{"id":13893,"date":"2017-01-31T08:18:22","date_gmt":"2017-01-31T08:18:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13893"},"modified":"2017-01-31T08:18:22","modified_gmt":"2017-01-31T08:18:22","slug":"norberaren-baitan-daude-mugak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/01\/norberaren-baitan-daude-mugak\/","title":{"rendered":"Norberaren baitan daude mugak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1829\/022\/001\/2017-01-31\/norberaren_baitan_daude_mugak.htm\" target=\"_blank\">Unai Zubeldia \/\u00a02017-01-31 \/ 969 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Entzumen arazoak izanda ere, eguneroko lanari esker Espainiako Lehen Mailan eta Txapeldunen Ligan jokatzea lortu du Eunate Arraiza Athleticeko jokalari nafarrak. Zortzi urte zituela egin zioten ebakuntza ezkerreko belarrian, eta kokleako inplantea jarri zioten.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">B<\/span>izitza honetan ez dago ezinezkorik\u00bb. Errezeta bakarra behar da: \u00abLana, indarra eta sakrifizioa\u00bb. Eunate Arraiza (Biurrun, Nafarroa, 1991) ume-umetatik da horren jakitun. Entzumen arazoak dauzka nafarrak. \u00abGurasoek ez dakite jaio nintzenetik daukadan arazo hori, edo txertoren baten eraginez sortu zitzaidan\u00bb. Baina atzera begira egoteko denborarik ez dauka biurrundarrak. \u00abBerdin zait oinarria. Arazo hori daukat, eta aurrera egin beharra dago. Ez dago besterik\u00bb.<\/p>\n<p>Neskato hura nekez ateratzen zen etxetik baloirik gabe, eta, Lagunak Bara\u00f1aingo taldean lehen ostikoak eman ondoren \u201414 urterekin egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan\u2014, Txapeldunen Ligan ere jokatu du Athleticekin. \u00abLana, indarra eta sakrifizioa\u00bb. Gogoan hartu errezeta. Bost denboralditan 131 partida jokatu ditu zuri-gorriekin, eta hamazazpi gol sartu ditu; herenegun azkena, ligako 17. jardunaldian, Huelvako Sportingen aurka; 4-0ekoa izan zen.<\/p>\n<p>Eunate alabak 2 urte pasatxo zeuzkanean ohartu ziren gurasoak ez zuela entzuten; neskatoak arazoren bat bazuela. Bihurgunez jositako bidean zuzen, medikuak eguneroko ikur bihurtuta, 8 urterekin egin zioten ebakuntza. Kokleako inplantea jarri zioten, nerbio koklearraren bukaerak zuzenean estimulatzen dituen gailu elektronikoa. \u00abGogoan daukat ebakuntza egin zidaten garaia; burua benda batekin estalita eduki nuen, eta ilea motz-motz moztu zidaten puntuak neuzkan gunean\u00bb. Ikusten zenak, ordea, ez; sentitu zuenak astindu zion barrua. \u00abLehen audifonoa jarri zidatenean harrituta gelditu omen nintzen nire pausoen hotsarekin. Hala esaten didate beti gurasoek. Pausoa eman eta, sortzen nuen soinuarekin, begira-begira gelditzen omen nintzen beti\u00bb. Beste pauso bat izan zen inplantea.<\/p>\n<p><b>Gurasoen lehen hitzak<\/b><\/p>\n<p>Gurasoei egindakoa izan zen, ordea, begirada guztietan bereziena. \u00abAudifonoekin hasi nintzen lehen aldiz euren ahotsa entzuten, eta izugarria izan zen\u00bb. Gerora logopedarekin egindako lana eta Nafarroako Klinika Unibertsitarioan egindako bidea goratu du nafarrak. Etxeko hiru alabetan erdikoa da Eunate. \u00abEta guztien babes handia sentitu izan dut beti\u00bb.<\/p>\n<p>200 biztanle eskaseko herri txiki batetik 355.000 biztanleko hiri handi batera igaro zen 2012an \u2014Derion (Bizkaia) bizi da egun\u2014. Baina oso etxekoa da Arraiza. \u00abEta ahal dudan guztietan joaten naiz Biurrunera, buruari atseden ematera\u00bb. Familiaren baserrian pizten da nafarra, eta argi dauka han eraiki nahiko lukeela etorkizuna. \u00abEhiza, mendian ibiltzea, baserria, zelaia, traktorea&#8230; Inguru hori gustatzen zait; landa giroa eta abeltzaintza\u00bb. Paisajismoa eta landa inguruneko goi ziklokoko ikasketak amaitzen ari da. \u00abEta futbola amaitzen denean, baserrira joango naiz zuzenean\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abEtengabe hobetzeko nahiari esker\u00bb bihurtu da Eunate Arraiza \u00abpertsona normala\u00bb. Athleticeko atzelariarentzat esanahi handia dauka <em>normal<\/em> hitzak. \u00abPertsona bat gehiago naiz ni. Batzuentzat eredu naizela? Tira&#8230; Agian, bai. Baina bizitza honetan badaude ezin handiagoak. Entzumen arazoak besterik ez daukat nik\u00bb. Benetako arazoei neurria hartzeko balio du esan horrek.<\/p>\n<p>\u00abTxiki-txikitatik borrokan aritu izan naiz egunero, oraindik ere borrokan jarraitzen dut, eta hala jarraituko dut. Nire esku dagoen guztia egiten dut beti, bai kirol arloan eta bai egunerokoan, eta horri esker lortu dut gustatzen zaidana egitea. Barruan daukadan guztia ematen saiatzen naiz\u00bb. Espainiako Ligan jokalari gor bakarra da Arraiza. Haren hitzek une oro itzalean uzten dituzte balizko garaipenak, tituluak, golak, porrotak, lesioak, hutsak eta ezinak.<\/p>\n<p>Aurrez aurreko elkarrizketan sinesgaitza da Arraiza erabat gorra dela barneratzea. \u00abBaina, bai, bai; gailua kenduz gero, ez dut ezertxo ere entzuten\u00bb. Ezinari aurre eginez, azkar ikasi zuen ezpainak irakurtzen. \u00abEta ahoskatzeko moduagatik pertsona batzuen kasuan gehixeago kostatzen bazait ere, oso ondo moldatzen naiz\u00bb.<\/p>\n<p>Epaileekin ere lan berezia egin behar izaten dute partidak hasi aurretik. \u00abTaldeko ordezkari bat joaten da beti harekin hitz egitera, zein arazo daukadan azaltzeko, eta jokaldiren batean txistu hotsa edo aginduren bat entzungo ez banu, zergatia jakiteko\u00bb. Hori bai, belarriko gailuarekin, normalean, ondo moldatzen da partidan gertatzen den guztia barneratzeko. \u00abBaina bizkarrez nagoenean sortzen dira arazoak; bizkarrez nekezagoa izaten da guztia ondo entzutea\u00bb.<\/p>\n<p><b>Tarteka, gailurik gabe<\/b><\/p>\n<p>Hezetasunarekin, bero handiarekin, euriarekin&#8230; Eguraldi kontuekin izaten du, izatekotan, gorabeheraren bat edo beste belarri atzeko aparatuarekin. \u00abGertatu izan zait bustitzea eta apurtzea\u00bb. Baina konplexurik gabe hartzen ditu erabakiak horrelakoetan. \u00abGailua kendu, taldekideren bati eman, eta batere gabe jarraitzen dut jokatzen horrelakoetan\u00bb. Oso adi ibili behar izaten du halakoetan, marrazaina, epailea, taldekideak eta denak ondo kontrolatuz. \u00abLan gehiago egin behar izaten dut, eta presio handiagoa nabaritzen dut\u00bb.<\/p>\n<p>Barre artean azaldu du epaileekin izandako arazoetako bat: \u00abTarteka saiatzen gara txartel horiren bat behartzen, zigorra partida jakin batean bete ahal izateko. Partida batean, epaileak txistua jo eta aurrera jarraitu nuen, txartela behartu nahian, baina ez zidan atera, ez nuela entzun pentsatuta. Tarteka, arazo bihurtzen da epaileei dena kontatzea\u00bb. Nafarrak gogoan dauka Txapeldunen Ligako partida batean tirabira txiki bat izan zuela epaileetako batekin. \u00abGailu jakin batekin jokatu beharra neukala esan zidan\u00bb. Baina, egoera argituta, arazorik gabe jarraitu zuen lehian.<\/p>\n<p>Une jakin batzuetako zailtasunak salbu, ordea, Arraizak ez du izaten arazo handirik egunerokoan. \u00abGidatzeko-eta gainerakoak bezala moldatzen naiz, adibidez. Gidabaimena atera nuenean galdetu zidaten ea ahots aparatu bat nahi ote nuen, baina ezetz esan nien. Oso ondo moldatzen naiz\u00bb. Onartu du jatetxe, diskoteka eta zarata handiko lekuetan \u00abzailagoa\u00bb izaten dela ahotsak ondo bereiztea. \u00abEta kasu horietan, gailua piztuta edukita ere, gehiago begiratzen diet ezpainei\u00bb.<\/p>\n<p>Eskolako garaiak ere ez dauzka ahaztuta. \u00abGainerakoek baino ahalegin handiagoa egin behar izaten nuen egunero, eta laguntzeko eskolak ere jasotzen nituen gero\u00bb. Hiru urte zituenetik 18 urte bete arte logopedarengana joaten zen astero. \u00abBaina ikasgelan lehen edo bigarren lerroan eserita konpontzen nituen entzumen arazo gehienak\u00bb. FM izeneko gailu bat edukitzen zuen irakasleak, \u00abmikrofono baten gisako gailu bat\u00bb, eta Arraizaren aparatu txiki batekin lotura egiten zuen hark. \u00abIrakaslea bizkarrez-edo jartzen zenean, esaten ari zena entzun ahal izaten nuen aparatu hari esker. Laguntza bat gehiago zen niretzat\u00bb.<\/p>\n<p>Nafarra hainbat eskolatara joan izan da haurrei bere arazoaren berri ematera, eta gizarteari hitz egiteko lizentzia hartu du une batez. \u00abGizarteak kasu handiagoa egin beharko lieke arazoak dituzten pertsonei; gurpil aulkian dabiltzanei, esaterako. Bide horretan pausoak eman ditzagun lanean jarraituko dut etsi gabe\u00bb. Entzumen arazoak dituzten haurrei eta euren gurasoei, berriz, indar mezu bat bidali nahiko lieke: \u00abLan gehiago eginda, lan bikoitza eginda akaso, baina gorra izanda ere lor daitezke helburuak. Ez dago mugarik\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Unai Zubeldia \/\u00a02017-01-31 \/ 969 hitz Entzumen arazoak izanda ere, eguneroko lanari esker Espainiako Lehen Mailan eta Txapeldunen Ligan jokatzea lortu du Eunate Arraiza Athleticeko jokalari nafarrak. Zortzi urte zituela egin zioten ebakuntza ezkerreko belarrian, eta kokleako inplantea jarri zioten.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,5498,5737,5496],"tags":[7838,5331,7839,7837,2646],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13893"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13893"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13893\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13894,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13893\/revisions\/13894"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13893"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13893"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13893"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}