{"id":13897,"date":"2017-01-31T08:37:13","date_gmt":"2017-01-31T08:37:13","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=13897"},"modified":"2017-01-31T08:37:13","modified_gmt":"2017-01-31T08:37:13","slug":"ezin-aspertu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/01\/ezin-aspertu\/","title":{"rendered":"Ezin aspertu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1829\/038\/001\/2017-01-28\/ezin_aspertu.htm\" target=\"_blank\">Nagore Etxeberria \/ 2017-01-28 \/ 1255 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Haur askok erabat lotua izaten dute eguna, eta, maiz, apenas duten denbora librerik jolasteko eta atseden hartzeko. Horrek guztiak eragina du haurraren garapenean. Aditu guztiak bat datoz esatean haurrek denbora behar dutela egunero euren kabuz ibiltzeko eta esperimentatzeko.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">J<\/span>aiki, jantzi, gosaldu, eta eskolara. Bazkalostean, berriro eskolara. Eta, irtetean, jarduera andana: musika, dantza, kirola, marrazketa&#8230; Konturatzerako, etxeratzeko ordua. Afaldu, eta lotara. Haur askok eta askok ez dute ia denborarik euren erara ibiltzeko eta nahi dutena egiteko.<\/p>\n<p>Eguna eta bizitza hain antolatuak izatea ez da batere ona inorentzat, ezta haurrentzat ere. Iritzi horretakoa da Leire Iriarte psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea: \u00abEkintza guztiak egituratzeak eta jarduera guztiei ordutegi bat jartzeak ez dio mesederik egiten haurrari eta haren garapenari. Haurrek ikasi egin behar dute bere denbora nola bete, eta gauza berriak nola sortu, denbora pasatzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Une oro zer egin behar duten esateak \u00abobjektu\u00bb sentiarazten ditu haurrak, Alvaro Be\u00f1aran pedagogo eta UNEDeko Bergarako psikomotrizitate eskolako irakaslearen iritziz: \u00abSubjektuaren maila edo izaera galtzen du haurrak erabat. Haurra beti dabil besteen arabera, eta ez du denbora pentsatzeko zer egin nahi duen edo zein den bere gogoa; ez du astirik bere espazioa aurkitzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Gizarte ereduak eragin zuzena du dena lotuta eta antolatuta eduki behar horretan. Gaur egun, dena presaka egiten da, eta dena oso antolatua dago. Helduek euren bizitza programatu eta antolatzen duten moduan, haurrena ere antolatu nahi izaten da, haien kalterako. \u00abOro har, Lehen Hezkuntzatik aurrera, gauza asko jartzen dizkiegu haurrei egiteko, baina, maiz, gurasoek beste erremediorik ez dutelako izaten da. Izan ere, ez da erraza gurasoen eta haurren ordutegiek bat egitea\u00bb, gogoratu du Iriartek. Azken batean, \u00abhaurrek helduen ordutegi desastreak jasan behar dituzte. Haien ordutegiengatik, gurasoak ezin dira haurrekin egon, eta jarduera ugaritara eramaten dituzte, denbora hori betetzeko. Azkenean, ez dugu egiten haurrarentzat ona delako, beste arrazoi batzuk daude tarteko\u00bb, gaineratu du Be\u00f1aranek.<\/p>\n<p>Haurraren denbora, erritmoa eta eginbeharrak helduen ikuspegitik antolatzen direla uste du Nerea Agirre Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntza Inklusiboa lerroko kideak ere: \u00abZeinen beharretatik ari gara pentsatzen haurrei begira jartzean? Hau da, helduok nahi dugu haurrak eta gazteak entretenituta, aktibo, pozik, lagun artean eta abar ibiltzea, baina, betiere, gure eredu, arau eta tempusen arabera; guk markatutako denbora eta espazioetan\u00bb.<\/p>\n<p>Horiek horrela, aditu guztiak bat datoz esatean haurrek euren denbora librea beharko luketela. \u00abHaurrek presarik gabeko denbora eduki beharko lukete, helbururik gabe, eta ezer ikasi beharrik gabe jolastu ahal izateko. Guztia antolatua izan ordez, uneak eta espazioak eskaini behar zaizkie libreki gozatzeko, eta, azken batean, haur izateko\u00bb, gehitu du Be\u00f1aranek.<\/p>\n<p>\u00abEspazio aske horiek eskaintzean, bere buruarengan konfiantza sentitzen du haurrak. Bere gaitasunak, baliabideak eta mugak berdinen artean neurtzeko leku aproposak dira ingurune horiek\u00bb, zehaztu du pedagogoak eta psikomotrizistak. Eta ariketa eta proba horiek eginda, \u00abnorbere burua garatuko eta sendotuko du, ziurtasuna garatuko du\u00bb. Azken batean, Be\u00f1aranen iritziz, ezinbestekoa da haurrek euren \u00abbaliabide autonomoak garatzea, euren buruarekiko ziurtasuna sendotzeko eta nortasuna garatzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Lander Juaristi Txatxilipurdi aisialdi elkarteko kideak azpimarratu du haurrei denbora librea eman behar zaiela esateak ez duela esan nahi haurrei nahi dutena egiten utzi behar zaienik. Haren ustez, neurriak jarri behar dira: \u00abBeren garapena ziurtatuko duten denbora eskaini behar diegu, eta, denbora libre horretan, muga batzuk jarri behar dira. Bere garapen pertsonal egokia eta sormena garatzeko testuinguru egoki bat behar da. Eta, testuinguru horretan, haurrei denbora eskaini behar zaie bakoitzak bere bidea egiteko, lasai, inolako kanpo estimulurik gabe eta nor bere erritmoan\u00bb. Be\u00f1aranen ustez ere, ez da kontua haurrari nahi duena egiten uztea, baizik eta haurraren beharrak kontuan hartzea erabakiak hartzean.<\/p>\n<p>\u00abOreka bilatu behar da haurrak nahi duena egitearen eta estrukturak eta arauak jasotzearen artean\u00bb, gaineratu du Be\u00f1aran psikomotrizistak. \u00abZer eta nola egin behar duten esan ordez, aukerak eman behar zaizkie\u00bb, gehitu du Juaristik.<\/p>\n<p>Hala bada, beharrezko ezaugarriak dituen inguru eta espazioa eskaintzea da gakoa. Haurrek berez dutelako sortzeko gaitasuna, baina hori erraztuko eta garatzen lagunduko dieten ezaugarriak eta baliabideak eman behar zaizkie, Iriarteren eta Juaristiren aburuz. \u00abGizakia sortzaile da instintuz. Pertsonek, baina, kamustua dugu gure sortzailetasuna, eta horren errua leku ezberdinetan topa dezakegu: eskolan, etxean, bestelako esparruetan\u00bb. Baina \u00abespazioak eta baldintza egokiak utzita haurrei, berez irtengo zaie sortzeko gaitasun hori. Helduok zein hezitzaileok badugu nahiko lan hori lantzen eta sortzaile txiki hauek errespetatzen, beren bidea egin dezaten\u00bb, Juaristiren ustez.<\/p>\n<p>Haurraren denbora antolatzeko garaian, haurrak izan behar luke ardatz eta protagonista, Agirreren ustez ere: \u00abHaurraren garapenean jarri beharko genuke arreta, eta testuinguruak eskaini, garapen hori zentzu guztietan osasuntsua izateko\u00bb. Hala, galdera honetan egongo litzateke gakoa, Agirreren hitzetan: \u00abZerk ematen dio plazera haurrari?\u00bb. Galdera horretatik abiatuta, \u00abplazeretik garatuko litzateke haurra, haurren izaera aintzat hartuta, eta haurrak seguru sentitzen diren testuinguru lasaiak eta modu askean esploratzeko eta esperimentatzeko aukera eman dizkietenak eskainita\u00bb.<\/p>\n<p>Erantzunak eta jarduerak eman ordez, beraz, haurrei euren kasa moldatzen utzi behar zaie. \u00abEuren kabuz moldatzen uzten badiegu, eurak sortu beharko dituzte zereginak eta pentsatu beharko dute zer egin eta nola bete euren denbora. Eta, horrekin, sormena garatuko dute, eta autonomo izaten ikasiko dute\u00bb, zehaztu du Iriarte psikologoak.<\/p>\n<p>Haurrei euren kabuz ibiltzen uzteak ondorio baikorrak dakartza haurrarengan, Be\u00f1aranek dionez: \u00abGurasoek haurrarengan konfiantza badute, haurrek bere baitan eta besteengan konfiantza lantzen dute. Eta haurrak konfiantza badu bere baitan, seguru sentitzen da, eta pentsatzen du subjektu gisa balioa duela. Ondorioz, bere barrukoa azaleratzera ausartzen da, eta ekimena hartzen du sortzeko eta gauzak egiteko. Azken finean, bere burua munduan agertzen hasten da\u00bb.<\/p>\n<p>Mondragon Unibertsitateko ikerketa taldeko kidearen ustez, \u00abhaurrak ez du besteekin edo bere kasa jolasten ikasi behar; bere kabuz utziz gero, irtengo zaio, gaitasun naturala baita\u00bb.<\/p>\n<p><b>Aske izatea<\/b><\/p>\n<p>Gizakia berez da sortzailea, baina testuinguru egokiak eskaintzeak berezko gaitasun hori garatzea dakar. Agirrek uste du \u00abaske izatea\u00bb ere \u00abgakoa\u00bb dela: \u00abBere kabuz egiteko aukerak eskaintzeaz gain, aukera horiek modu askean bizi beharko lituzke haurrak txikitatik, helduon epaiketetatik eta balorazioetatik salbu\u00bb.<\/p>\n<p>Maiz, menpekotasun hori baitu haurrak, eta horretatik askatzen lagundu behar diogu, Juaristiren hitzetan: \u00abGuztia epaitzeko joera dugu, eta dependentzia sortzen dugu horretarako. Hala, haurrek zerbait egiten badute, ea polita den galdetzera etorriko dira. Ezabatu beharko genioke haurrari epaitua izateko eta norbaiten oniritzia jasotzeko behar hori, eta landu beharko genuke haien autokonfiantza eta autoestimua\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, helduen ohiturek eta antolaketek mugatu egiten dute haurren sormena. \u00abNormalean, zer egin behar duten esaten zaie kanpotik, eta, beraz, ezer egiteko ez dutenean, galduta sentitzen dira, eta aspertuta daudela esaten dute\u00bb, gaineratu du Iriartek.<\/p>\n<p>Aspertuta daudela badiote, \u00abestimulu gehiegi jaso dituztelako eta dependentzia bat sortu zaielako\u00bb dela dio Juaristik. Izan ere, \u00abbere prozesu naturalean garatzen utziko bagenie, ez lirateke aspertuko\u00bb, gehitu du.<\/p>\n<p>Baina aspertuta daudela esaten badute horri garrantzia kendu behar zaiola uste du Iriartek: \u00abAldarrikatu behar genuke ona eta mesedegarria dela gure osasunerako ezer ez egitea edo atseden hartzea. Aspertzea ere ona dela esan behar zaie, eta ez dela ezer gertatzen aspertzeagatik\u00bb.<\/p>\n<p>Agirreren iritziz, gainera, \u00abaspertuta nago\u00bb esaldiak ezkutuko mezu bat izan dezake, helduek interpretatzen jakin behar dutena: \u00ab&#8217;Aspertzen ari naiz&#8217; esaldiak zenbaitetan &#8216;zurekin egon nahi dut&#8217;, &#8216;orain egiten ari naizenak ez nau gogobetetzen&#8217; edo &#8216;esperientzia berri bat bizi nahiko nuke&#8217; adieraz dezake. Beraz, &#8216;aspertzen ari naiz&#8217; seinale esanguratsu bat izan daiteke helduentzat\u00bb.<\/p>\n<p>Eta helduek haurren behar horri erantzuten asmatu behar dute. Azken batean, lagundu egin behar zaie galduta sentitzen badira, baina, betiere, neurrian. \u00abSortzera animatu behar dira haurrak, zer egin behar duten esan beharrean. Oreka bilatu behar da: hor egon behar du helduak, baina utzi egin behar zaie haurrei euren kasa ideiak garatzen\u00bb, Iriarteren hitzetan. Gurasoen esku hartzeak, beraz, neurtua eta orekatua izan behar du.<\/p>\n<p>Lan asko dago egiteko egoera iraultzeko. Be\u00f1aranen aburuz, \u00abaldaketa sakona gertatu beharko litzateke gizartean, eta beste filosofia bat garatu\u00bb. Juaristiren ustez ere, \u00abgure sortzailetasuna kamustuko ez lukeen sistema bat eraiki beharko genuke, eta sortu beharko genituzke eremuak pertsonen sortzeko gaitasuna eta izaera bera modu natural batean garatzeko\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nagore Etxeberria \/ 2017-01-28 \/ 1255 hitz Haur askok erabat lotua izaten dute eguna, eta, maiz, apenas duten denbora librerik jolasteko eta atseden hartzeko. Horrek guztiak eragina du haurraren garapenean. Aditu guztiak bat datoz esatean haurrek denbora behar dutela egunero &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/01\/ezin-aspertu\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5497,5493,34],"tags":[7845,7843,7842,1443,2776,2921,7844],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13897"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13897"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13897\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13898,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13897\/revisions\/13898"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13897"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13897"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13897"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}