nabigatzaileen artean ez da izan inolako iraultza handirik\u00a0Chrome aurkeztu zenetik (2008an) edota fitxa bidezko nabigazioa sortu zenetik (eta lehenengo saioek ia 20 urte dituzte dagoeneko).<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Opera_Software\">Opera Sowtware<\/a> enpresak orain arteko nabigatzaileen kontzeptua irauli (edo, gutxienez, berritu) nahi izan du bere azken proposamenarekin. <a href=\"http:\/\/www.opera.com\/blogs\/desktop\/2017\/01\/opera-neon-concept-browser\/\">Opera Neon<\/a> deitu dio aurkeztu berri duen nabigatzaileari.\u00a0Euren <em>Opera<\/em> nabigatzailearen garapen bat baino, nabigatzaile berri bat da, &#8220;esperimentala&#8221; nolabait\u00a0esatearren, orain arteko Interneteko nabigazioko zenbait arau zalantzan jarri edo gainditu nahi dituena (horietako batzuk, egia da, lehenago\u00a0ere aplikatu izan dira, edo egun martxan dauden beste nabigatzaile batzuen ezaugarrien garapenak dira).<\/p>\n<p>Euren hitzak erabiliz: &#8220;gaur egun ditugun nabigatzaileak joan zen milurtekoak\u00a0dira, weba gehienbat testuz eta dokumentuz osatuta zegoenekoa. Baina Interneta asko aldatu da eta erabiltzaileek espero dute erremintak ere aldaketa horietara egokitzea&#8221;. Erabiltzailearen esperientzia hobetzeko diseinatu dutela adierazi dute,\u00a0horretarako alderdi grafikoa eta animazioak bereziki landuz.<\/p>\n<p>Esan bezala, nabigatzaile esperimental bat da, etorkizun laburrean izango ditugun nabigatzaileak nolakoak izango diren\u00a0irudikatu edo aurreratu nahi diguna. Bideo honen bidez aurkeztu du Opera enpresak <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Cqyv1Fh5bCs\">Neon<\/a>. Bertan dituzue (ingelesez) ezaugarri nagusiak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ezaugarri nagusien artean, azpimarratuko genituzke:<\/p>\n<ul>\n<li>Nabigatzailearen lehenengo orria zure\u00a0mahaigainean txertatzen da (mahaigainean duzun irudiaren gainean).<\/li>\n<li>Nabigazio pesta\u00f1ak eskuineko zutabean azaltzen dira, eta ez goian. Gainera, grafikoki askoz gehiago nabarmentzen dira.<\/li>\n<li>Bideo bat martxan dugunean, beti ikusgai geratuko zaigu (zehazten dugun tokian), nahiz eta pesta\u00f1az aldatu.\u00a0Esate baterako, eskuineko goiko ertzean utzi dezakegu Youtubeko bideo bat martxan, eta bitartean beste pesta\u00f1a batzuetan nabigatzen jarraitu.<\/li>\n<li>Irekita dauzkazun pesta\u00f1ak dinamikoki eta automatikoki nabarmentzen dira (azkenaldian erabili dituzunak, edo gehien erabiltzen dituzunak, gorago agertuko dira).<\/li>\n<li>Uneoro pantaila-irudiak ateratzeko aukera.<\/li>\n<li>Bi pesta\u00f1a aldi berean irekita izateko aukera (nabigatzailea erdibitzekoa, alegia).<\/li>\n<\/ul>\n<p>Egia da horietako batzuk ez direla hain berritzaileak edo dagoeneko probatu direla beste nabigatzaile batzuetan, baina, enpresaren hitzei beroarena kenduta ere, uste dugu aldaketa interesgarriak proposatzen dituela.<\/p>\n<p>Esan bezala, berrikuntza hauek oraingoz Opera Neon nabigatzaile\u00a0kontzeptual honetan ari dira testeatzen, baina ondo bidean berrikuntza arrakastatsuenak Opera nabigatzaile estandarrean ere ezarriko dituztela iragarri dute eta, aurreikusten dute, aldaketa horietako batzuk beste nabigatzaile guztietara ere iritsi daitezkeela epe laburrera.<\/p>\n<p>Opera Neon nabigatzailea Mac eta Windowserako\u00a0dago garatuta eta <a href=\"http:\/\/www.opera.com\/es\/computer\/neon\">orrialde honetatik jaitsi daiteke<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sustatu.eus \/ 2017-01-17 \/ 401 hitz Opera enpresak bere nabigatzaile berria aurkeztu zuen joan zen astean: Opera Neon. Ez da betiko Opera nabigatzailearen beste bertsio bat, baizik eta nabigatzaile esperimental edo kontzeptual bat,\u00a0azken urteotan ohiko izan diren hainbat konturekin hautsi &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/01\/opera-neon-nabigatzaile-esperimentala-nabigatzaileen-mundua-eraldatzeko-asmoz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5493,6631,5626,28],"tags":[3524,7826],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13864"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13864"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13864\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13865,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13864\/revisions\/13865"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13864"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13864"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13864"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}